Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 Marzo, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up UP Euskadi

Feel My Way Kooperatibako ekintzaile gazteek antolatzen duten Zuk Zeuk lehiaketaren ospakizuna

Feel My Way Kooperatiban 14-18 urte bitarteko gazteentzat esperientzia ezberdinak sortzen dituzte eta.
feel my way auk Zeus

Azken bi hilabetetan, Euskal Herriko 500 gazte aritu dira Garapen Jasangarrirako Helburuei lotutako gai ezberdinak lantzen, ekimen honek aurreikusten dituen ekintza eta erronken bitartez.

Txapelketak proposatutako jardueretako batzuk bitxikeriei buruzkoak izan dira, beste batzuk akziora bideratutakoak, eta inspirazioko eta elkartasuneko jarduerak ere izan dituzte. Norgehiagoka honetan lehenengo sailkatu diren 15 taldeak bihar egingo den lehiaketaren ospakizunera sailkatu dira, formatu berritzailea izango duena: gazte talde bakoitza bere ikastetxean egongo da fisikoki, baina benetako ospakizun batek merezi duen guztia izango du (beste taldeekin konexioak, ondo pasatzeko probak, sari banaketaren emozioa…).

Ekimena gaur goizean aurkeztu da Gipuzkoako Foru Aldundian egin den prentsa agerraldi batean, eta bertan izan dira Eider Mendoza Gobernantza foru diputatua eta Eukene Gontan Arano, Feel My Way Kooperatibako ordezkaria. Lehiaketa urtero antolatu ohi da eta, aurten ere, Euskal Herriko 6 eragile publiko zein pribaturen babesa jaso du: foru erakundea bera, Laboral Kutxa, Hazi, Ausolan Fundazioa eta Mugi. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete babesleei, dinamika eta finala bera ospatzea ahalbidetzeagatik.

Zortzi izan dira lehiaketan parte hartu duten ikastetxeak: Andoaingo LaSalle Berrozpe Ikastetxea, Bermeoko Sagrado Corazon Ikastetxea, Bilboko San Adrian BHI, Donostiako Xabier Zubiri Manteo BHI, Elgoibarko Elgoibar Ikastola, Gernika-Lumoko Seber Altube Ikastola, Santurtziko Calasanz Ikastetxea eta Sopuertako San Viator Ikastetxea.

Gai hauetako hainbat lerro jorratu dira Zuk Zuek lehiaketa osoan zehar, bakoitza babesle den eragile hauetako batek proposatuta eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin lotura duena:

  • Balioekin jokatuz gaia, Laboral Kutxarekin batera:
    Elkartasunaren garrantzia azaleratu eta haien egunerokotasunean elkartasunez jokatzen jarraitzeko ekintzak egin dituzte.
  • Ekosistema Lehortarrak Hazirekin batera:
    Euskal Herriko naturguneek, espezie autoktonoek, biodibertsitateak eta altxor naturalek, gure gizartean duten garrantzia landu dute. Eta baita, haiek hasieran ideiarik izan ez arren, horietako bakoitzak zein funtzio betetzen duen ikusi ere.
  • Ekoizpen eta kontsumo arduratsua Ausolan Fundazioarekin batera:
    Kontsumo ohituren garrantziaz ohartu dira, eta haiek, herritar bezala, egunero elikagaien xahuketa gutxitzeko, CO2-aren igorketak murrizteko…  duten gaitasunaz jabetu eta lehenengo pausuak eman dituzte.
  • Mugikortasun iraunkorra Mugirekin batera:
    Mugikortasun iraunkorrerantz pausuak emateko, garraio publikoaren garrantziaz ohartu, datu harrigarriak ezagutu eta ekarpen berritzaileak sortu dituzte.
  • Lotutako albisteak

    Wake Up Euskadi 17 maiatza, 2024 Ekintzailetza
    Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
    Irakurri gehiago
    Zinemaldia Startup Challenge 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
    Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
    Irakurri gehiago
    Uraren Balioa. Topaketa. Kuartango 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
    «Uraren balioa», Kuartango LAB-en topaketa
    Irakurri gehiago
    14 maiatza, 2024 Digitalizazioa
    Kerrek informazioa bateratzen duen, zereginak automatizatzen dituen eta erabakiak hartzea hobetzen duen ERP bat eskaintzen du
    Irakurri gehiago
    Flybble Drones Soccer 13 maiatza, 2024 Ekintzailetza
    Flybblek Drone Soccer Euskadira hurbiltzen du
    Irakurri gehiago
    Joan blog-era

    Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

    ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

    Interesgarria, ezta?
    // Kanal espezializatuak

    Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
    eta eguneroko berriak