Ekintzailetza
Albisteak 24 urria, 2025

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan
-

Eusko Jaurlaritzaren berrikuntza irekiko plataformak, BINDek, bizkortze-ekimenik onenaren saria jaso du Disruptores Innovation Awards 2025 sarietan. Ane de Ariño Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak ostegun honetan, urriaren 23an, jaso du saria Madrilgo Neptuno Jauregian, digitalizazioaren sektoreko profesionalak, korporazioak eta erakundeak bildu dituen ekitaldian.

Disruptores Innovation Awards sariek espainierazko arlo zientifiko-teknologikoko eta berrikuntzaren esparruko proiektu eta eragilerik onenak aitortzen dituzte. Sariak hamar kategoriatan banatzen dira: startup edo scaleup onena; bizkortzaile edo inkubagailu onena; inbertitzaile onena; enpresa handietako digitalizazio-proiektu onena; enpresa txiki eta ertainetako digitalizazio-proiektu onena; zentro teknologikoek edo parke zientifikoek bultzatutako ekimen onena; CIO onena; ikerketa-proiektu onena; digitalizazioan laguntzeko proiektu publiko onena; eta Latinoamerikako ekimen digital onena.

Berrikuntzan, negozioan, teknologietan eta ikerketan adituak diren 15 lagunek osatutako epaimahaiak BIND izendatu du irabazle kategoria horretako bost finalisten artean —BINDez gain, Cemex Ventures, Órbita, Pascual Innoventures eta Eria zeuden—.Eusko Jaurlaritzaren eta SPRI Taldearen ekimenak mundu osoko startupak lotzen ditu Euskadiko korporazioekin, enpresa txiki eta ertainekin eta sozietate publikoekin, BIND Corporate, BIND SME eta BIND GovTech bidez berrikuntza-proiektuak garatze aldera. Gainera, BIND+ekin, plataformak prestakuntza eskaintzen du korporazio partnerrek berrikuntza irekiaren arloan dituzten barne-gaitasunak gara ditzaten. Disruptores-ek aitortu du BINDek ekonomia digital berriaren arloko ekintzailetzaren bilakaera gidatzeko egin duen lana.

Izan ere, lehen ediziotik, berrikuntza irekiko plataformak 250 startup eta 350 proiektu baino gehiago bizkortu ditu, startup berritzaileen eta korporazioen, enpresa txiki eta ertainen eta sozietate publikoen eskutik. Ane de Ariñoren hitzetan: “BINDek konpromiso irmoa du Euskadiko enpresa-ehunaren berrikuntzarekin, hazkundearekin eta lehiakortasunarekin. Sari horrek Eusko Jaurlaritzako eta SPRIko taldeek egindako lana aitortzen du. Izatez, hamarkada batez berrikuntza irekia bultzatu dute BINDen bidez, eta benetako elkarlanerako aukerak sortu dituzte startup eta enpresa finkatuen artean eta erakunde publikoen artean”.

Plataformak hazten jarraitzen du, eta Euskadiko industriaren eta ekintzailetzaren ekosistemarekin duen konpromisoa berresten du. Irailean itxi zen BIND Corporate programarako startupen 10. deialdia, eta 74 herrialdetako 883 hautagai izan ziren, inoizko kopururik handiena. Hautatutako startupek, izen handiko bezeroekin garatuko dituzten proiektuez gain, bizkortze-programan sartu ahal izango dira. Programa horrek mentoriak, inpaktu handiko tailerrak eta murgiltzeak eskaintzen ditu erreferentziazko lurralde berritzaile batean.

BIND

BIND plataforma Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak SPRI Taldearen bitartez sortutako berrikuntza ireki publiko-pribatuko plataforma da. BIND plataformak hiru ekimen ditu —BIND Corporate, BIND SME eta BIND GovTech—, Euskadiko enpresak, ETEak eta sozietate publikoak mundu osoko startup disruptiboekin konektatu eta berrikuntza-proiektuak garatzeko. Programa 2016. urtean hasi zenetik, 250 startup eta scaleup baino gehiago eta 350 proiektu baino gehiago bizkortu dira, eta 9,6 milioi euroko fakturazioa gainditu. Era berean, plataforma erreferente gisa posizionatu da sektorean, lurraldeko industriaren eta enpresa-sarearen digitalizazioan laguntzeagatik.

Lotutako albisteak

Hevea3D  ekimenak  eta  Interphase  Technologiesek  irabazi  dituzte  2025eko  Manuel  Laborde  sariak
03/12/2025 Ekintzailetza

Hevea3D ekimenak eta Interphase Technologiesek irabazi dituzte 2025eko Manuel Laborde sariak

ZuBizik 25. urteurreneko sari berezia jaso du

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.