Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 otsaila, 2023 Azpiegiturak Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Euskadi, startupentzako eta berrikuntza irekirako erreferentziazko hub-a; 20 teknologia baino gehiago ordezkatuta Mobile World Congress-en

Euskal Ekintzailetza Sistemak (Up!Euskadi) 1.000 euskal enpresa teknologiko berri baino gehiago ditu erregistratuta dagoeneko
Mobile World Congress UpEuskadi

Euskadik erreferentziazko hub-a izaten jarraitzen du nazioartean startupentzat, eta 4YFN (Four Years From Now) izeneko topaketan parte hartuko du. Startupen munduko topaketa nagusietako bat da, eta Bartzelonan egingo da otsailaren 27tik martxoaren 2ra bitarte, Mobile World Congress-en (MWC).

Ekitaldiaren barruan, Euskal Ekintzailetza Sistemak (Up!Euskadi) startupak bizkortzeko, I+Garen baloraziotik abiatuta startupak sortzeko eta industriako berrikuntza irekirako azken ekimenak aurkeztuko dizkio nazioarteko komunitateari.

Gainera, Eusko Jaurlaritzako eta SPRI taldeko ordezkariek 20 startup berrirekin, 4.0 industriako euskal konpainiekin eta ekintzailetza-sistemako eragileekin batera joango dira aurten nazioarteko topaketa horretara, abian jarri dituzten azken ekimenak eta arrakasta-kasuak aurkeztera. Up!Euskadik erakusketa-eremu batekin parte hartuko du 4YFN topaketan Euskadi ordezkatzeko. Nolanahi ere, joan den urtean sistemako eragileei buruzko informazio irekiko plataforma aurkeztu ondoren, soluzio teknologikoko 1.000 enpresa berri baino gehiago ditu erregistratuta dagoeneko. Enpresa horiek 8.000 lanpostu baino gehiago sortu dituzte.

Abian jarri diren proposamen berrien artean, Basque Tek Ventures izenekoa dago. Transferentzia teknologikoko venture builder bat da, eta etorkizunik handieneko teknologien merkaturatzea bizkortzea eta enpresa-sare berria sortzea du helburu. Ekimen berria SPRIk zuzentzen du Basque Research & Technology Alliance-rekin (BRTA) eta Euskadiko BICen sarearekin lankidetzan, eta puntako teknologiako ekintzailetzaren ezaugarrietara egokitutako laguntza-zerbitzuen ibilbide oso bat eskaintzen du. Gainera, alderdi kritikoak azpimarratzen ditu, hala nola horrelako proiektuak zuzentzeko beharrezkoa den talentua erakartzea.

Bestalde, Basque Tek Ventures-ek horrelako proiektuen beharretara egokitutako finantzaketa-tresna berri bat du. Transferentzia teknologikoko funts berri horrek enpresa berrietan inbertituko du, eta “heriotzaren harana” (sortzen ari diren enpresentzako arrisku eta ziurgabetasun handiko aldia) zeharkatzeko beharrezkoa den finantzaketaren ekarpena egingo du.

 

Berrikuntza irekiko plataformaren ekimen berriak

SPRI Taldeak eta Up!Euskadik berrikuntzaren eta ekintzailetzaren alde egindako apustuen artean, BIND 4.0 izenekoa dago. Industria adimenduneko berrikuntza irekiaren plataformarik handiena da, eta 2016. urteaz geroztik dihardu. Haren bizkortze-programak bete dituen zazpi edizioetan, 200 startup bultzatu eta 290 proiektu garatu dira, eta 7,5 milioi eurotik gorako fakturazioa egin da.

Berritasun gisa, ETEen eta startupen lankidetzara bideratutako BIND 4.0 SME Connection izenekoaren bigarren edizioa eta Euskadiko hainbat sozietate publikoren parte-hartzea duen BIND 4.0 GovTech ekimen pilotu berria atera ditu aurten BIND 4.0 plataformak, startupekin lankidetzan digitalizazio-prozesuan aurrera egiteko helburuarekin. Bi deialdi horiek otsailaren 3ra arte egon dira zabalik, eta 300 pertsonak baino gehiagok eman dute izena aurkeztutako 17 erronka teknologikoetan.

 

20 euskal startup Mobile World Congress-en

4YFN topaketaren hiru egunetan, Up!Euskadiren erakusketa-standa bisitatu ahal izango da. Stand horretan, 20 startup teknologikok hartuko dute parte, eta hainbat soluzio disruptibo erakutsiko dituzte adimen artifizialaren, big dataren eta errealitate birtual eta areagotuaren bitartez, besteak beste. Gainera, BIND 4.0 plataforman parte hartuko duten startupek beren berrikuntza irekiko arrakasta-kasuak azalduko dituzte, garatu zituzten enpresa partnerrekin batera.

4YFNko topaketen artean, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuorde Estibaliz Hernaezek Banco Sabadell saioetan parte hartuko du, eta BIND 4.0 plataformako enpresen eta startupen arteko lankidetza-ereduaren arrakasta aurkeztuko du.

4YFN topaketan beren teknologiak eta proiektuak aurkeztuko dituzten euskal startupak honako hauek dira:

 

4YFN topaketan beren teknologiak eta proiektuak aurkeztuko dituzten euskal startupak honako hauek dira:

Naru Intelligence Solutions S.L.

Data Value Management

Glucovibes

Nymiz

Negotyum

Quantum Mads

PARKINSONGS

Finamik

Euskal Oxcitas Biotek

POWERFULTREE

Bexreal

OREKA INTERACTIVE, S, L.

TRAK

CLCircular

Circular Genie

OSANE consulting

Trantor

Peta Optik

Magnet

E-PROCESS MED

Lotutako albisteak

23 Marzo, 2023 Azpiegiturak
Sprilur eta Industrialdeak Sozietateek Zamudion elkartu dituzte enpresak eta eragile publikoak euren jardueraren 40. urtemuga ospatzeko
Irakurri gehiago
22 Marzo, 2023 Azpiegiturak
Sprilur-ek atera ditu lehiaketara Eibarko Erisono industrialdean erabilpen tertziarioko eraikin berri bat egiteko lanak
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2023 Azpiegiturak
Euskadiko Parke Teknologikoen Abantoko campusa abian jarri da, EIC eraikina entregatu baitzaie, dagoeneko, Euskadi trantsizio energetikoan erreferente bilakatzea xede duten enpresa eta proiektuei
Irakurri gehiago
9 Marzo, 2023 Azpiegiturak
90 hizlari adituk baino gehiagok aztertuko dute itsas sektorearen gaurkotasuna World Maritime Week-en
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2023 Azpiegiturak
Sei enpresa berri aurkeztu dira Euskadiko Parke Teknologikoetako enpresak konektatzeko K·business ekimenaren hamalaugarren edizioan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak