Albisteak 5 Marzo, 2025

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Mobile World Congress 2025ean

"Innovation Land" lelopean, 16 startup Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ordezkari izango dira Euskadiko standean, Spri Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin
-

Euskadi herrialde teknologiko eta berritzaile gisa agertu da Bartzelonan martxoaren 3tik 6ra egiten ari den Mobile World Congress 2025ean, hots, teknologia berrien eta konektagarritasunaren epizentro globalean. Euskadi – Basque Country standa startupetarako Four Years From Now (4YFN) ekosistema-eremuan kokatuta eta “Innovation Land” goiburuaren inguruan antolatuta dago, eta 16 euskal startupen ahalmen berritzaile eta teknologikoak aurkeztea du helburu. Euskadik azokan parte hartzeko aukera Eusko Jaurlaritzak (SPRI Taldea Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren bitartez) eta foru-aldundiek bultzatu dute, eta bere ekosistema berritzailea, teknologikoa eta ekintzailetzakoa erakustea du helburu, baita ekosistema horrek hainbat sektoretan (hala nola Clean Energy & Sustainability, Health Tech, Sportstech eta Intelligent Industry izenekoetan) eskaintzen dituen soluzio berriak ere.

Mobile World Congress-era joaten direnek Euskadiko standa bisitatu (8.1 hall-eko 8.1B11n) eta Up!Euskadi berrikuntza-plataforma ezagutu dezakete. Plataforma horrek 900 startup baino gehiago, 700 enpresa teknologiko eta ikerketa-zentroen sare handi bat biltzen ditu, eta erakundeen babes handia jasotzen du. Izan ere, sektoreko eragile guztiak eraginpean hartzen dituen lankidetza publiko-pribatu bati esker, euskal ekintzailetza-ekosistema berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatzeko nazioarteko arrakasta-eredu bihurtu da.

Euskal agenda trinkoa izango da hiru egun hauetan, eta hainbat harreman instituzional egingo dira. Besteak beste, topaketak egingo dira Acció – Agencia para la Competitividad de la Empresa de Catalunya izeneko agentziarekin, baita bilera batzuk ere, nazioartean erreferentzia diren enpresa teknologikoekin, startupekin, inbertsio-taldeekin eta hainbat herrialdetako berrikuntza- eta ekintzailetza-ordezkariekin.

Euskadiko ordezkaritzako burua Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuorde Jaione Ganzarain da, eta, harekin batera, Gipuzkoako Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatu Ane Insausti; Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatua, Ainara Basurko; eta Arabako Foru Aldundiko Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntzako zuzendari Ander Larrinaga

Haiez gain, Eusko Jaurlaritzaren aldetik ere bertaratu dira Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendari Ane Miren de Ariño; Eraldaketa Digitalaren zuzendari Elixabete García; Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Alberto Fernández. Haiekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendari Unai Andueza; Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusi Koldo Peciña; eta Joseba Mariezkurrena, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza, Talentu eta Enpresa Lehiakortasuneko zuzendari nagusia.

16 euskal startupek aurkeztuko dituzte beren soluzioak 4YFN eremuan

Euskadi – Basque Country standaren esparruan, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko 16 startupek hainbat sektoretan (hala nola energian, osasunean, hezkuntzan eta industrian) landu dituzten soluzio berritzaileak erakutsiko dituzte egun hauetan 4YFN eremuan. 

Zehazki, energiaren eta jasangarritasunaren esparruan Bizkaiko Aresar Manufacturing startupak hiri-zerbitzuetarako eta azken miliako logistikarako ibilgailu komertzial elektrikoak garatzen ditu. Bestalde, Arabako Seaquenz enpresak abiaziorako eta energia eolikorako produktu elektrikoak garatzen ditu. 

Haiez gain, bost euskal startupek eraman dituzte topaketa horretara osasunaren eta kirolaren arloetan berritzeko beren soluzio berriak. Haien artean, Bizkaiko Fisify enpresak adimen artifiziala erabiltzen du min muskulueskeletikoak prebenitzeko. Gipuzkoako Miramoon Pharma startupak, berriz, gaixotasun neurodegeneratibo eta arraroetarako sendagaiak egiten ditu, Arabako Naiz Band enpresak kirolarientzako sare sozial bat garatu du, eta Gipuzkoako Pozik enpresak adimen artifizial bidezko psikometria eta gaixotasun mentalen prebentzioa landu ditu. Azkenik, Arabako Psifiacos startupak elikadura-jokabidearen nahasmenduak dituzten pertsonen detekzio eta jarraipenerako software bat garatu du.

Hezkuntzaren eta talentuaren eskuratzearen sektorean, bi startupek aurkeztuko dituzte beren soluzioak. Arabako Amazinglers startupak talentu gazteak lan-merkatuan txertatzeko plataforma bat garatu du, eta Bizkaiko Konexio enpresak, berriz, atari digital bat sortu du enpresetan profil teknologikoak txertatzeko. 

Industria adimendunari eta ecommerce-ari dagokienez, bertaratzen direnek sei proiektu teknologiko berri ezagutu ahal izango dituzte. Zehazki, Arabako Kimaiwi Digital Innovations startupak turismoaren sektorerako online soluzioak garatzen ditu, Gipuzkoako Neety startupak adimen artifiziala aplikatzen du enpresen salmenta-prozesua automatizatzeko, Arabako Novaut enpresa berriak osagaietan eta ordezko piezetan espezializatutako marketplace industrial bat sortu du, Bizkaiko Riskless Integral startupak enpresen segurtasuna automatizatzeko soluzioak diseinatzen ditu, eta Gipuzkoako Woonderwoo startupak online denden kudeaketa optimizatzeko soluzioak sortzen ditu. 

Era berean, plataforma digitalak aurkeztuko dira, hala nola Gipuzkoako Aloka (ikus-entzunezko ekipamendua alokatzen duena) eta Yorsio (higiezinen jabekidetzako lehen plataforma garatu duena) izenekoak.

Agenda eta startupak, erakundeak eta inbertitzaileak konektatzeko guneak

4YFN nazioarteko konexioak eta lankidetzak sendotzeko, ekosistemak ezagutzeko eta mundu osoari teknologia berriak aurkezteko lekua da. Euskadik, bere erakusketa- eta networking-gunean, nazioartean erreferentzia diren konpainia teknologikoak, startupak, inbertsio-taldeak eta hainbat herrialdetako berrikuntza- eta ekintzailetza-ordezkariak artatuko ditu. Gainera, topaketaren barruan, berrikuntzaren euskal ekosistemako eragile guztiek eta startupek hainbat networking-jardunalditara joateko eta inbertsio- eta berrikuntza-saioetan parte hartzeko aukera izango dute, hala nola CaixaBank-en Investor Matchmaking eta Banco Santander-en Side Event izenekoetan. Bestalde, Banco Sabadell erakundeak antolatutako Berrikuntza Publikoko gunean, Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundietako ordezkariek programa berritzaileak aurkeztuko dituzte, hala nola Ziur, Mubil, Quantum eta Govtech izenekoak. Bizkaiko Foru Aldundiak atzo aurkeztu zuen Biqain teknologia kuantikoaren inguruko bere industria-estrategia Telefonicaren gunean.

Lotutako albisteak

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.