Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 otsaila, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Erasmus gazteria Ekintzailearentzat programa

Zure negozioa sortzea pentsatzen ari bazara edo egin berri baduzu, enpresa emankor bat zuzentzen baduzu eta merkatu berrietara ireki nahiko bazenu, ideia berriak sartzea nahi baduzu…
erasmus for entrepreneurs

Zure negozioa sortzea pentsatzen ari bazara edo egin berri baduzu, enpresa emankor bat zuzentzen baduzu eta merkatu berrietara ireki nahiko bazenu, ideia berriak sartzea nahi baduzu… Erasmus Gazte Ekintzaileentzat Programak irtenbidea eman diezazuke.

Hau elkartrukaketa transnazionalen programa bat da, ekintzaile berriei eta enpresa bat sortu nahi duten pertsonei beste herrialde parte-hartzaileetako enpresa txikiak zuzentzen dituzten pertsonegandik ikasteko aukera ematen duena.

Esperientzien elkartrukaketa eskarmentudun enpresariekin egonaldiak egitean datza. Horietan ekintzaile gazteek beharrezko trebetasunak hartuko dituzte enpresa txiki edo ertain bat zuzentzeko. Anfitrioien onura izango da bere negozioari buruzko ikuspegi berri bat jasoko dutela eta aukera dute ere lankidetza egiteko nazioarteko bazkideekin edo merkatu berriak ezagutuko dituzte.

Nortzuk dira deituak ekimen honetara? Bada, ekintzaile berriak serioki bere negozioa sortzea pentsatzen ari direnak edo dagoeneko egin dutenak azken hiru urteetan, eta esperientzia duten enpresariak enpresa txiki edo ertain bat dutenak herrialde parte-hartzaileetan.

 

Ekintzaileen elkartrukaketa

Erasmus Gazte Ekintzaileentzat Programak laguntzen die izangai europarrei beharrezko gaitasunak hartzen Europan enpresa txiki eta/edo ertain bat sortu eta/edo zuzentzeko arrakastarekin. Ekintzaile berriek ezaguerak eta negozio-ideiak hartu eta elkartrukatzen dituzte enpresari eskarmentudunekin, zeinekin elkarbizitzen diren eta lankidetza egiten duten hilabete batetik 6ra arteko aldi batean zehar. Egonaldiak partzialki diru-laguntza jasotzen du Europako Komisioaren aldetik.

Ekintzaile berrien onura da praktiken bidezko heziketa bat beste edozein herrialde parte-hartzaileko enpresa txiki edo ertain batean. Honek errazten du bere negozioaren hasiera on bat edo indarra ematen dio bere enpresari. Beste onura bat izan daiteke beste merkatu batzuetara sarbidea dutela, nazoarteko lankidetza eta nazioarteko bazkideekin elkarlana egiteko aukera.

Bere aldetik, harrera egiten duten enpresariek jaso ditzakete gogo handiekin dagoen ekintzaile gazte batek eman diezazkiokeen ideiak. Agian berak menperatzen ez duen eremu batean aditua izan daiteke eta bere ezaguerak osa ditzake. Harrerako enpresari gehienek hainbeste gozatu dute esperientzia horretaz, elkartrukaketa amaitzean gazteak hartu dituztela.

Horrela, hau da, zalantzarik, gabe, bi aldeei etekinak ematen dizkion lankidetza bat. Honi esker, merkatu berriak ezagutu ditzakete, bazkideak aurkitu edo negozioak egiteko modu ezberdinak ezagutu.

Etorkizunari begira, kontaktu-sare handi bat egiteko aukera izango dute; gainera, agian lankidetza egiten jarraitzea eta epe luzera bazkideak egitea erabakiko dute.

+info: http://www.europedigitalhub.eus/eu/eworld/erasmus-gazteria-ekintzailearentzat

 

Lotutako albisteak

Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 26 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak