Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 otsaila, 2019 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

“Denok daukagu barruan ekintzaile bat, eta horri etekina atera behar diogu”.

IMME elkarteak antolatuta, hiru emakume ekintzaileren esperientziak ezagutzeko saioa egin dute Arrasatean.
imme arrasate mujeres musulmanas

IMME elkarteak antolatuta, hiru emakume ekintzaileren esperientziak ezagutzeko saioa egin dute Arrasatean. Najia Loftik, Paloma Martinezek eta Joana Manzisidorrek euren ibilbideak azaldu dituzte bana-banan, baina antzerako mezuarekin: “denok daukagu barruan ekintzaile bat, eta horri etekina atera behar diogu”.

Hiruen artean hitza hartzen lehena Joana Manzisidor izan da. Kooperatiba munduan eman zituen lan munduko lehen urratsak, delineatzaile moduan. Baina krisialdia heldu zenean, Arte Ederrak ikasi zituen. Hasieran biserak diseinatzeari ekin zion, eta gutxika muralen munduan sartu zen. Gaur egun Muralart elkarteko kide da, eta “maite duen hori” egitetik bizi da.

Hitza hartzen bigarrena, Paloma Martinez izan da. Azaldu du, Mexikotik Euskal Herrira etorri zenean, garbitzaile moduan aritzea bakarrik lortzen zuela. Bere ustez, “denok daukagu ekintzaile bat gure barruan, denok gara onak zerbaitetan”. Baina horri etekina ateratzeko, “lotsak eta beldurrak” gainditu behar direla dio. Kohesio soziala helburu duen Gu Haziak Gara elkarteko kide da gaur egun, eta gizarte justuago eta solidarioago bat lortzeko askotariko ekimenak antolatzen dituzte.

Lehen bi testigantzen ostean, Najia Loftiren txanda heldu da. Ekonomia ikasketak egin ostean, Marokotik Bartzelonara joan zen, eta Palomari bezala, garbitzaile lanak bakarrik eskaintzen zizkioten. Baina ez zen horrekin konformatu, eta ekonomia arloan doktoretza titulua lortu zuen. Gaur egun, Bartzelonako unibertsitatean dihardu irakasle, eta islamdarrentzako banku etiko baten sortzaile ere bada. Mezu garbi bat helarazi nahi izan du: “Ikasi ahalik eta gehien, aliantzak bilatu, eta helburuak lortzen ahalegindu”.

+info: http://xurl.es/1d0am

Lotutako albisteak

LX REV 5 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Lx Revek enpresen eraldaketa digitala bizkortzen laguntzen du
Irakurri gehiago
Kabia, HAZI, Jueves de Emprendimiento 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
KABIA, zure proiektuari hegoak emateko Ekintzailetza Komunitatea
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 3 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
MONDRAGON UNIBERTSITATEA INDUSTRIAL SUSTAINABLE ENTREPRENEURSHIP AWARDS 30 apirila, 2024 Ekintzailetza
‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards”
Irakurri gehiago
Work In Progress SPRI Emprendimiento Consejo Vasco 29 apirila, 2024 Ekintzailetza
Work in Progress: Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak 2025-2028 proiektuan jarduten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak