Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 Azaroa, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Bagina eta alu errealaren lehen eredu anatomikoa, erabilera didaktikorako garatua: ALOOA 

Gordexolan aurkeztutako proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren Ekintzaile programak finantzatu du, Grupo SPRIren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enpresa Proiektuen Garapenerako laguntza jaso du, eta BIC Bizkaia Ezkerraldearen tutoretza izan du.
ALOOA SUELO PÉLVICO

Juncal Alzugarayk, pelbis-zoruan eta sexologian espezializatutako fisioterapeuta bilbotarrak, ‘Alooa’ aurkeztu du, bagina eta aluaren lehen eredu anatomiko errealista, erabilera didaktiko eta argigarrirako garatua. Proiektu honen tutorea BIC BIZKAIA Ezkerraldea izan da.

Alooa berezko garapen berritzaile bat da, bulba eta bagina errealista bat irudikatzen duena (eredu anatomikoa), benetakoaren antzeko ukimena eta elastikotasuna dituena, eta ereduan egitura anatomiko guztiak irudikatuta dituena (kanpoko eta barruko ezpainak, klitoriaren kaputxoia eta glandea, uretra-zuloa, bagina-zuloa, bagina-kanala eta horren barruko egitura ukigarriak: uretra, maskuria eta umetokiaren lepoa).

Kalitate handiko silikonaz eta foamez egina dago, eta hiru modelo estandar ditu. Hainbat aukera kromatiko ditu, erabat pertsonalizatu daiteke eta bakarra da. Helburu didaktikoekin sortutako lehen eredua da, material berritzailea, irtenbide berriak eskaintzen dituena prestatzaile, paziente, mediku, emagin eta abarrentzat, hala anatomia modu grafiko eta ukigarrian azaltzeko, nola bistaratzeko tresna gisa, autoezagutzari begira.

Juncal Alzugaray sortzaileak nabarmendu duenez, “aurrerapen bat da eredu anatomiko genitalei dagokienez, estruktura anatomiko guztiak modu hiperrealista eta fidagarri batean irudikatzen dituen lehena baita, bai emakumeen kanpoko genitalak, bai barnekoak.”

Gordexolan aurkeztutako proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren Ekintzaile programak finantzatu du, Grupo SPRIren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enpresa Proiektuen Garapenerako laguntza jaso du, eta BIC Bizkaia Ezkerraldearen tutoretza izan du.

Proiektuaren sortzaile eta bultzatzailearekin batera, honako hauek izan ziren aurkezpen-ekitaldian: UPV/EHUko Medikuntza Fakultateko Anatomia irakasle Ana Bernal Chico, Femmeshaperseko Olatz Campos, Osakidetzako kirurgia-mediku Oihane Gutiérrez eta genero-ikasketetan aditu eta soziologo Lucía Nieto.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak