Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Albisteak 13 urria, 2021 Start up up euskadi

Savvy Data Systems-ek komertzio eta kolaboraziorako kontratua sinatu du Fagor Automation-ekin

Datuen bilketa eta analisian ezagutza gehituko dute, baita mekanizaziorako makinetan aplikatutako teknologiaetan eta datuen kudeaketan
savvy fagor

Akordioaren helburua merkatuari makina eta erremintan oinarritutako erabateko konponbide digitala eskaintzea da. Etorkizunera begira bi enpresek datuen bilketan eta analisian, mekanizaziorako makinetan aplikatutako teknologietan eta datuen kudeaketan duten ezagutza eta esperientzia elkarturik, elkarren arteko garapenak egiteko asmoa dute, bezeroei baliorik handiena eskaini asmoz.

 

Bezeroen ekoizpenerako gaitasuna areagotuko duten produktu eta zerbitzuak eskaintzeko apustuari jarraituz, ‘Fagor Automation’-ek ‘Fagor Digital Suite’ kaleratu du, hardware eta software azpiegituren bitartez makinak ekoizpen eta kudeaketa sistemetara lotzen dituen digitalizaziorako plataforma. Plataforma honek beharrezko datu guztiak bildu eta baliozko informazio bilakatzen ditu erabakiak hartzea errazteko.

 

Fagor Automationen helburu nagusia bezeroen ekoizpen-fabriken digitalizazio-prozesuan laguntzea da. Hala, Fagor Digital Suitek ekoizpenerako beharrizanei modu eraginkorrean erantzuteko bide berria ezarriko du, erabakiak hartzeko ia automatikoak diren metodo azkarragoekin.

 

Milanen ospatu berri den EMO feriaren testuinguruan, komertzio eta elkarlanerako akordioa sinatu zen ekitaldi txiki batean. Bertan parte hartu zuten Fagoren Negozio-Zerbitzuen Zuzendaria den Igor Murgiondok eta Savvy Data Systems-en gerentea den Fernando Sáenzek.

 

“Industria gara, datuak ustiatzen ditugu, negozioa sortzen dugu”

Savvy Data Systems barne-ekintzailetza prozesu baten ondorioz sortu zen, Syslan deituriko sofware Injinerutza baten baitan. “Bere makinetarako Tablet interface-ak sor genitzan nahi zuen bezero baten proiektuarekin hasi zen. Proiektuari forma ematen ibili ginenean, Cloud teknologietan oinarrituriko giro batean datuak zentralizatzeko ideia sortu zen, hala analisiari ekin ahal izateko…” azaldu zuen Fernando Sáenzek 2020ko amaieran Up Euskadi/SPRI-k argitaratutako elkarrizketan.

Informazio gehiagorako: www.savvydatasystems.com

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?