Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Elkarrizketak 21 apirila, 2021 Barnekintzailetza Start up up euskadi

“GARAIAn dagoen ekosistema enpresa hasi berri batentzako ezin hobea da”

GARAIA gune bat baino gehiago da; enpresen arteko kolaboraziorako bildunea zen: BIC Gipuzkoa-SAIOLAN, GALBAIAN, DISEIMEDIA, MIKROS, ONENPRO, DUALIA, ...
Txema Gallego CIM GROUP

CIN Advanced Systems Group-en espezializazioa ikusmen artifiziala eta automatizazioaren bidezko digitalizazioaz eginiko konponbideak aplikatzean zentratzen da. Exigentzia handiko sektoreetarako materialen transformazio-kate osoan zehar dauden produktu eta osagaiek akatsik ez izatea bermatzera zuzenduta dago. Taldearen CEO den Txema Gallego Basartek GARAIAren blogean azaltzen du CINek bere zerbitzuak eskaintzen dizkiela bezero garrantzitsuei, hala nola BIC Gipuzkoa-SAIOLAN, GALBAIAN, DISEIMEDIA, MIKROS, ONENPRO, DUALIA…

“Gaur egun 19 pertsonek lan egiten dugu hainbat lekutan: Asturias, Galizia, Amorebieta, Stuttgart eta Berlin. 4 pertsona gaude GARAIA Parke Teknologikoko ofizina zentraletan”.

 

Zergatik Garaia Parke Teknologikoa?

Arrazoi nagusia espazioak eskaintzen digun malgutasuna zen, bai hazten ibiltzeko, bai biltzarretarako gelak erabiltzeko. Baina berehala ohartu ginen GARAIA gune bat baino gehiago zela; enpresek elkarlanean aritzeko bilgunea zen.

 

Nolako balio gehigarria ematen dio CIN-i Garaiaren parte izateak?

Bertako ekosistema ezin hobea da hasten ari den enpresa batentzat. Gaur egun munduan ez da leku hain txikian StartUp baten etapa guztietan balorea ekar dezakeen ekosistemarik.

Adibidez, GARAIAn hasten den ekintzaile batek eraikin berean izango du BIC Gipuzkoa-SAIOLAN; hortaz, ideiak, aholkuak eta ahal bada subentzioak ere jaso ahal izango ditu ekintzailetzan urte askoko esperientzia duten profesionalengandik. Era berean, GALBAIAN izango dute bertan, jabetza intelektuala eta patenteei lotutako zerbitzuak jaso ahal izateko. Beharrizanen arabera, publizitatea, irudia eta kokapenerako DISEIMEDIA, edota laguntza informatikoa izateko MIKROS edo ONENPRO izango ditu, baita DUALIA munduko edozein hizkuntzarako tele-itzulpenerako izango dituzte.

Proiektuak hazten jarraitzen badu, kapitala beharko du eta proiektua MCC promoziora aurkeztu ahal izango du. Bertan proiektua profesionaltasun eta hurkotasunez aztertuko da.

Proiektua errotuz gero, SINKRO edo BNI bezalako komunitateetara sartu ahal izango da esperientzia, interesko informazioa, bezero potentzialen kontaktua eta abar lortzeko. Mondragón Unibertsitatean ikasitako formakuntza maila altuko teknikari gazteen taldea lortzen badu, ez dut uste munduan halakorik egongo denik.

 

Parkean hainbat urtez egon eta zenbait coworking eta inkubagailutan egon ondoren, zer-nolako etekina ikusten diezue halako zerbitzuei?

Etapa bakoitzean izan ditugun beharrizanei malgutasun handiz egokitzea erraztu digute . Sortzetik, hazkuntza prozesuan eta errotu bitartean. Gainera, hainbat zerbitzu eta baliabidetarako sarrera izan dugu.

 

Ekintzailetza garrantzitsua dela deritzozu?

Bai. Gizartearen etorkizuneko ongizatea orain sortzen ari diren enpresen etorkizunaren araberakoa da: datozen urteotan erabat lehiakorra izango den mundu mailako merkatuan lehiatzeko duten gaitasuna gakoa izango da, egungo enpresa garrantzitsu askok izateari utziko baitiote. Kanporako salmenta horiek lanpostu kualifikatuak sortuko dituzte eta zergak ordaintzeko iturri nagusia izango dira, gerora ospitaleak, pentsio-sistemak, hezkuntza edota segurtasuna bermatzeko.

 

Zer da zuretzat ekintzailea izatea?

Oneski, egunerokoa hain da bizia, non zeu ere ekintzailea zarela edo zinela ahazten duzun. Norbaitek galtzerakoan soilik gogoratzen duzu eta eginiko ibilbideaz kontzientziatzen zara. Era berean, teknikari, inbertsore eta aholkulari bikainez osatutako taldea izatearren dugun zorteaz kontzientziatzen zara. Haiek gurekin izan ezean, ez ginatekeen egungo egoerara iritsiko. 2019ko Metal Sarietan, automatizazioaren kategorian enpresarik onena garela berretsi zuen jaso genuen sariak. Geroztik, proiektuak ixten ari gara enpresa erraldoiekin: MERCEDES, NISSAN, SEAT, GESTAMP, EDERLAN edo CIE Automotive. Guzti hau lortu dugu COVID-19ak eragindako mundu-krisia bitartean dela.

 

Zertan da berrikuntza zuen antolakuntzan? Zein erronka dituzue? Nola kudeatzen duzue berrikuntza?

Gure antolakuntzan proiektu bakoitza erronka bat da eta garapen algoritmiko eta matematiko berria eskatzen du. Gainera, kalkuluen sentsore, gaitasun eta abiaduran eskuragai ditugun berrikuntzarik berrienak baliatu behar ditugu. Industria gunean kokatuko diren exigentzia handiko proiektuak direnez, ezin dute akats bat bera ere izan, geure bezeroen produktuaren kalitatea eta funtzionaltasuna bermatzen baititugu.

 

Mezuren bat bidali nahi zenieke ekintzaileei?

Ez dut atsegin aholkuak ematea, ekitea gai serioa baita. Gaur egun, zoritxarrez, zeure denbora eta ilusio guztia behar izan arren, ekonomikoki hondatu egin zaitezke! Hala ere, aholku bat eman behar baldin banu, honakoa litzateke: ideiak zenbait bezeroren beharrizana edo arazoa konpontzen duenentz lehenbailehen frogatzea, eta konpetentziaren aurrean lehiatzeko diferentziala edo abantaila badugu, beronek irautea lortzea. Horretarako, BIC Gipuzkoa-Saiolan bezalako entitateei laguntza eskatuko nieke, ekiteko laguntza eta aholkularitza eskaintzen urte asko daramatzate eta.

 

BAT BIZKAIA BILBAO
Elkarrizketak 17 urtarrila, 2022 Ekintzailetza
Ekintzailetza eta Berrikuntza zentroak irailean irekiko ditu ateak Torre Bizkaian: ‘BAT’
Irakurri gehiago
Elkarrizketak 17 urtarrila, 2022 Ekintzailetza
Panel Health: “Medikuntzak aurrera egin du, baina pazientea duela 50 urte edo gehiago bezala tratatzen da”
Irakurri gehiago
Wake Up Up Euskadi
Elkarrizketak 13 urtarrila, 2022 Ekintzailetza
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Topaketa Alianzas
Elkarrizketak 6 urtarrila, 2022 Ekintzailetza
Elkarlana eragina izateko: Topaketa-Alianzas Bilbao Berrikuntza Faktorian
Irakurri gehiago
BK enpreSariak Barakaldo
Elkarrizketak 4 urtarrila, 2022 Ekintzailetza
Barakaldok urteko tokiko enpresa txiki eta ertain nabarmenenak saritu ditu BK enpreSarien III. edizioan
Irakurri gehiago

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak