Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Albisteak 22 Marzo, 2018 Arrisku kapitala Grupo SPRI Laguntzak Start up up euskadi

Eusko Jaurlaritza erreferentziazko bazkidea Metxan, ekintzaileentzako proiektu-azeleragailuan

Guztira 100.000 €-ko inbertsioa egin du, eta bere helburua da Metxak azelerazio-programarako aukeratu dituen startupetan inbertitzea.

Joan den otsailean, Eusko Jaurlaritzak Metxako (ekintzaileentzako proiektu-azeleragailuko) partaidetza bat eskuratu zuen Basque FCR funtsaren bidez. Guztira 100.000 €-ko inbertsioa egin du, eta bere helburua da Metxak azelerazio-programarako aukeratu dituen startupetan inbertitzea.

Ikuspegi zabal batetik, Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak (AKEKS, S.A.) kudeatzen duen Arrisku Kapitaleko Funtsaren helburua da inbertsioak egitea edozein garapen-fasetan dauden enpresen kapitalean (23 milioi euro), eta ekintzailetza sustatzea (5 milioi euro). Hala, elkarlan publiko-pribatu berri horren bidez posible izango da mekanismo guztiak erabiltzea hazteko potentziala duten proiektu ekintzaileetan inbertitzeko.

Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendari Aitor Urzelaik esan duenez,

“Basque FCR Metxan sartzea aurrerapauso bat da enpresen ekintzailetza eta lehiakortasuna bultzatzeko, eta argi erakusten du Eusko Jaurlaritzak apustu sendoa egin duela ekintzailetza-ekosistema babesteko”.

Oraingoz, Metxak batez beste 75.000 € inbertitu ditu proiektu bakoitzean, eta une honetan sei proiektu dauzka bere zorroan: Thebest5, Boat Jump, Dog Vivant, White Spell, BriteShoes eta Ship Net Premium. Metxako zuzendari nagusi Josetxu Silgok hauxe esan du: “Eusko Jaurlaritza bazkide bilakatzea albiste garrantzitsua da Metxarentzat eta azeleratzen ditugun ekintzaileentzat. Eta gainera, berme gehigarri bat da gure inbertitzaileentzat”.

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketarako Sozietateak arrisku kapitaleko erakundeak kudeatzen ditu. Eusko Jaurlaritzak 1985ean sortu zuen Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatearen (SPRI) bitartez, arrisku kapitalaren jarduera sustatu eta garatzeko EAEn.

+info: www.metxa.com

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?