Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

17 uztaila, 2019
Ekomodo: “Gure produktuak aitzakia besterik ez dira mezu bat helarazteko”

Birziklatutako poliester firuekin egindako produktuak diseinatu eta egiten ditu ekipoak

 

Plastikozko hondakinak produktu berri bihurtzen dituen proiektua, Europako EUSIC norgehiagokan finalerdira iritsi da

.

 

Ekomodo-ko taldeak zokoratutako plastikoak enpresa zein kontsumitzaileei bideratutako bulegoko, modako eta dekorazioko artikulu bihurtze aldera, Ekonomia zirkularreko printzipioak ezartzen ditu. Proiektua, Eko-REC gipuzkoar enpresaren barne-ekintzailetzako lerro bat da eta SPRI Taldeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak BIC Gipuzkoatik sustatutako Barnetekin/Ekintzaile programaren laguntza du.

 

Ekimena, plastikoa birziklatu eta produktu berri bihurtzean diharduen Eko-REC taldearen negozio lerro berri bat moduan sortu zen. Andoainen kokatutako konpainiak, sektore industrialentzako materialak egiten ditu, ontzi horian utzitako botilak, PET orri eta poliester zuntz bihurtuz. Orain dela urte bat inguru, enpresako talde batek, azken kontsumitzaileei bideratutako produktu lerro berri bat sortzea erabaki zuen. “ Barne-ekintzaile talde bat ohartu ginen, maila industrialean birziklatutako produktuek arrera ona baldin bazuten, kontsumoaren merkatuan, kalitate txarreko edo ez oso erakargarria den irudiarekin erlazionatuta daudela, eta ez dela zertan horrela izan”, azaldu du Ekomodoko Negozio Garapenerako arduradun David Zabalak.

 

 

Ideia horretatik abiatuta, birziklatutako poliester firuekin egindako produktuak diseinatu eta egiten ditu ekipoak, hala nola, eramangarri eta tabletentzako zorroak, txartel-zorroak eta dokumentuak eramatekoak. Jasotzaileak, batetik, online dendaren bitartezko jendea orokorrean eta enpresak dira; azken horietarako Ekomodok pertsonalizatutako merchandising produktuak eskaintzen ditu. Prozesu osoa bertatik bertara egiten da, modu jasangarria jarraituta, eta artikuluak Cáritasen tailer sozialetan prestatzen dira.

 

B2B lerroaren barruan Ekomodok ez ditu soilik produktu pertsonalizatuak eskaintzen, plastikoen birziklatzea eta berrerabilera sustatzera bideratutako proiektu bateratuak ere. “Erakundeei, geroz eta jasangarriagoak izaten lagundu behar diegula ulertzen dugu”, azaldu du David Zabalak. Ildo honetan, enpresetan birziklatze kanpainak bezalako zerbitzuak eskaintzen dituzte: “esaterako, zaborrontziak aste batez euren instalazioetan jartzen ditugu, eta bildutako materialarekin, langileentzako produktuak osatzen ditugu, prozesu osoaren berri emanez”.

 

Berriki, Zumaiako flysch-ean plastikoak biltzeko kanpaina bat egin zuten, Udalarekin eta Bask enpresarekin lankidetzan. 100 boluntario inguruk tona erdi bat hondakin baino gehiago Bildu zituzten, eta horiekin parte hartzaileei oparitutako produktuak fabrikatu ziren. “Guretzat produktua jasangarritasun mezu bat helarazteko aitzakia besterik ez da”, adierazi du Zabalak.

 

Ekomodo, Europar Batzordeak bultzatutako European Social Innovation Competition lehiaketan finalerdira iritsi diren 30etako bat aukeratu dute. Aurten lehiaketak bere 7. Edizioa ospatu du Plastic Waste lelopean eta hiru proposamen irabazleek 50.000 euroko saria jasoko dute, euren proiektuak garatzen jarrai dezaten.

 

Eko-REC gipuzkoarrak egunero plastikozko 5 milioi botila inguru birziklatzen ditu egunero, eta gainera, material hau, automobilgintza, elikadura eta ehungintza bezalako sektore desberdinetarako produktu bihurtzen duen Europako enpresa industrial bakarra da.

Up Euskadi Wake Up!
Ekintzailetza 21 urria, 2021
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean.

Wake up! -ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Irakurri gehiago

Coralie Jehanno, David Mecerreyes, Haritz Sardon Andere Basterretxea
Ekintzailetza 20 urria, 2021
‘Polykey Polymers’: Konponbide berritzaileak Polimeroen Kimikan etorkizun jasangarri baterako

POLYMAT Institutuaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera ‘spin-off’ gisa sortu zen,....Irakurri gehiago

Ekintzailetza 19 urria, 2021
Une egokia enpresak sortzeko

  Correo Taldeak antolatuta eta SPRI Taldearen babesarekin Bilbon egiten den Be Venture...Irakurri gehiago

Labean Añana Inauguración
Ekintzailetza 18 urria, 2021
Landa-eremuan berrikuntza sozialeko eta ekintzailetasuneko ekintzak garetzeko gunea: Añanako “Labean espazioa”

Añanako eskualdeak bere premiei berrikuntza sozialaren ikuspegitik heltzeko erreferentziazko...Irakurri gehiago

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?