Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

19 urria, 2021
Une egokia enpresak sortzeko

Leyre Madariagak, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzako zuzendariak, Up Euskadi ataria, BIC zentroen sarea eta BIND 4.0 plataforma nabarmendu ditu B-Venture kongresuaren inaugurazioan Euskadiko ekosistema ekintzailea bultzatzeko tresna bezala
Leyre Madariaga

 

Correo Taldeak antolatuta eta SPRI Taldearen babesarekin Bilbon egiten den Be Venture ekintzailetza-kongresuak argi utzi du une egokia dela enpresak sortzeko eta ikusgai jarri du euskal ekintzailetzaren ekosistema. “Inbertsioa eskuratzeko prozesua asko aldatu da duela 15 urtetik hona: duela 15 urte ez zegoen inbertitzailerik, eta korporazioek laguntza gutxi ematen zuten. Orain, ekintzailetzaren zikloak laburragoak dira eta une egokiena da. Merkatuan badago proiektuak martxan jartzeko dirua” adierazi du Miguel Ariasek, Telefónicako Ekintzailetzako zuzendari ohiak eta orain enpresa gorakorrei laguntzeko inbertsio funts bateko kideak.

Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariagak eman dio hasiera ekitaldiari, zeinak esan baitu ekintzailetza izan dela “historikoki gure enpresen lan egiteko modua. Argi geratu da ekintzailetza teknologikoa bultzatzea pizgarri bat dela enpresak eta sektore tradizionalak eraldatzeko”.

Madariagak esan du enpresa handiek gero eta gehiago kolaboratzen dutela konpainia gorakorrekin, eta horrela posible dela korporazioen eraldaketa digitaleko prozesuak azkartzea. “Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk –Foru Aldundiekin lankidetzan- badituzte gure ekosistema ekintzailea sustatzeko hainbat tresna: Up Euskadi ataria, BIC zentroen sarea edo BIND 4.0 plataforma, adibidez”.

Miguel Arias ekintzaileak ekintzailetzaren zutabetzat hartzen diren hiru faseak igaro ditu bere ibilbidean: ekintzailea izan zen duela 15 urte, gero korporazio handi batean lan egin zuen, eta duela hilabete batzuetatik inbertitzailea da. “Etapa desberdinak dira. Lehenengoan gorabehera asko izaten dira; aldiz, korporazioaren fasea egonkorragoa da”.

Bere ustez, gaur egun badaude ekiteko bereziki aproposak diren hainbat sektore: adimen artifiziala, gauza konektatuak, konektagarritasuna bere zentzu zabalenean, iCloud zerbitzuak eta salerosketa komertzialak. “Nire ustez mundu guztiak ezin du ekintzaile izan. Baina startup teknologikoetan lan egitea da modu onena gero norbere startup-a martxan jartzeko”.

Iberostar taldeko opor-negozioaren garapeneko zuzendari Juan Del Hoyok hizpide hartu du bere aitak Bilbon sortutako Azul Marino viajes enpresaren kasu arrakastatsua. “2008ko krisi ekonomikoaren ondoren, telefonoa hartu eta deika hasi ginen, aukerak non egon zitezkeen aztertzeko. Sektoreko enpresak erosten hasi ginen, inork ez zuenean batere federik negozioan”. Hamar bat enpresa erosi edo xurgatu zituzten guztira.

“Pentsatu genuen bezeroa nonahi dagoela, eta Interneteko 2.000 domeinu kudeatzera iritsi ginen”. Gainera, produktuaren sorkuntzan zentratu ziren. “Bidaia-agentzia guztiek produktu bera eskaintzen zuten, eta bezeroak aukera merkeena bilatzen zuen.  Hala, 24 orduko arreta zerbitzu bat garatu genuen, ordutegi zabalagoa finkatu genuen eta Bizum bidezko ordainketa eskaini zuen lehen agentzia izan ginen. Bulegoak fusionatzen hasi ginen, eta 40 izatetik 20 izatera igaro ginen inor kaleratu gabe”.

Emaitzak hortxe daude. 2013ko 12 milioiko fakturazioa 90 milioiraino igo zen 2019an. “Gu izan ginen partaidetu gabeko lehen sarea, % 100 familiartekoa, zor gutxien eta ospe gehien zuena eta sari gehien jaso zituena. Baina arrakastaren giltza lantaldea da, funtsezkoa izan da inguruan pertsona onak hartzea”.

Pandemiak berriz arriskuan jarri zuen negozioa eta “erabaki genuen erostea, fusionatzea eta saltzea. Iberostar taldeak joan den uztailean erosi gintuen, eta bide berri bat urratzen ari gara duela 4 hilabetetik. Aire-konpainia bat abiarazi dugu, World2fly, eta 15 bulego dauzkagu 9 herrialdetan”.

Mahai-ingurua SPRI Taldearen parte-hartzearekin

Ekitaldian mahai-inguru bat egin da, non startup-en balioa hartu baita hizpide. Parte-hartzaileen artean egon dira Javier Garciñuno (Bilbao Ekintzako zuzendaria), Tom Horsey (55 startup baino gehiagotan parte hartu duen inbertitzailea), Nagore Ardanza (BilbaoPort) eta Joseba Sagastigordia (Mondragon Korporazioko ekintzailetzako arduraduna).

Garciñunok esan du helburutzat dutela Bilbao Ekintzara hurbiltzen den orok enpresa bat martxan izan dezala hiru urteko epean, ahalik eta arrisku eta inbertsio gutxienarekin. Ardanzak adierazi du teknologia kontrastatuak dituzten enpresak bilatzen dituztela Portua erabili dezaten probatarako espazio bezala, “eskalagarritasunik behar gabe”. Horsey-k aipatu du eurentzat beharrezkoa dela merkatu handi bat eta gutxieneko bideragarritasuna duen produktu bat izatea, eta eurek “balioa eskainiko dutela. Ez dut gomendatzen bazkide industrialik hartzea fase goiztiarrenetan, arintasuna mugatu dezake eta”. Sagastigordiak, bestalde, hauxe esan du: “izan gaitezen bazkide industrialak, merkatuan ez dagoelako halako asko, eta kooperatiba batean arituko gara”.

SPRI Taldeko Enpresen Sustapeneko zuzendari Aitor Cobanerak BIC zentroen (SPRI Taldearen eta Foru Aldundien laguntzarekin funtzionatzen duten ekintzailetzako zentro publikoak) laguntza baliatu duten industria, energia, bio-osasun edo elikagaien industriako startup-en hainbat esperientzia azaldu ditu.

David Monterok, BIC Araba zentroko zuzendariak, azaldu du organismo publiko horiek ekintzaileei laguntzen dietela eta “gure lanaren emaitzak erakusteko modu onena startup-ak dira”.

Álex Andak, torlojudun lotuneen monitorizazio arloko Inalia enpresaren sortzaileak, aipatu du bere proiektua sektore bat baino gehiagotara iristen dela, baina energiarenean zentratu direla nagusiki. “Diagnostikorako tresna izatetik, ekipo industrialen gaixotasunak saihestu nahi izatera igaro gara”.

Sukaldean aritzeko astirik ez duten pertsonei janari osasuntsua eskaintzen dien Yuit enpresako zuzendari Mireia Muñizek esan du 26 bitamina dituzten otordu begetalak eskaintzen dituztela. “Produkzio fasean gaude, eta espero dugu produktuak prest izango ditugula abenduaren amaierarako”. 3,3 milioi euroko diru-sarrerak aurreikusten dituzte 2023an.

 

Ekintzailetza 30 Azaroa, 2021
Eibarko Azitain Industrialdeak 7 modulu ditu eskualdeko proiektu ekintzaileentzat

Azitaingo “Eibargunea” enpresa-haztegia Sprilur-en (Deba Bailarako Industrialdea), Eibarko...Irakurri gehiago

mydigi Mondragon Unibertsitatea
Ekintzailetza 29 Azaroa, 2021
MyDigiCoop: ekintzailetza soziokooperatiboa sustatzea helburu duten ikaskuntza digitalerako bide pertsonalizatuak

Gauza jakina da bizi garen mundua oso azkar ari dela aldatzen. Mundu globalizatu eta digitalizatu...Irakurri gehiago

Einnek, industria-koadro elektrikoen indarra

Einnek enpresa bizkaitarra duela urtebete inguru sortu zen osagai eta ekipo elektriko-elektronikoak...Irakurri gehiago

Wake up Euskadi Emprendimiento
Ekintzailetza 25 Azaroa, 2021
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Wake up! -ek Komunikabide eta Sareko Blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat...Irakurri gehiago

BIG BILBAO AYUNTAMIENTO UDALA
Bilboko Udalaren 93 diru-laguntza proiektu eta ekimen ekintzaileetarako

Enpresa-ideiak garatzeko edo martxan jartzeko ideiak dituzten pertsonek aukera daukate Bilboko...Irakurri gehiago

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?