Ormazabalek 20 milioi inbertitu ditu Igorreko lantegian bere industria ahalmena handitzeko
Ormazabalek, sare elektrikorako soluzio teknologikoen fabrikatzaileak, gizartearen trantsizio energetikoaren aldeko apustua bultzatzen du, teknologian eta berrikuntzan inbertsio berriak eginez. Hala, 2024tik 2026ra bitartean 20 milioi euro inbertituko ditu Igorreko lantegian (Bizkaia), konpainiaren lantegirik handienean, ekoizpen ahalmena handitzeko, instalazioen efizientzia hobetzeko eta 4.0 industriako teknologia berria txertatzeko, trantsizio energetiko, digital eta jasangarrian aurrera egiteko.
Inbertsio horri esker, Ormazabal SF6 teknologiarik gabeko gelaxkak fabrikatzeko lerro berri bat zabaltzen ari da, ekipo jasangarrien soluzio berritzaile bat, merkatuaren aldetik harrera handia izaten ari dena, 2024an hasi zena eta sektorearen eskaerei erantzuteko gaitasunak handitzen ari dena. Apustu industrial horren helburua da Igorreko fabrika ‘cgm.zero24 ‘familia berriaren ekoizpenaren punta bihurtzea, nazioko eta nazioarteko merkatuetarako gas fluordunik gabeko teknologia mota horren hornidura bermatuz.
SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.
Lotutako albisteak

Lancor, altxatzeko motor elektrikoen fabrikazioan Europako liderra
Abanto-Zierbenako enpresak SPRI Taldearen Gaitasun Digital Profesionalen programako laguntza jaso du eta esportaziorako produktu propioak garatzearen aldeko apustua egiten du.

Rebel Tickets, sarreren birsalmentan iruzurrari eta gehiegizko prezioei aurre egiteko sortutako enpresa bizkaitarra
Gaur egun, beren publikoari baimendutako birsalmenta eskaini nahi dioten jaialdi, kontzertu eta bestelako ekitaldien sustatzaileekin lan egiten du.

Mercanza: “Bezeroa bere datuen ustiapenean espezializatua bihurtzen dugu”
Enpresak eraldaketa digital tradizionala gaindituz soluzioak eta zerbitzuak eskaintzen ditu, enpresen eraginkortasuna eta produktibitatea bultzatzeko.

EatAmigo, ostalaritzako eskaerak automatizatzeko AA erabiltzen duen tresna
Gipuzkoako enpresak jatetxeekin, ostalaritza kateekin eta elikagai banaketa enpresekin egiten du lan estatu mailan, eta duela gutxi Mexikon lortu du lehen bezeroa.

Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura
Besteak beste, biki digitala eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak ezartzeaz gain, lurrun-gainberogailu bat instalatzea du helburu enpresak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasun operatiboa hobetzeko ekimen estrategiko bat.

HIMUGI proiektuak mugikortasunean eta garraioan aplikazioak dituen hidrogeno-propultsio sistema bat lortu nahi du
Euskal erakundeen arteko partaidetza eta lankidetza handia du, eta SPRIren Hazitek programaren laguntza ekonomikoa jaso du.

Diseinua, estrategia eta helburua: horrela egiten du lan Dot.-ek, erakundeei aldaketarantz laguntzen dien kooperatibak
Hainbat bulego ditu gaur egun, eta krisi testuinguru batean jaio zen, sortzaileak hainbat eszenatokitara egokitzera behartu dituena.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu
Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.