Albisteak 30 apirila, 2025

Eusko Jaurlaritzak deskarbonizazio industriala bultzatuko du, pizgarri eta laguntzen bidez, eta hidrogeno berdearen hidroduktu bat egingo du Aiaraldea eskualderako

Imanol Pradales Lehendakariak Laudioko Vidrala enpresaren instalazio berriak bisitatu ditu gaur, eta bertan labe berria inauguratu du
  • Energian intentsiboak diren industria-sektoreak deskarbonizatzeko Euskadiko erakundeek hartutako konpromisoaren harira egin du bisita. Konpromiso hori betetzeko pizgarri fiskalak, laguntza espezifikoak eta proiektu estrategikoak proposatu dira. Hidrogenoaren Euskal Korridorea da proiektu horietako bat: Bilboko Portuaren eta Aiaraldearen artean 70 km-ko hidroduktu bat eraikitzea aurreikusi da, herrialdeko industria-sareari hidrogeno berdea emateko
  • Imanol Pradales: “Industria da gure herrialdean elektrizitate-kontsumitzaile nagusia (% 53). Premiazkoa da sarearen gaitasuna eta erresilientzia handitzea”

Beirazko ontzien fabrikazioan liderra den Vidrala Taldearen Laudioko egoitzara bertaratu dira gaur Imanol Pradales lehendakaria, Iranzu Allende Trantsizio Energetikoko sailburuordea eta Andoitz Korta Industria Sustapeneko sailburuordea, eta Aiala Vidrioko ekoizpen-instalazio berriak bisitatu dituzte. Vidrala enpresaren Laudioko labe berria inauguratu du lehendakariak, Carlos Delclaux Vidralako presidentearekin eta Raúl Gómez taldeko CEOarekin batera. Erakundeetako ordezkariei helarazi dietenez, Aialako labe berria etorkizunaren sinonimoa da, bai taldearentzat, bai Arabarentzat. Bisitan zehar, Pradalesek nabarmendu ditu enpresaren nazioarteko proiekzioa eta Euskadi eta Aiaraldea erreferente industrial gisa kokatzeko duen ahalmena.

Lehendakariaren hitzetan, jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren alde Vidralak egindako apustu irmoa azpimarratu du, eta honako hau nabarmendu: “Industria deskarbonizatzeko erritmo azkarragoa behar dugu, eta funtsezko faktore bat dugu, berebizikoa, lehiakortasuna bermatzeko: energia-hornikuntza. Asteleheneko itzalaldi masiboak bete-betean gogorarazi digu hori”. Halaber, Pradalesek nabarmendu duenez, “85 milioi euro baino gehiago inbertituko dira labeak eta lehengaien arloa modernizatzeko eta autosorkuntza fotovoltaikoko instalazio bat abiarazteko. Hala, jarduera eta enplegua sustatuko dira Laudion”.

Pradalesek gogorarazi du euskal industriak argindarraren kontsumoaren % 53 bereganatzen duela, eta adierazi du sare elektrikoaren ahalmena eta erresilientzia handitzeko premia larria dagoela. Ildo horretan, berretsi du erakundeek konpromisoa dutela energia intentsiboko industria-sektoreak deskarbonizatzeko, bereziki zaurgarriak baitira erregai fosilen prezioen aldakortasunaren ondorioz. “Euskal erakunde guztiak horretan ari gara”, esan du.

Era berean, trantsizio energetikoan inbertitzen duten enpresentzako pizgarri fiskalak hobetuko dituztela iragarri du, laguntza zuzenak eta espezifikoak barne. Sustatutako proiektuen artean, Hidrogenoaren Euskal Korridorea azpimarratu du: 70 kilometroko hidroduktu bat eraikiko da Bilboko Portuaren eta Aiaraldearen artean, eskualdeko industria-sarearentzako hidrogeno berdea garraiatzeko.

Azkenik, lehendakariak aurreratu du Euskadi lanean ari dela bere industria-plana Clean Industrial Deal planarekin lerrokatzeko, eta azpimarratu duenez, “aurrera egiteko unea da, gure industria-potentzia sendotzeko eta zabaltzeko”.

Lotutako albisteak

Euskadiko  industria  normaltasunez  ari  da,  joan  den  asteleheneko  itzalaldi  orokorraren  ostean

Euskadiko industria normaltasunez ari da, joan den asteleheneko itzalaldi orokorraren ostean

“Gure industria-sektorearen lana aitortu nahi dugu", aditzera eman du Mikel Jauregi, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua

Industria  Sailak  22  milioi  euro  jarriko  ditu  Euskal  Autonomia  Erkidegoko  industriaren  deskarbonizaziorako
27/04/2025 Deskarbonizazioa

Industria Sailak 22 milioi euro jarriko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren deskarbonizaziorako

Maiatzaren 7an irekiko da eskaera egiteko epea SPRIren webgunean.

Euskadik  energia  eolikoan  duen  gaitasuna  erakutsi  du  WindEurope  2025  azokan

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan

Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Pradales  Lehendakaria:  “Gure  Plan  Industriala  europar  jarraibideekin  lerrokatzen  ari  gara”

Pradales Lehendakaria: “Gure Plan Industriala europar jarraibideekin lerrokatzen ari gara”

"Euskadi eragile garrantzitsua izan daitekeelako eta izan behar duelako prozesu horretan”

Mikel  Jauregi,  Europako  Ekonomia  Berriaren  Foroan:  “etorkizunera  begiratzea  eta  gure  seme-alabei  utzi  nahi  diegun  Euskadi  industrial  berri  hori  irudikatzea  dagokigu”
13/03/2025 Deskarbonizazioa

Mikel Jauregi, Europako Ekonomia Berriaren Foroan: “etorkizunera begiratzea eta gure seme-alabei utzi nahi diegun Euskadi industrial berri hori irudikatzea dagokigu”

Egindako hitzaldian, sailburuak Euskadiren gaurkotasun ekonomikoa eta nazioarteko egoera aztertu ditu,

Europako  Clean  Industry  Deal-ek  Euskadirentzat  dituen  aukerak  aztertu  ditu  Euskal  Industria  Deskarbonizatzeko  Foroak
07/03/2025 Deskarbonizazioa

Europako Clean Industry Deal-ek Euskadirentzat dituen aukerak aztertu ditu Euskal Industria Deskarbonizatzeko Foroak

Foroa hainbat eragilek (hala nola industria-klusterrek eta Eusko Jaurlaritzak) deskarbonizaziorako irtenbide teknologikoei buruz eztabaidatzeko topaleku gisa finkatu da

Mikel  Jauregi  sailburuak  eta  PepsiCo-ko  presidenteordeak  enpresak  Etxabarri-Ibiñako  instalazioa  “zero  emisioko”  munduko  lehena  izateko  egin  duen  apustua  aztertu  dute
06/03/2025 Deskarbonizazioa

Mikel Jauregi sailburuak eta PepsiCo-ko presidenteordeak enpresak Etxabarri-Ibiñako instalazioa “zero emisioko” munduko lehena izateko egin duen apustua aztertu dute

Elikagaien eta edarien multinazionalak Arabako Parke Teknologikoan instalatu du bere Hub Digital Globalaren zati bat, datuetan eta adimen artifizialean espezializatua.

Ekisolarrek  bere  negozioa  deskarbonizaziorantz  hedatu  nahi  du

Ekisolarrek bere negozioa deskarbonizaziorantz hedatu nahi du

Gasteizen kokatuta dagoen enpresak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du eta estalki industrialetan energia fotovoltaikoa eskaintzen du.

Euskal  enpresak  dagoeneko  has  daitezke  tramitatzen  Gauzatu  Industria,  Indartu  eta  Deskarbonizazio  Industriala  programetako  laguntzak
11/02/2025 Finantziazioa

Euskal enpresak dagoeneko has daitezke tramitatzen Gauzatu Industria, Indartu eta Deskarbonizazio Industriala programetako laguntzak

Aurre-eskaera aurkeztuz gero, diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat hartu ahal izango dira programa bakoitzaren deialdia baino lehen hasitako inbertsioak.

Lankidetza  digitala:  kluster  industrialak  eraldatzeko  gakoa
31/01/2025 Deskarbonizazioa

Lankidetza digitala: kluster industrialak eraldatzeko gakoa

Ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren garapena errazten duten soluzio eta adibide inspiratzaileak

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.