I+G+B Ekintzailetza
Elkarrizketak 8 urtarrila, 2026

IIndus3D fabrikazio aditiboan aritzen da, eta muturreko abenturetarako ibilgailuen proiektu berri bat garatzen ari da

Gasteizko enpresak Ekintzaile programako SPRI Taldearen laguntza jaso du produktua 2026an merkaturatzeko
-

Indus3D, fabrikazio gehigarri integrala egiten duen Gasteizko enpresa, I+G proiektu berri bat garatzen ari da: muturreko abenturetarako ibilgailuak eskaintzen ditu. Plata & Co du izena eta asmoa da 2026an merkatuan egotea. Enpresak SPRI Taldearen Ekintzaile programaren dirulaguntza jaso du. Programa horrek pertsona edo enpresa ekintzaileei laguntzen die BICen tutoretzapeko enpresa-proiektuak ontzen eta abian jartzen.

“Proiektuaren jatorria bazkideen grina eta bizi-filosofia bera da. 2021az geroztik ari gara 2026an merkaturatuko dugun ibilgailu prototipoa garatzen eta baliozkotzen.  I+G arloko hainbat urtetako ibilbide horrek bultzada jaso zuen 2024an, SPRI Taldearen Ekintzaile programari esker”, azaldu du Adriana Cob konpainiako CCOk.

Helburua da material onenekin, adibidez, karbonoarekin, egindako espedizio-ibilgailuak eskaintzea nazioartean.  “Gurpil gaineko benetako etxebizitza bat diseinatu dugu, muturreko abenturetarako eta edonon erabiltzeko modukoa. Alejandro Plata ingeniaritza mekanikoan graduatua eta Motorsporten espezializatua da, eta funtsezko ezagutza eskaintzen du ibilgailuaren garapenari aplikatutako teknologietan, materialetan eta prozesuetan, bai eta merkatuaren eta offroad munduaren ezagutza sakona ere”.

Proiektua 2021ean abiatu zen, Land Rover Defender modelotik, “zati gehienak aldatuz eta osagai bereziak diseinatuz, karbonozko kapota eta gurpil-arku zabalgarriak, albo-oin-euskarriak, ur-deposituak eta bestelako elementuak”.

Material konposatuak erabili dira beira-zuntzezko, karbono-zuntzezko edo kevlarrezko moldeak eta piezak fabrikatzeko. “Horretarako, tenperatura altuko labe bat garatu dugu, eta funtsezkoa izan da erresistentzia, arintasun eta iraunkortasun handia eskatzen duten ingeniaritza-proiektuetarako”. 

Merkatuaren etengabeko ebaluazioak egin ondoren, “geuk erabat eraldatutako” ibilgailuen salmentan soilik zentratu dira, eta ez dute produktua banaka merkaturatzen, hau da, ez dute kapota, gurpil-arku zabalgarriak, albo-oin-euskarriak eta ur-deposituak bereizita saltzen. “Horrela, azken urteetako build integraletarako joerarekin lerrokatzen gara”.

Bezeroak oso zehaztuta daude: espedizio-espiritua duten abenturazaleak, adin ertain eta aurreratukoak eta Alemania, Finlandia, Ingalaterra eta Estatu Batuetakoak.

Proiektuaren hasierako fasea dela eta, ez dute formalki bereizitako I+G arlorik: “Baina baliabideen zati handi bat diseinura, ingeniaritzara eta ibilgailu prototipoa balioztatzera bideratu da 2021etik. Orain arte, kanpo-finantzaketarik gabe finantzatu da garapena. BIC Arabaren bidez ezagutu dugun Ekintzaile programan parte hartzea izan da proiektuaren kanpoko lehen laguntza”.

SPRI Taldetik jasotako laguntza marka birkokatzera bideratu da; hala, izena aldatu, rebranding osoa egin eta merkatu-nitxoa hobeto definitu dute. “Aldi berean, prototipoaren kanpoko estetika landu dugu, espedizioaren mundura gehiago bideratuta. Egiturazko soluzioak baliozkotu dira, non xehetasun bakoitza, diseinutik hasi eta koloreak aukeratu arte, kontu handiz aukeratu den, gure esentzia islatzeko asmoz.”

Etorkizuneko erronkei aurre egiteko, kontaktu-sare sendoa eraiki behar da, azoken, ekitaldien eta espedizio-ibilgailuekin izandako esperientzien bidez. “Urte batzuen buruan plantilla handitu eta gure instalazioak optimizatu nahiko genituzke, proiektu gehiago kudeatu ahal izateko”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei bere kanaletan jardueraren berri emateko aukera ematen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Dinam-ek  teknologia  berriak  erabiltzen  ditu  lurzoruan  eta  lur  azpiko  ur  kutsatuetan  aritzeko
20/03/2026 Berrikuntza

Dinam-ek teknologia berriak erabiltzen ditu lurzoruan eta lur azpiko ur kutsatuetan aritzeko

Enpresa bizkaitarrak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta 3.000 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Ingurumen-zerbitzu ugari eskaintzen ditu.

Alberdi,  beti  mugimenduan  dagoen  mekanizazioko  enpresa  txiki  eta  ertaina

Alberdi, beti mugimenduan dagoen mekanizazioko enpresa txiki eta ertaina

Azkoitiko enpresak 5.000 pieza-erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.