Jorge Caballé.
I+G+B
Elkarrizketak 16 otsaila, 2026

Cevisa, munduko liderra alakagailu eramangarrien diseinuan eta fabrikazioan

Gasteizko enpresak 60 herrialdetan baino gehiagotan saltzen du eta zibersegurtasun industrialeko programaren baitan SPRI Taldearen laguntza jaso du
-

Cevisa Gasteizko enpresa bat da, munduko liderra alakagailu eramangarrien diseinuan eta fabrikazioan. 60 herrialde baino gehiagotan gaude. Enpresak SPRI taldearen industriako zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso du. Programa horren helburua Euskadiko industria zibererasoetatik eta informazio sentiberaren lapurretatik babestea da, hornitzaile espezializatuen bitartez.

Castellanos y Echevarria-Vitoria, S.A. (Cevisa) 1969an sortu zen, mekanizazioaren esparruan azpikontratazio-lanak soilik eginez. “Michelinen eskutik sortu zen; zehazki, Michelinek 1966an inauguratu zuen Gasteizko lantegiaren eskutik; izan ere, bazkide sortzaileetako bik enpresa bat zuten Gipuzkoan, eta Michelinen hornitzaile zen Lasarte, Aranda eta Valladolideko zentroetarako”, esan du Jorge Caballé gerenteak.

Hasieratik, enpresaren lider izan denak, Angel Abalosek, enpresarena beraren zen produktu bat eduki nahi izan zuen, eta ez egon azpikontratazio-lanen mende soilik. “Hori dela eta, lehenik abiadura-murriztaileak merkaturatzen hasi ginen, lizentziarekin, eta, gero, Gaur egun, gure leitmotiv produktua den produktua diseinatzen eta fabrikatzen hasi ginen: alakatzeko makinak”.

Gaur egun, Cevisa munduko liderra da alakatzeko makina eramangarrien diseinuan eta fabrikazioan, zizailatze eta mekanizazio bidez. Bost kontinenteetako 60 herrialdetan baino gehiagotan dago. “Azken 10 urteetan, fabrikatutako produktuen jauzi teknologikoak hazkunde esponentziala izan du, fidagarritasun eta gaitasun paregabeko makinak fabrikatuz”.

Enpresak alakatze-soluzio eramangarriak eskaintzen ditu, “3 mm-tik 180 mm-ra bitarteko lodierakoak, 8º-tik 85º-ra bitarteko angelukoak, karbono-altzairuzkoak, herdoilgaitzak, super-duplexa, Hardox, Armox… eta 100 mm-ra arteko alakatze-luzerak”.

Askotariko sektoreekin lan egiten du: galdaragintza industriala, energia eolikoa eta termikoa, ontzigintza eta defentsa, egitura zibilak, biltegiratze eta gordailuak, garraio eta altxatze-osagarriak, petrokimika eta nuklearra, zerbitzu-zentroak (oxiebaketak, txapa hornitzaileak, eraikuntzako eta mantentze-lanetako makineria eta soldadura).

Cevisak diseinu-sail propioa du eta “bertatik atera dira gaur egun fabrikatzen ditugun modelo guztiak. Gainera, oso konprometituta gaude gure makinak pertsonalizatzearekin, bezero bakoitzaren behar espezifikoak ase ahal izateko. Modelo batzuetan, fabrikatutako makinen % 80 bezeroarentzat pertsonalizatuta ateratzen dira”.

Enpresa modelo berriak lantzen ari da merkatuari eskaintzeko, eta urtero fakturazioaren % 5 inguru bideratzen du I+G arlora.

SPRI Taldearen zibersegurtasun programatik jasotako laguntza mekanizazio bidez alakatzeko bere azken modeloa garatzeko izan da: CHP-100G. “Makina hau erronka ikaragarria zen guretzat; izan ere, jauzi ikaragarria ematen zuen, inoiz sartu ez ginen beste makina-dimentsio batean sartuz. Enpresarentzat orain arteko erronkarik handiena 2016an mekanizazio bidezko makinen diseinuaren hasiera izan zen, baina CHP-100G modeloak Cevisaren epe ertain eta luzerako etorkizuna irudikatzen du, eta horrelako makinetan gure munduko lider posizioari eustea dakar”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

 

Lotutako albisteak

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Dinam-ek  teknologia  berriak  erabiltzen  ditu  lurzoruan  eta  lur  azpiko  ur  kutsatuetan  aritzeko
20/03/2026 Berrikuntza

Dinam-ek teknologia berriak erabiltzen ditu lurzoruan eta lur azpiko ur kutsatuetan aritzeko

Enpresa bizkaitarrak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta 3.000 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Ingurumen-zerbitzu ugari eskaintzen ditu.

Alberdi,  beti  mugimenduan  dagoen  mekanizazioko  enpresa  txiki  eta  ertaina

Alberdi, beti mugimenduan dagoen mekanizazioko enpresa txiki eta ertaina

Azkoitiko enpresak 5.000 pieza-erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu

DHL  Express  Forondaren  aldeko  apustua  amaitzen  ari  da  mantentze  aeronautikoko  hangar  berri  batekin
18/03/2026 Berrikuntza

DHL Express Forondaren aldeko apustua amaitzen ari da mantentze aeronautikoko hangar berri batekin

Multinazional logistikoak 40 milioi euro inguru inbertituko ditu azpiegitura berri batean, eta horri esker, Gasteizko huba Europako sareko nodo estrategikoetako bat izango da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.