WOMEX
Albisteak 13 Marzo, 2026

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.
-

Basque Trade & Investment-ek, (BasqueTrade) SPRI taldean integratuta dagoen eta euskal enpresen nazioartekotzeaz arduratzen den agentziak, Euskadiko ETE esportatzaileetako emakumeen parte-hartzeari eta ibilbide profesionalari buruzko azterlanaren emaitzak ezagutarazi ditu. Interreg Europe programak finantzatutako WOMEX – The role of women in the competitiveness of exporting SMEs proiektuaren baitan landutako txostenak euskal enpresa-sare esportatzailearen egungo erradiografia eskaintzen du, genero-ikuspegitik.

Ikerketan, emakumeek erabaki-postuetan duten presentzia aztertu da, baita nazioarteko jarduerari lotutako postuetan sartzeko eta horietan gora egiteko eragina duten faktoreak ere. Horretarako, Euskadiko 231 ETE esportatzailetako 281 profesionalek parte-hartu dute, eta 17 elkarrizketa sakon egin dira.

 

Nazioartekotzea eta lidergo-ereduak

Txostenaren ondorio nagusietako batek adierazten duenez, esportazio-esparruan genero-oreka handiagoa da enpresen goi-zuzendaritza orokorrean baino. Nazioarteko inguruneetan eta merkatu-dinamika irekietan aritzeak inklusioarekiko sentsibilitatea sustatzen du, eta talde mistoen balioa indartzen du lehiakortasun-faktore gisa.

Testuinguru honetan, emakumeek zuzendaritza-postuetan aurrera egiteak lankidetzan eta konfiantzan oinarritutako lidergo-ereduak sendotzen laguntzen du. Estilo horiek erabaki-ingurune inklusiboak bultzatzen dituzte, eta horrek eragin positiboa du konpainien nazioarteko egokitzapenean eta errendimendu jasangarrian.

 

Erronkak eta arrakalak goi-zuzendaritzan

Aurrerapauso horiek eman diren arren, analisiak berresten du gizonen presentzia nagusi dela oraindik ere jabetza-espazioetan eta nazioarteko estrategiaren gaineko azken erantzukizunean. Zuzendaritza-postuetan dauden emakumeen ibilbideak berriagoak izan ohi dira, nazioartekotze-arloari lotuagoak eta, sarritan, zorrotzagoak, emakumeen talentuaren garapena baldintzatzen duten faktoreei aurre egin behar baitiete.

Baldintzatzaile horien artean, nabarmentzekoak dira kontziliazio-zailtasunak, kristalezko sabaiaren iraupena, eragin-sareetarako sarbide txikiagoa eta sustapen-prozesu gutxi egituratuak egotea. Guzti honi genero-alborapenen aurrean etengabe legitimatu beharra gehitu behar zaio. Aldiz, gizonen kasuan, antzemandako oztopoak sare profesionaletan eta negozio-aukeren identifikazioan pilatzen dira nagusiki.

 

Eraldaketarako palankak

Hala ere, euskal ekosistema esportatzaileak baditu erakunde berdinzaleagoetarantz eraldatzeko palankak, honako hauetan oinarrituta: profesionalen prestakuntza-maila altua, etengabe ikasteko bokazio sendoa, aniztasunaren balorazio gero eta handiagoa, eta erreferente zein mentore gisa jarduten duten gero eta zuzendari gehiago egotea.

Txostenak berresten du erakunde berdinzaleagoetarako trantsizioa ez dela hutsetik abiatzen. Oinarri sendo bat badago, eta, barne-politika berariazkoen bidez sendotuz gero, bereziki sustapenaren, erantzunkidetasunaren eta talentuaren garapenaren arloan, zuzendaritza-mailetan berdintasun eraginkorrerantz aurrera egitea ahalbidetuko du, modu estrukturalean, jasangarrian eta euskal enpresen nazioarteko lehiakortasunarekin lerrokatuta.

Analisi honen emaitzek nazioartekotzea laguntzeko etorkizuneko tresnak orientatzeko balioko dute, euskal enpresek lan-ingurune lehiakorragoak sendotu ditzaten erraztuz, talentuaren kudeaketaren bidez.

 

Laburpen exekutiboa hemen deskarga daiteke:

Txosten osoa helbide honetan ere eska dezakezu: elegarreta@basquetrade.eus.

Lotutako albisteak

Euskadik  Bogotako  Metroaren  2.  Lineako  aukera  industrialak  aztertu  ditu
30/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik Bogotako Metroaren 2. Lineako aukera industrialak aztertu ditu

Euskadik Kolonbian duen Ordezkaritzak topaketa erdi-presentzial bat antolatu du hil honetan, herrialdeko hiriburuko Metroaren 2. Lineak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukera komertzialak ebaluatzeko.

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Lehendakariak  goraipatu  egin  du  euskal  enpresek  ‘Made  In  Euskadi’  produktuaren  ospea  bermatzeko  egin  duten  ahalegina

Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko

Euskal  enpresak  EB-Mercosur  Akordioaren  merkataritza  aukera  berriak  aztertzen  ari  dira
27/02/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak EB-Mercosur Akordioaren merkataritza aukera berriak aztertzen ari dira

90 profesional baino gehiagok parte hartu dute jardunaldi tekniko batean, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairekin sinatutako itunak izango dituen muga-zergen eragina, erregulazioa eta onura estrategikoak ezagutzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.