Albisteak 10 otsaila, 2026

Lehendakariak aliantza politiko berri bat aldarrikatu du, Europak “benetako autonomia” izan dezan bere berrindustrializazioan

Leaders Meeting – Fit For The Future goi-bileraren bigarren edizioari amaiera emateko, ‘Bilboko Adierazpena’ sinatu da, hots, industria-lehiakortasunaren, berrikuntzaren eta teknologia estrategikoen arloko posizionamendu politiko eta estrategiko bat
-
  • Parte hartu duten 14 industria-lurraldeek balio-kate estrategiko nagusietan (teknologia garbi eta digitalekin hasi eta bioteknologiarekin eta bizitzaren zientziekin amaitzeraino) betetzen duten funtsezko zeregina aldarrikatu dute
  • “Europako lurraldeen, estatu kideen eta erakundeen arteko aliantza berritu baterako deia egiten dugu. Horrela baino ez dugu lortuko Europa arin eta erabakitzaile bat, benetako autonomia politikoa izango duena”, defendatu du lehendakariak

Imanol Pradales Lehendakariak amaiera eman dio astearte honetan Leaders Meeting – Fit for the Future goi-bileraren bigarren edizioari, Euskalduna Jauregian egindako ekitaldi batean. Ekitaldia amaitzeko, ‘2026ko Bilboko Adierazpena’ sinatu da, foroan parte hartu duten 14 industria-lurraldeen posizionamendu politiko eta estrategikoa zehazten duen dokumentua. Dokumentu horretan, industria-lehiakortasunaren, berrikuntzaren eta teknologia estrategikoen arloko konpromiso komunak jasotzen dira. “Europako lurralde, eskualde eta nazio industrializatuenak eta berritzaileenak prest gaude batuta, asmo handiz eta etorkizun-senarekin jarduteko. Une erabakigarri honetan Europako autonomia politikoa eta estrategikoa bermatzeko gakoa gara”, ziurtatu du Lehendakariak.

Azelerazio teknologikoaren, tentsio geopolitikoen eta gizarte-aldaketa sakonen testuinguru honetan, ‘Bilboko Adierazpenak’ Europak oparotasun jasangarria, industria-lehiakortasuna eta autonomia estrategikoa sortzeko duen ahalmena indartzeko beharra azpimarratzen du. “Estatu azpiko errealitateek eta lurraldeek ahots propioa izan behar dugu, eta Europa berpizteko erabakietan, inbertsioetan eta gobernantzan parte hartzeko gaitasuna”, defendatu du Imanol Pradalesek”.

Ildo horretan, izenpetutako testuak borondate eta anbizio politiko hori islatzen du, eta Europar Batasunaren funtzionamendu instituzionala sakonean berrikusteko beharra adierazten du. “Ziurgabetasunari ibilbide-orri zehatz batekin aurre egiteko elkarrekin jardutea erabaki dugu. Urrats bat egin dugu Europaren subiranotasuna klusterren eskutik indartzeko, hiru arlo estrategikoetan: teknologia garbiak, adimen artifiziala eta kuantikoa, eta osasuna eta bioteknologia”, azpimarratu du Pradalesek.

Era berean, lankidetza publiko-pribatua eraldaketarako elementu estrategiko gisa sendotzen da ekimenean parte hartzen duten klusterren bidez jorratutako funtsezko hiru sektoreetan: Teknologia Garbiak, Teknologia Digitalak, hala nola adimen artifiziala eta kuantikoa eta Biozientziak.

Bilboko Adierazpenak elkarren mendekoak diren lau printzipiotan oinarritutako ikuspegi partekatu bat egituratzen du. Printzipioak honako hauek dira:

  • Maila anitzeko gobernantza, agindu estrategiko gisa: Europaren eraldaketa-ahalmenak Europaren, estatuen eta eskualdeen arteko lankidetza eraginkorra behar du. Eskualdeak bazkide estrategikotzat hartu behar dira politikak diseinatu eta gauzatzeko garaian, eta, horregatik, subsidiariotasun-printzipioa benetan aplikatzeko, ikuspegi uniformeak gainditzeko eta lurralde-aniztasuna aitortzeko eskatzen da.
  • Lehiakortasuna, industria-lidergoa eta balio-kateen erresilientziaindustria-politikak ikerketa, berrikuntza eta lankidetza bultzatu behar ditu balio-kate osoan, eta Europaren lidergoa sendotu behar du esparru estrategikoetan, hala nola teknologia garbietan, digitalizazioan, erdieroaleetan, mikroelektronikan eta bioteknologian.
  • Berrikuntza, ezagutza eta eskumenak gizarte inklusibo baterako: Europako bikaintasun zientifikoak lehiakortasun globala ekarri behar du. Adierazpenak inbertsio handiagoa eskatzen du I+G+B arloan eta azpiegitura zientifiko, digital eta teknologikoetan, baita finantzaketa pribatua lortzeko aukera hobea ere.
  • Jasangarritasuna eta trantsizio berdea: adierazpenak energia garbiekiko, ekonomia zirkularrarekiko eta mugikortasun jasangarriarekiko konpromisoa berresten du, eta jasangarritasunak, lehiakortasunak eta inklusioak batera aurrera egin behar dutela azpimarratzen du.

 

Europako ekintzarako deia

Adierazpenaren arabera, datozen urteak erabakigarriak izango dira Europako anbizioak ageriko emaitza bihurtzeko. Ildo horretan, 2027. urtearen ondorengo Urte Anitzeko Finantza Esparruak eskualdeek Europako industria- eta berrikuntza-agendan bazkide estrategiko gisa betetzen duten zeregina erabat aitor dezan eskatzen du Adierazpenak. “Europako lurraldeen, estatu kideen eta erakundeen arteko aliantza berritu baterako deia egiten dugu. Horrela baino ez dugu lortuko Europa arin eta erabakitzaile bat, benetako autonomia politikoa izango duena”, ziurtatu du Lehendakariak.

Azkenik, ‘Bilboko Adierazpenean’ adostutakoa lehenbailehen gauzatzeko konpromisoa hartu du Lehendakariak. “Ardura erabakigarria dugu: industria oinarria indartuz, demokrazia eta Europa indartzea. Ezinbestekoak gara Europar politikek arrakasta eta benetako inpaktua izan dezaten. Ez bakarrik horiek ezartzerakoan, baita diseinuan eta ebaluazioan ere”, amaitu du.

Mikel Jauregi sailburuak Leaders Meeting ekitaldian parte hartu du

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak “Leaders Meeting – Fit for the Future” Europako goi-bilera industrialaren bigarren jardunaldiari hasiera emateko saioan parte hartu du gaur goizean. Goi-bilera horretan parte hartu duten 14 lurralde industrialetako ehun ordezkari politiko eta ekonomikok baino gehiagok hartu dute parte.

Mikel Jauregik ireki ditu foro ekonomiko eta politiko nagusia eta sektore pribatuaren topaketa espezifikoa, 40 kluster inguruk parte hartu duten jardunaldian, hiru eremu teknologiko estrategikoren inguruan: teknologia garbiak, teknologia digitalak (adimen artifiziala eta kuantikoa) eta biozientziak.

Topaketak Europako industria-lurralde nagusietako ordezkari politiko eta ekonomikoak biltzen ditu, eskualdeen arteko lankidetza indartzeko eta Europaren autonomia estrategikoan aurrera egiteko.

Sailburuaren hitzetan, “Europan autonomia estrategikoa behar dugu, hau da, Europak gure erabakiak hartzeko duen gaitasuna. Bereziki, industria, teknologia, energia eta segurtasuna bezalako eremu estrategikoetan. Europak berrindustrializazio sakona behar du, eta guk, Euskaditik, Herri industrial txiki honetatik, prozesu honen protagonista izan nahi dugu. Munduko ekonomiaren hodeiak gorabehera, datuek erakusten dute euskal industria erresilientea dela eta Europaren berrindustrializazioaren protagonista izan nahi dugula “.

Lotutako albisteak

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Lehendakariak  goraipatu  egin  du  euskal  enpresek  ‘Made  In  Euskadi’  produktuaren  ospea  bermatzeko  egin  duten  ahalegina

Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko

Euskal  enpresak  EB-Mercosur  Akordioaren  merkataritza  aukera  berriak  aztertzen  ari  dira
27/02/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak EB-Mercosur Akordioaren merkataritza aukera berriak aztertzen ari dira

90 profesional baino gehiagok parte hartu dute jardunaldi tekniko batean, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairekin sinatutako itunak izango dituen muga-zergen eragina, erregulazioa eta onura estrategikoak ezagutzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.