Habic
Albisteak 2 Azaroa, 2020

Habic Klusterrak pandemia saihestu egin du eta azoka birtual bat antolatu du 10.000 profesional erakartzeko asmoarekin

Ekipamenduaren, altzarien eta diseinuaren euskal sektoreak produktuen erakusketa eta online topaketak proposatu ditu Basque Living ekimenaren edizio honetan
-

Azoketara bidaiatzea ezinezkoa bihurtu da pandemiak eragindako murrizketen ondorioz. Beraz, balizko bezero edo preskriptoreei produktuak erakusteko, berritzea beharrezkoa da. Habic Klusterrak, ekipamenduko, altzarigintzako eta diseinuko euskal enpresa nagusiak biltzen dituenak, bere ohiko Basque Living azoka birbideratu du, sektoreko berrikuntzak ezagutarazi eta ‘showroom‘ a bisitatzen zutenei erakusteko. Orain azoka birtual bihurtu da. 

Urriaren 27an hasi eta hilabetez, klusterrarekin elkartutako 30 enpresen produktuak erakutsiko ditu online. Honako hauek dira: AkabaAlcadAluminios Eibar/RaumanBluxDaisaluxDorletDvelasEneaEquilanEun GroupEuro SeatingGerodanImarInduoIsimarJomaLeunakMobekipNovadecorOfitaOjmarOndarretaOnddi, Q+D, SellexTesaTrekuUlma ArchitecturalVitrogres y WoopRugs. 

Denbora horretan, hiru egun zehatz prestatu dira erakusketa-enpresen eta gonbidatu profesionalen arteko bilerak egiteko, batez ere arkitektoen, barnedisenatzaile eta banatzaileen eta bestelakoen artean. 27a gazteleraz hitz egiten duen publikoari zuenduta egon zen. Azaroaren 4a ingeles hiztunen profesionalei zuzenduta dago, batez ere Erresuma Batuko, Ameriketako Estatu Batuetako eta Ekialde Ertaineko merkatuei. Eta hilaren 17an eguna frantsesez izango da, Frantzia, Valonia eta Magrebeko bezeroentzat. 

Ekitaldi birtuala denez, Habicek 10.000 pertsona biltzea du helburu, zeinak elkarreraginean jardun ahal izango duten lekualdatu gabe. Erregistratuta dauden pertsonek azoka presentzial bateko ekintza berak egin ahal izango dituzte: erakustokiekin komunikatu (txat baten bidez), standak bisitatu, produktuak sakon ezagutu… BIM, osasun arloa, hotelak eta lan inguruneei buruzko hitzaldi tematikoetara ere joan ahal izango dira. 

Habicen ustez, ekintza hori beste urrats bat da “sektorearen digitalizazioan, nazioarteko preskriptoreei balio erantsi handiagoko zerbitzuak eskaini ahal izateko”. Izena emateko eta azoka jarraitzeko, jo hona. 

Euskadik kluster-sare oso bat du euskal enpresen arteko lankidetza sustatzeko, lehiakortasuna lortzeko helburuarekin. Ezagutu ezazu sare honen kide izateak dakartzan onurak hemen. 

Lotutako albisteak

Euskadik  Bogotako  Metroaren  2.  Lineako  aukera  industrialak  aztertu  ditu
30/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik Bogotako Metroaren 2. Lineako aukera industrialak aztertu ditu

Euskadik Kolonbian duen Ordezkaritzak topaketa erdi-presentzial bat antolatu du hil honetan, herrialdeko hiriburuko Metroaren 2. Lineak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukera komertzialak ebaluatzeko.

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Lehendakariak  goraipatu  egin  du  euskal  enpresek  ‘Made  In  Euskadi’  produktuaren  ospea  bermatzeko  egin  duten  ahalegina

Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.