Nazioartekotzea
Elkarrizketak 29 urtarrila, 2026

Eyher, industriako karga astunak mugitzen espezializatutako ETEa

Donostiako enpresak SPRI Taldearen Zabaldu programako laguntza jaso du nazioartekotzea indartzeko
-

Eyher industriako karga astunen mugimenduetan espezializatuta dagoen Donostiako ETEa da. SPRI Taldearen Zabaldu programatik jasotako laguntzari esker, nazioartekotzea indartu ahal izan du Frantzian, Mexikon eta Estatu Batuetan estanpazioko trokelak biltegiratzeko patentatutako garapenarekin.

Enpresa 1974an sortu zen, “giltza eskura” zerbitzuak eskaintzeko manutentzio industrialerako, hala nola industria- edo fabrikazio-ingurune bateko kargak mugitzeko, biltegiratzeko eta kontrolatzeko jarduerak eta prozesuak. “Enpresaren sortzailea, Ignacio Rotaeche, Tolosana paper-fabrikako industrian lan egiten zuen ingeniari bizkaitarra zen eta, bere esperientziaren arabera, katalogo produktuarekin bete ezin ziren manutentzioko beharrak zeudela identifikatu zuen”, azaldu du César Trocaola zuzendari komertzialak

Hasiera batean, diseinu guztiak paperean egiten zituzten, marrazketa-mahaietan, “eta Eyher izan zen makinak Autocadean diseinatzeko lizentzia eskuratu zuen Gipuzkoako lehen enpresa. Mugarri horrek agerian uzten du enpresaren pentsamolde berritzailea eta industria-bezeroen beharrak azken teknologiak erabiliz konpontzeko zuen ikuspegia, bai diseinuari, bai eragingailuei, motorizazioari eta kontrolari dagokienez”.

Lehenengo proiektu garrantzitsuak azukre-industriatik iritsi ziren, baina jauzi teknologiko handiena aeronautikarekin gertatu zen. Hain zuzen ere, “harekin konprometituta jarraitzen dugu, eta gure egungo urteko fakturazioaren % 30 hartzen du. Karga astunen mugimenduaz gain, gure bigarren jarduketa eremua osatzen duten proiektuak ekarri ditu horrek: altuerako lanak, alegia, horiek ere industria- edo fabrikazio-inguruneetan”.

Prozesu horretan guztian, kalitate- eta adostasun-ziurtagiriak lortu ditu. “Azken baldintza hori beharrezkoa da altuerako lanetarako neurrira egindako soluzioak diseinatu eta fabrikatzeko, eta alor horretan erreferentzia gara Estatu mailan. Azkenik, azken mugarri gisa aipatuko nuke nola egokitu ditugun gure soluzioak 4.0 industriara, konektibitateari eta urruneko datuen kudeaketari dagokienez”.

Eyher sektore anitzeko enpresa da; izan ere, ia industria-sektore guztietan daude karga astunak mugitzeko eta manipulatzeko beharrak, baita lanean erabiltzen ari diren elementuen neurrira egokitutako altuerako lanak egiteko beharrak ere. “Lan horietarako espazioa mugatuta egoten da lehendik dauden instalazioetan edo lay-out berria planteatu behar den instalazio berrietan. Uneoro aztertu behar da zer manipulazio mota eta nola egin behar den, eta altueran lanak nola egin behar diren eta finkatutako lana osatzeko zer elementu erabili behar diren.

Aeronautika, trengintza, energia, automobilgintza eta siderurgia dira bere lanaren sektore nagusiak, “gure plataforma jasotzaileak, iraultzeko makinak, skip iraultzaileak, plataforma birakariak eta orgatxo motordunak kasu bakoitzean oso espezifikoak diren premia eta ingurune industrialetara egokituz”.

20 eta 25 langile artean ditu, eta horietatik % 40 goi mailako lizentziatuak dira. “Galdaragintzako prozesu batzuk azpikontratatzen ditugu, eta mekanizazioko, pinturako eta instalazio elektrikoko lan guztiak. Hala, gure makinen probetako, diseinuko eta muntaketako lanen % 100 mantentzen dugu”. Iazko fakturazioa bost milioi eurokoa izan zen.

Enpresaren jarduera, neurrira egindako soluzioak zehazten eta diseinatzen dituen ingeniaritza-enpresa denez, I+G da zehazki. “Gure makina asko prototipoak dira, edo soluzio berrien garapena eskatzen dute. Dena den, bezeroaren kontsulta espezifikoa egin aurretik garapena eskatzen duten beharrak identifikatzen saiatzen gara, dagoeneko erabilgarri dauden edo garatzen ari diren teknologia berriak aprobetxatzeaz gain”.

SPRI Taldearen Zabaldu programako laguntzak nazioartekotzea sustatzeko balio izan du, merkataritza-prospekzioko bidaien bidez eta Frantzian, Mexikon eta AEBn estanpazio-trokelak biltegiratzeko patentatutako garapena aurkeztuz. “Laguntzaren zati bat erabili dugu trokelak biltegiratzeko eta berreskuratzeko aipatutako sistema automatikoko marka eta patenteen erregistroa indartzeko eta web-posizionamenduko gure SEO/SEM estrategia Alemaniako merkatura egokitzeko”.

Etorkizuneko erronkak dira aurten instalazio berri batzuetara lekuz aldatzea, “produktibitate handiagoa emango baitigute, eta hobeto egokitzen baitira gure egungo garapenetara eta azken joera eta eskaeretara, giza baliabideen ikuspegitik”. Horrez gain, enpresaren helburua da urteko fakturazioa 6 edo 7 milioi euro inguruan egonkortzea, “eta talentua erakartzea eta mantentzea, teknologia berriak eta adimen artifizialeko azken aurrerapenak aprobetxatzen jarraitzeko”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Manufacturas  Marpe,  zurezko  materialak  banatzen  eta  fabrikatzen  dituen  ETEa

Manufacturas Marpe, zurezko materialak banatzen eta fabrikatzen dituen ETEa

Azpeitiko enpresak salmenten % 20 atzerrian egiten ditu

Pedro  Silva  (Herko  Trucks):  “Gure  kamioiek  emisioak  %93raino  murrizteko  aukera  ematen  dute”

Pedro Silva (Herko Trucks): “Gure kamioiek emisioak %93raino murrizteko aukera ematen dute”

Herko Trucks hiri-banaketarako kamioi arinen fabrikatzaile bizkaitarrak emisio gutxiko garraio profesionaleko soluzioak garatzen ditu, eta digitalizazioaren eta erregai berriztagarrien alde egiten du sektorearen deskarbonizazioan aurrera egiteko.

Gutram  enpresak  industria-hondakinak  negozio-aukera  berri  bihurtzen  ditu
11/03/2026 I+G+B

Gutram enpresak industria-hondakinak negozio-aukera berri bihurtzen ditu

Balorizazio-prozesu berrietan murgilduta dago konpainia bizkaitarra, eta bere merkatuak zabaltzea eta ekonomia zirkularreko erreferente gisa finkatzea du helburu.

E&M  Combustión  enpresak  industria-erregailuak  garatzen  ditu  deskarbonizatutako  etorkizunerako

E&M Combustión enpresak industria-erregailuak garatzen ditu deskarbonizatutako etorkizunerako

Bizkaiko enpresak instalazioak handitu ditu teknologia berriak ezartzeko

Enkarterriko  trokelgintzak  40  urte  ospatu  ditu  eskakizun  handiko  industria-hornitzaile  gisa
10/03/2026 Berrikuntza

Enkarterriko trokelgintzak 40 urte ospatu ditu eskakizun handiko industria-hornitzaile gisa

Bizkaiko konpainia bere 2026–2029 Plan Estrategikoa sustatzen ari da, SPRI Taldearen Enpresa Digitala eta Hazinnova programen babesarekin.

Donostiatik  Dubaira:  Scott  &  Irwin-ek  nazioarteko  hedapena  indartu  du  Ekialde  Ertainean  showroom  propioa  eginez
09/03/2026 Nazioartekotzea

Donostiatik Dubaira: Scott & Irwin-ek nazioarteko hedapena indartu du Ekialde Ertainean showroom propioa eginez

Gipuzkoako konpainia berrikuntzako hub global nagusietako batean kokatzen da, kapilaritate komertziala irabazteko, bezeroei zuzeneko euskarria eskaintzeko eta funtsezko merkatuetan presentzia sendotzeko.

EXOM  Engineering-ek  erronka  industrialak  lantzen  ditu  laser  teknologiaren  bidez
06/03/2026 Berrikuntza

EXOM Engineering-ek erronka industrialak lantzen ditu laser teknologiaren bidez

Enpresa bizkaitarrak soldadura eta gainazal-tratamenduko soluzioak garatzen ditu, fotonika, automatizazioa eta aplikazio industrial espezializatuetarako softwarea integratuz.

Fulcrum,  fakturazioaren  % 4  I+G  arlora  bideratzen  duen  Bizkaiko  ingeniaritza-enpresa
05/03/2026 I+G+B

Fulcrum, fakturazioaren % 4 I+G arlora bideratzen duen Bizkaiko ingeniaritza-enpresa

SPRI Taldearen Hazitek programako laguntza jaso du Leioako enpresak, eta ikerketa eta garapenerako unitate espezifiko bat du.

Atten2k  nazioarteko  presentzia  indartuko  du  teknologia  propioarekin  monitorizazio  prediktibo  industrialean
05/03/2026 Nazioartekotzea

Atten2k nazioarteko presentzia indartuko du teknologia propioarekin monitorizazio prediktibo industrialean

Enpresa gipuzkoarra Teknikerren sortu zen, eta sentsore optiko aurreratuak garatzen ditu fluido industrialak denbora errealean aztertzeko. Horrez gain, India, Egipto edo Kolonbia bezalako merkatuetan duen hedapena sendotzen du.

Ikale  Consulting  enpresak  mikro  eta  enpresa  txiki  industrialentzako  dirulaguntzak  tramitatzen  ditu

Ikale Consulting enpresak mikro eta enpresa txiki industrialentzako dirulaguntzak tramitatzen ditu

Eibarko enpresak SPRI Taldearen laguntza jaso du Gaitasun Digitalak programatik, eta zerbitzu berriak eskaintzea aurreikusten du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.