Basque Trade China
Albisteak 25 ekaina, 2025

Euskal sektore aeronautikoa Txinara joan da Asiako merkatua gertutik esploratzeko

Euskal enpresa-ordezkaritza bat herrialde hartan dabil bisitari aste honetan, Basque Trade lagun duela, industria horretako eragile estrategikoekin harremanak finkatzeko
-

Txinak aireontziak fabrikatzeko duen gaitasuna areagotzen eta industria-kate propioa garatzen jarraitu du, eta datozen 15 urteotan munduko abiazio-merkaturik handiena izango da. Testuinguru honetan, COMACek, herrialde hartako aeronautika arloko jatorrizko ekipoen fabrikatzaie (OEM) nagusiak, aurrera egin du ARJ21 eta C919 hegazkin komertzialen programekin eta C929aren garapenarekin, maila globalean funtsezko eragiletzat posizionatuz.

Merkatu hau sakon ezagutzeko asmoz, euskal enpresen ordezkaritza bat Txinan dago bisitari aste honetan, SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (Basque Trade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak antolatutako enpresa-misio batean, lurraldeko konpainien parte-hartzea sustatu eta sektore honetako Txinako eragile estrategikoekiko harremanak errazteko.

Aernnova, Tubacex, Ibarmia, GH Cranes & Components, Couth, Ona, Soraluce S. Koop, Glual, MCC, Tecnalia, Fagor Automation eta Trimek euskal enpresak dira ordezkaritzako kideak. Horiek guztiek BasqueTradek Txinan duen lantaldeak lagunduta parte hartuko dute agendan, Nagore Bonilla agentziako presidenteordea eta Yuete Ye Wu bulegoko zuzendaria.

Misio honen bitartez, euskal enpresei goi mailako harremanak ezartzeko aukera eskaini nahi zaikie COMACekin, AVIC Tier 1eko bere hornitzaile nagusiarekin, eta aireko mugikortasun elektrikoaren ekosistema emergentearekin (eVTOL). Horretarako, agendak hiru jardunaldi aurreikusi ditu beste horrenbeste hiritan: Shanghai (COMAC, helburu), Wuhu (eVTOL sektorea) eta Shenyang (AVIC, helburu).

Programaren barruan, hitzaldi tematikoak antolatu dira hornidura-kateaz, aeronatikako ekoizpenaz eta aireko mugikortasun elektrikoaz, baita mahai-inguruak, B2B bilerak eta COMAC, AVIC eta eVTOL sektoreko enpresen instalazioetarako bisita gidatuak ere.

Ildo horretan, BasqueTradek etengabeko presentzia du Txinan Shanghaiko bulegoaren bitartez, eta bertatik, arreta pertsonalizatua eskaintzen die dagoeneko herrialde hartan lanean diharduten enpresei eta horretarako interesa dutenei, aholkularitza estrategikoa emanez eta bertan ezartzeko nahiz herrialdean dauden negozio-aukerak identifikatzeko laguntza eskainiz.

Basque Trade Nagore Bonilla China

Lotutako albisteak

Euskal  enpresak  EB-Mercosur  Akordioaren  merkataritza  aukera  berriak  aztertzen  ari  dira
27/02/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak EB-Mercosur Akordioaren merkataritza aukera berriak aztertzen ari dira

90 profesional baino gehiagok parte hartu dute jardunaldi tekniko batean, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairekin sinatutako itunak izango dituen muga-zergen eragina, erregulazioa eta onura estrategikoak ezagutzeko.

BIEMH  2026k  industria  modu  aktiboan  defendatzeko  duen  garrantzia  azpimarratu  du  Kortak

BIEMH 2026k industria modu aktiboan defendatzeko duen garrantzia azpimarratu du Kortak

BIEMH 2026ren inaugurazio ofiziala martxoaren 2an, astelehenean, izango da, eta Imanol Pradales lehendakaria izango da buru

Euskadiko  esportazioak  %  3,6  jaitsi  dira  2025ean,  baina  laugarren  erregistro  historikorik  onena  finkatu  dute  ziurgabetasun  handiko  nazioarteko  testuinguru  batean
20/02/2026 Nazioartekotzea

Euskadiko esportazioak % 3,6 jaitsi dira 2025ean, baina laugarren erregistro historikorik onena finkatu dute ziurgabetasun handiko nazioarteko testuinguru batean

Erregai mineralen esportazioak alde batera utzita, jaitsiera % 1,18raino motelduko litzateke, eta horrek euskal industria sarearen erresilientzia eta nazioarteko ingurune kaltegarri batean egokitzeko gaitasuna erakutsiko lituzke

Kanpo  merkataritzari  buruzko  prestakuntza  behar  duzu?  Eman  izena  lehenbailehen  nazioartekotzeko  BEINT  beketan
13/02/2026 Nazioartekotzea

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan

Programak 2,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.

Lehendakariak  aliantza  politiko  berri  bat  aldarrikatu  du,  Europak  “benetako  autonomia”  izan  dezan  bere  berrindustrializazioan
10/02/2026 Nazioartekotzea

Lehendakariak aliantza politiko berri bat aldarrikatu du, Europak “benetako autonomia” izan dezan bere berrindustrializazioan

Leaders Meeting – Fit For The Future goi-bileraren bigarren edizioari amaiera emateko, ‘Bilboko Adierazpena’ sinatu da, hots, industria-lehiakortasunaren, berrikuntzaren eta teknologia estrategikoen arloko posizionamendu politiko eta estrategiko bat

EB-India  akordioa  aukera  da  euskal  industriarentzat
28/01/2026 Nazioartekotzea

EB-India akordioa aukera da euskal industriarentzat

Lehen atarizko azterketak adierazten du akordioa Euskadirentzako positiboa dela

Imanol  Pradales:  “Euskadi  mundu  ezegonkor  batean  egonkortasuna  bilatzen  duenarentzat  babesleku  gisa  balio  duen  eredu  ona  da”
23/01/2026 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Euskadi mundu ezegonkor batean egonkortasuna bilatzen duenarentzat babesleku gisa balio duen eredu ona da”

Lehendakariak, Davoseko Munduko Ekonomia Foroko bisita amaitzeko, euskal eredua defendatu du, Nazio Batuekin batera egindako ekitaldian. Imanol Pradales pozik agertu da Euskadik munduko lehen mailako foro politiko-ekonomiko entzutetsu honetan izan duen lehen parte-hartzean lortu duen mailarekin

Euskadiren  berezitasun  fiskal  eta  finantzarioa  azaldu  die  Lehendakariak  politika  eta  enpresa  munduko  hainbat  pertsona  ospetsuri  Davosen
22/01/2026 Nazioartekotzea

Euskadiren berezitasun fiskal eta finantzarioa azaldu die Lehendakariak politika eta enpresa munduko hainbat pertsona ospetsuri Davosen

Imanol Pradales Euskadiren errealitateari buruz aritu da Bill Gates, Jens Stoltenberg, Paschal Donohoe eta Justin Trudeaurekin, besteak beste. «Gauza asko ditugu erakusteko, eta asko ikasteko», nabarmendu du Lehendakariak Suitzan

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Merkataritzako  Estatu  Idazkaritzak  egoera  ekonomikoaren  azterketa  partekatu  dute

Eusko Jaurlaritzak eta Merkataritzako Estatu Idazkaritzak egoera ekonomikoaren azterketa partekatu dute

Bi erakundeek Euskadiren profil industrialari erreparatuko dion ikuspegi bereizia bultzatzea adostu dute, arrisku komertzialei aurrea hartzeko eta nazioartean kokatzeko baliabideak bermatzeko

Euskadi  herrialde  egonkor  eta  erakargarri  gisa  aurkeztuko  du  Lehendakariak  munduko  ekonomia-  eta  finantza-foro  handienean
21/01/2026 Nazioartekotzea

Euskadi herrialde egonkor eta erakargarri gisa aurkeztuko du Lehendakariak munduko ekonomia- eta finantza-foro handienean

Munduko Foro Ekonomikoan Euskadin inbertitzeko eta bertako zorro-dibertsifikazioaren aukeren berri emango du Imanol Pradalesek. “Davosek aukera paregabea eskaintzen du maila goreneko harreman politiko, ekonomiko eta finantzarioak ezartzeko", nabarmendu du Lehendakariak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.