Webinar Automoción
Broken Cars in the Certified Auto Service. Automotive Industry. Vehicle Repairing.
Albisteak 16 ekaina, 2025

Euskal enpresek Marokoko automobilgintza sektorea esploratu dute web-mintegi batean

Web-mintegiak, hedatzeko, esportatzeko zein lehiatzeko aukerengatik Maroko merkatu estrategikotzat jotzen duten osagaien sektoreko (TIER 1, 2 eta 3) eta makineriaren sektoreko euskal enpresei zuzenduta
-

Maroko Afrikako iparraldeko industria-polo nagusietakotzat sendotu da azken urteotan, bereziki automobilgintzaren sektorean. Herrialdearen kokapen estrategikoa, logistika-sare aurreratua eta Europar Batasunarekin zein Estatu Batuekin abian dituen merkataritza-akordioei esker, funtsezko eremutzat posizionatu da ibilgailu eta osagaien fabrikazio eta inportaziorako.

Merkatu honek dituen aukerak eta erronkak aztertu nahian, SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak web-mintegia antolatu du aste honetan ACICAE Euskadiko Automobilgintza Klusterraren lankidetzaz, industria honek Afrika Iparraldean izandako garapenari buruzko ikuspegi integral eskaintzeko, Marokori arreta berezia emanez.

Saioan automobilgintza sektoreak Afrikako herrialde horretan duen egungo egoera eta etorkizuna aztertu dira beste hainbat alderdiren artean, baita Europan duen inpaktua eta eremu franko, hornidura-kate eta elektrizitate-plataforma berrien inguruko aukerak eta erronkak ere. Era berean, merkatu horrek euskal enpresei eta enpresa globalei eskaintzen dizkien abantaila estrategikoak aztertu dira, ezarpen-prozesuetan zein esportazio eta inportaziorako eragiketetan.

Gainera, merkatu horretan arrakasta lortzeko beharrezkoak diren gai kulturalak eta operatiboak partekatu dira, herrialdean ezarrita dauden enpresen egiazko esperientziekin aberastuta.

Web-mintegiak, hedatzeko, esportatzeko zein lehiatzeko aukerengatik Maroko merkatu estrategikotzat jotzen duten osagaien sektoreko (TIER 1, 2 eta 3) eta makineriaren sektoreko euskal enpresei zuzenduta, lehen mailako hizlariak izan ditu partaide, eta horien artean zeuden Marokoko enpresa-ingurunean esperientzia zuzena duten euskal konpainiak, GEOCAD, Teknia, IC Groupe eta PKF kasu.

Topaketak 90 parte-hartzaile baino gehiago zituen izena emanda, eta Marokok Afrika Iparraldeko automobilgintzako hub nagusitzat duen posizionamendua azpimarratu du, beste merkatu batzuen aldean eskaintzen dituen lehiatzeko abantailak agerian utziz. Horien artean, beren-beregi nabarmendu dira Ekialdeko Europakoak baino lan-kostu nabarmen txikiagoak, eremu franko espezializatuak, Tanger Med portuari lotutako sare logistiko modernoa eta atzerriko inbertsioaren mesedeko gobernu-pizgarrien esparrua.

Era berean, Marokok fosforoa eta kobaltoa bezalako lehengai kritikoen hornitzaile estrategikotzat duen eginkizun gero eta garrantzitsuagoa nabarmendu da, Txina bezalako herrialdeen inbertsio estrategikoak erakartzeko modukoa alegia, balio-kate globalen barruan duen garrantzia are gehiago sendotuz.

Lotutako albisteak

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Lehendakariak  goraipatu  egin  du  euskal  enpresek  ‘Made  In  Euskadi’  produktuaren  ospea  bermatzeko  egin  duten  ahalegina

Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko

Euskal  enpresak  EB-Mercosur  Akordioaren  merkataritza  aukera  berriak  aztertzen  ari  dira
27/02/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak EB-Mercosur Akordioaren merkataritza aukera berriak aztertzen ari dira

90 profesional baino gehiagok parte hartu dute jardunaldi tekniko batean, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairekin sinatutako itunak izango dituen muga-zergen eragina, erregulazioa eta onura estrategikoak ezagutzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.