Javier Zarraonandia sailburuordea (ezkerraldean), sinaduran.
Finantziazioa Nazioartekotzea
Albisteak 20 apirila, 2021

ELKARGIk bat egin du Eusko Jaurlaritzak eta COFIDESek duela bi urte euskal enpresaren nazioarteko finantzaketarako sortu zuten aliantza estrategikoarekin

  • Atxikipen horrek esan nahi du enpresek epe ertain eta luzeko maileguak eskuratu ahal izango dituztela atzerriko inbertsio produktiboen proiektuetarako edo ezarpen komertzialetarako

  • Sinatze-ekitaldia ELKARGIk antolatutako onlineko Foro Digital batean egin da

-

 

ELKARGIk bat egin du gaur SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak, COFIDESek eta Finantzen Euskal Institutuak 2019aren erdialdean sortu zuten 100 milioi euroko finantza-tresnarekin, zeinaren helburua baita babesa ematea euskal enpresen atzerriko inbertsio produktiboei eta ezarpen komertzialei. Hala, aliantza estrategiko hori sendotu egin da, bere bitartez finantza arloko estaldura hobea emateko enpresek euren nazioartekotze proiektuetan dituzten premiei. Izan ere, gaur egun mundu globalean jardutea ez da aukera bat ETEentzat.

 

Hala, ELKARGIk ere bere hondar alea jarri du beste hiru erakundeekin batera, elkarrekin bultzatzeko euskal enpresaren nazioarteko hazkundea. Enpresek epe ertain eta luzeko maileguak eskuratu ahal izango dituzte atzerrian inbertsio produktiboko proiektuak edo ezarpen komertzialak egiteko, gorago aipatutako lau erakundeen babesarekin eta bermearekin.

 

ELKARGIk akordio honekin bat egin du bere egoitzan egin den onlineko Foro Digital baten esparruan, zeinetan sinatzaile guztiek eta Eusko Ganberek parte hartu baitute. Gaurko sinadurarekin, asmoa da euskal enpresa-sareari bidea erraztea atzerrian hazteko behar duen finantzaketa eskuratzen laguntzeko, eta baita ere kultura bat sustatzea, bere bitartez nazioarteko ezarpenak, aliantza estrategikoak eta enpresen arteko nazioarteko lankidetza bultzatzeko, bide hori gero eta beharrezkoagoa delako enpresa txiki eta ertainentzat. Aliantza honek aholkularitza, finantzaketa eta bermea eskainiko dizkie atzerriko merkatuetan presentzia duten euskal enpresa guztiei.

 

Helburu hori osatzera dator 2019an aliantza hau sortu zenetik adierazi eta abiarazi den helburua, hots, euskal enpresen nazioartekotzea ahalbidetzea bereziki herrialde eta ekonomia gorakorretan eta klima aldaketaren aurkako borroka bezalako sektore berritzaileetan.

 

Gaurko sinatze-ekitaldian parte hartu dute Nazioartekotzeko Euskal Agentziako presidente eta Industria eta Energia sailburuorde Javier Zarraonandiak, COFIDESeko presidente José Luis Curbelok, Finantzen Euskal Institutuko zuzendari Javier Arnáezek eta ELKARGIko zuzendari nagusi Zenón Vázquezek. Aliantza estrategiko honek bultzada bat ematen dio produkzio-sareari bere nazioartekotze proiektuetan eta, horrezaz gain, ordenatu egiten ditu erakunde horiek lehendik elkarren artean zituzten akordioak.

 

ELKARGI erreferentzia bat da euskal ETEen finantza premiei dagokienez, eta hitzarmen horrekin bat egiteak sendotu egingo du aliantza. Aipagarria da ELKARGIren azken batzar orokorrean 21.000tik gora enpresa bazkidek onartu zutela sozietatearen estatutuak aldatzea, bere nazioarteko filialek posible izan zezaten bere bermearen bitartez finantzatzea.

 

Nazioarteko finantzaketa mundu mailako pandemia baten testuinguruan

Gaur ELKARGIren egoitzan egin den “Nazioarteko finantzaketa mundu mailako pandemiaren testuinguruan” Foro Digitala izan da aliantza estrategiko hau aurkezteko eszenatokia.

 

Foro horretan parte hartu dute José Luis Curbelok, Javier Zarraonaindiak eta Zenón Vázquezek, eta horiekin batera Javier Zubiak, Eusko Ganberen ordezkari bezala.

 

Javier Zubia izan da lehena hitz egiten, eta esportazio-merkatuetako joerak eta bilakaerak aztertu ditu egungo mundu mailako pandemiaren testuinguruan. Horrez gain, enpresei gomendatu die negozioak dibertsifikatzea eta zentratu daitezela bereziki euskal enpresek presentzia txikia izan arren hazteko potentzial handia duten nazioarteko merkatuetan. XXXXX

 

Bere aldetik, ELKARGIko zuzendari nagusi Zenón Vázquezek “dibertsifikazio globalaren” kontzeptua aldarrikatu du, “azpimarratzeko zeinen beharrezkoa den anbizioa eta apustu egitea dibertsifikazio geografikoaren alde, horrek berekin dakarren guztiarekin. Bide horretan, neurriak hartzen hasi behar dugu eta prest egon behar dugu etorkizunean iritsiko diren negozio eta finantza erronketarako. Enpresek jadanik bidaide dute ELKARGI nazioarteko bide hori egiteko”.

 

COFIDESeko presidente José Luis Curbelok ziurtatu duenez, “SPRI Taldearekin, Finantzen Euskal Institutuarekin eta ELKARGIrekin koordinatzea oso baliagarria izaten ari da COFIDESek euskal enpresei ematen dien finantzaketa bultzatzeko”. Funtsean, azpimarratu du “COFIDESek 171 milioi euroko baliabideak onartu zituela Euskadin 2018 eta 2020 artean, esan nahi baita aurreko hirurtekoan baino %86 gehiago”. Bestalde, Curbelok hitzordua aprobetxatu du ezagutzera emateko COVID-19ak kaltetutako enpresa ertainak birkapitalizatzeko funtsaren ildo orokorrak, esanez  funts hori 1.000 milioi eurokoa izango dela eta COFIDESek finantzatuko duela. “Funts berri hori giltzarria da suspertze-faseari aurre egiteko, eta hura kudeatzea erronka handia izango da guretzat, baina erantzukizun osoarekin hartu dugu, pandemiaren ondorioak jasaten ari diren enpresa ertainen kaudimena eta lehiakortasuna hobetzen laguntzeko”. Curbelok azaldu duenez, funts horrek osatu egingo du SEPIk kudeatzen duen Kaudimen Funtsa, eta ustea da laster onartuko dela bere garapen-araudia, zeinetan zehaztuko diren laguntzak lortzeko baldintzak. Halere, “inbertsioen muga 4-25 milioi euro bitartekoa izango da”.

 

Azkenik, Javier Zarraonaindiak azpimarratu du zeinen garrantzitsua den goian mantentzea Euskadiko ekonomiaren irekiera-maila, nazioarteko ikuspegi hori palanka bat delako garapen ekonomikorako. Gaur egun euskal enpresen 2.010 ezarpen daude atzerrian, eta horietatik 850 baino gehiago produktiboak dira. Halere, Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuorde eta BTIko presidenteak nabarmendu du merkatu gorakor berrietara sartu beharra dagoela, aukera-esparru garrantzitsuak izan daitezkeelako gure enpresentzat nahiz eta urrunago egon. Zentzu horretan, Zarraonandiak ezagutzera eman ditu BTIk enpresei nazioartekotzen laguntzeko dituen gaitasunak eta tresnak, bai eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak euskal ETEen esku jarri dituen laguntza-ildoak.

 

Denak ados etorri dira esatean lankidetzan oinarritua dagoen aliantza estrategiko hau dela -alegia gaur aurkeztu dena- alternatiba onena gure enpresa-sarean gehiengoa duten ETEak lehiakor izan daitezen mundu gero eta globalago honetan.

 

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  54  milioi  euro  inbertitu  ditu  ETEen  eraldaketa  eta  dibertsifikazioa  bultzatzeko
25/03/2026 Finantziazioa

Eusko Jaurlaritzak 54 milioi euro inbertitu ditu ETEen eraldaketa eta dibertsifikazioa bultzatzeko

Aurreko Indartu eta Gauzatu Industria laguntza-programak biltzen dituen Dibertsifika programaren bitartez

Kutxa  Fundazioak,  Eusko  Jaurlaritzak  eta  Espainiako  Gobernuak  Oncomatryx  biofarmazeutiko    bihurtzea  bultzatzen  dute

Kutxa Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Oncomatryx biofarmazeutiko bihurtzea bultzatzen dute

Espainiako Gobernuak 24,3 milioi euro jarriko ditu Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren bidez, osasunerako berrikuntza teknologikoarekin duen konpromisoa indartukoaz.  Terapia onkologiko berriak garatzea eta potentzia handiko botiketan espezializatutako Fill & Finish fabrikazio-instalazio bat martxan jartzea ahalbidetuko du neurri honek.   ONCOMATRYX BIOPHARMA SA euskal biotech-ak arrakastaz burutu du indarrean zuen...

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Baskeepek  konexio  berriak  bultzatzen  ditu  Euskadiko  industrian
12/03/2026 Finantziazioa

Baskeepek konexio berriak bultzatzen ditu Euskadiko industrian

Inbertitzaile bila ari diren enpresei laguntza emateko Eusko Jaurlaritzaren plataformak 1.300 interakzio baino gehiago lortu ditu erabiltzaileen artean.

Lehendakariak  iragarri  du  Euskadiko  industria  ezkutua  aktibatuko  duela  gatazkak  Ekialde  Hurbilean  duen  eraginari  aurre  egiteko

Lehendakariak iragarri du Euskadiko industria ezkutua aktibatuko duela gatazkak Ekialde Hurbilean duen eraginari aurre egiteko

"Industriak eta industriako enpleguak kezkatzen gaituzte. Eta kezkatzen gaitu krisi honek nola eragiten dien jendearen poltsikoei, energiaren, garraioaren edo oinarrizko produktu askoren prezioen bidez", azpimarratu du Lehendakariak

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.