Ceit lidera un proyecto internacional para reducir el riesgo de la industria aeronáutica

Ceitek industria aeronautikoaren arriskua murrizteko eta sortzen ari diren teknologiekin hegazkin arinagoak sortzeko nazioarteko proiektu baten lidergoa hartu

AssAssiNN proiektuak eskuzko mihiztatze-prozesuak optimizatuko ditu, adimen artifiziala eta elkarlaneko robotika bezalako teknologiak erabiliz .
-

Ceitek, BRTA euskal aliantzako kideak, mihiztatzeko eskuzko eragiketak optimizatzeko eta industria aeronautikoan kalitate-kontrolak egiteko proiektu bat koordinatuko du, gailentzen ari diren teknologiak erabiliz, hala nola adimen artifiziala, sare neuronal artifizialak, errealitate misto eta areagotua eta robotika kolaboratiboa.   

AssAssiNN izeneko proiektuak funtzio anitzeko mihiztatze-gela bat garatuko du, errealitate misto eta areagotua erabiliz, muntaketa eta ikuskapen-prozesuan parte hartzen duten profesionalei orientazioa emango die. ”Langileak lagunduko dituen ko-robot bat egongo da, sare neuronaletan oinarritutako adimen artifizialeko algoritmo batek emaitzen kalitatea egiaztatzen duen bitartean”, azaldu du Aiert Amundarain Ceiteko Industria 4.0 Sistema Adimendunen taldeko ikertzaileak, ”horrela, langileek ez dituzte lan errepikakorrenak eta astunenak egin beharko”.   

Proiektu hau CleanSky 2 planaren barruan dago, Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntzako programaren esparruan, eta mihiztatze-prozesuak optimizatzeko tresnak garatzea du helburu. Amundarainen arabera, “adimen artifizialaren bidez monitorizatuko dira, etorkizun hurbilean akatsik gabeko mihiztatze prozesuetara iristeko”.  

Horrela, AssAssiNNren inplementazioaren bidez “ekoizpen prozesu eraginkorrago bat sortu nahi da, hegazkin arinagoak lortzeko, erregaiaren gastua txikiagoa izan dadin”, adierazi du Ceitek. Aldi berean, “egituraren integrazioa eta funtzio anitzeko materialak areagotuko dira, ingurumen-inpaktua murriztuko da eta hegazkinen bizitza erabilgarria luzatuko da”. 

Ceitekin batera, Suitzako SUPSI ikerketa zentroak eta Italiako HB Technology aeronautika ingeniaritzak parte hartzen dute proiektu honen garapenean. Aurrerapenak Leonardo Aeronautics Napoliko lantegian ezarriko dituzte,  proiektuaren helburuak finkatzen dituen konpainia, 2021eko bigarren erditik 2022ko lehen erdira arte. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri. hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

Diseinuzek  estatuko  eta  nazioarteko  erreferenteak  bilduko  ditu  Bilbon,  erakundeen  egungo  erronkei  diseinutik  heltzeko
2026/11/12 Berrikuntza

Diseinuzek estatuko eta nazioarteko erreferenteak bilduko ditu Bilbon, erakundeen egungo erronkei diseinutik heltzeko

Azaroaren 19an eta 20an, DISEINUZ ezagutza, esperientzia eta ideiak lankidetzarako aukera bihurtzeko topagune izango da.

Euskadi  All  International  2026:  Euskadiko  industriaren  nazioartekotzeari  buruzko  urteko  hitzordua  sortu  da
2026/11/11 Nazioartekotzea

Euskadi All International 2026: Euskadiko industriaren nazioartekotzeari buruzko urteko hitzordua sortu da

Lehenengo edizioa abenduaren 2an egingo da Bilbon, eta nazioarteko merkatuen azterketa, Euskadiko enpresen esperientziak eta Basque Trade & Investmenten Kanpo Sareko arduradunekin egindako banakako bilerak bateratuko ditu.

Bizkaia  Euskaltel  Digital  Center,  enpresen  eta  profesionalen  gaitasun  digitalak  indartzeko  zentro  berria

Bizkaia Euskaltel Digital Center, enpresen eta profesionalen gaitasun digitalak indartzeko zentro berria

Prestakuntza-eskaintzak doako ikastaroak eta tailerrak biltzen ditu

Bilbok  ITS  Euskadi  kongresua,  mugikortasunari  buruzko  urteroko  enpresa-topaketa,  hartuko  du  azaroan
2026/10/29 Berrikuntza

Bilbok ITS Euskadi kongresua, mugikortasunari buruzko urteroko enpresa-topaketa, hartuko du azaroan

Mugikortasun adimendunarekin lotutako erronka, aukera eta joera nagusiei buruzko 15 hitzaldi izango dira egitarauan.

Basque  Trade  &  Investment-ek  WOMEXeko  bazkide  europarrak  bildu  ditu  Euskadin,  enpresen  nazioartekotzean  genero-berdintasuna  bultzatzeko

Basque Trade & Investment-ek WOMEXeko bazkide europarrak bildu ditu Euskadin, enpresen nazioartekotzean genero-berdintasuna bultzatzeko

SPRI Taldearen agentziak Europako proiektuaren eskualde arteko laugarren topaketa antolatu du, Bilbon eta Aretxabaletan, politika publikoak, enpresa-jardunbide egokiak eta ETEen nazioarteko jardueran emakumeen parte-hartzea indartzen lagunduko duten ekimenak partekatzeko.

Wisel,  enpresen  prestakuntza  digitala  adimen  artifizialaren  bidez  automatizatzen  duen  tresna

Wisel, enpresen prestakuntza digitala adimen artifizialaren bidez automatizatzen duen tresna

Zallako startup batek lehendik dauden edukiak ikastaro egituratu eta interaktibo bihurtzen dituen proiektu berritzailea jarri du abian

Virtualware  enpresak  nazioarteko  hazkundea  bizkortu  du:  Virtalis  enpresa  britainiarra  erosi  du
2026/10/29 Finantzaketa

Virtualware enpresak nazioarteko hazkundea bizkortu du: Virtalis enpresa britainiarra erosi du

FEI, COFIDES, ELKARGI eta SPRI Taldeko BT&I erakundeek basbestuta, eragiketa horren bidez, euskal enpresa teknologikoak Erresuma Batuan duen presentzia indartuko du, bezero-zorroa handitu, eta errealitate birtualeko teknologietan eta biki digitaletan duen posizionamendua sendotu

Tubacexek  EDFren  kontratu  bat  lortu  du  Frantziako  EPR2  programako  lehen  bi  erreaktoreetarako  osagai  kritiko  forjatuak  hornitzeko
2026/10/29 Berrikuntza

Tubacexek EDFren kontratu bat lortu du Frantziako EPR2 programako lehen bi erreaktoreetarako osagai kritiko forjatuak hornitzeko

Esleitutako kontratuak EDFren EPR2 programa nuklearreko lehen bi erreaktoreen lurrun-sistema nagusirako eta elikadura-uraren sistema nagusirako osagai kritikoak hartzen ditu barne, eta Tubacexek gauzatuko du.

Mikel  Jauregi:  “industria  aeroespaziala  kalitatezko  lanpostuak  sortzen  dituen  hazkunde  handiko  sektorea  da,  eta  teknologikoki  oso  aurreratuak  diren  lanpostuak  sortu  nahi  ditugu”
2026/10/20 Nazioartekotzea

Mikel Jauregi: “industria aeroespaziala kalitatezko lanpostuak sortzen dituen hazkunde handiko sektorea da, eta teknologikoki oso aurreratuak diren lanpostuak sortu nahi ditugu”

Euskal sektore aeroespazialak, 3.400 milioi euroko fakturazioarekin eta 6.500 enplegu ingururekin, Europako elkargune teknologiko eta aeronautiko nagusietako batean duen presentzia sendotu nahi du

Lehendakariak  merkataritza-misio  bat  gidatuko  du  Okzitaniako  Tolosara,  euskal  industriak  Europako  sektore  aeroespazialean  duen  presentzia  indartzeko
2026/10/19 Nazioartekotzea

Lehendakariak merkataritza-misio bat gidatuko du Okzitaniako Tolosara, euskal industriak Europako sektore aeroespazialean duen presentzia indartzeko

Bidaiaren helburua negozio, berrikuntza eta lankidetza industrialerako aukera berriak bultzatzea da, eta aeronautikako fabrikatzaileak, klusterrak eta erreferentziako zentro teknologikoak bisitatuko dituzte

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.