Muga-zergen igoera, EE.BB-aren administraziopean dagoen merkataritza globalean izan ditzakeen ondorioen artean

Txosten berri baten bidez, BasqueTrade-k Donald Trumpek nazioarteko merkatuan AEBko presidente hautatu izanaren ondorioz ezar ditzakeen aldaketa nagusiak aztertzen ditu.
Deskargatu hemen txostena.
-

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidente aukeratu izanak ziurgabetasun handia sortu du merkataritza globalean izan ditzakeen ondorioen inguruan. Egoera hori aztertzeko, Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldean integratutako euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, administrazio berriak datorren urtarriletik aurrera ezar litzakeen aldaketa nagusiak aztertzeko txosten bat egin du. Dokumentuak informazio erabilgarria ematen die nazioartekotutako euskal enpresei, testuinguru berri horretara egokitzeko.

Dokumentuak hainbat neurri azpimarratzen ditu, hala nola muga-zergak handitzea, batez ere Europako eta Txinako produktuei dagokienez. Politika horiek erreforma fiskalekin, desarautzeekin eta migrazio-politiken doikuntzekin batera etor litezke, eta horiek eragin zuzena izango lukete AEBko lan-merkatuan. Zehaztuz gero, ekimen horiek ondorio adierazgarriak izan ditzakete, Estatu Batuetako merkataritza-bazkideentzat, zein nazioarteko merkataritzarentzat, oro har.

Horrez gain, Europar Batasunerako merkataritza politika posibleak zehatz-mehatz aztertzen ditu txostenak, altzairua, aluminioa eta AEBetako teknologia handiekiko Europako tasak bezalako eremu sentikorrak nabarmenduz. Europako enpresei zerga pizgarriak (IRA, adibidez) jasotzeko ezarritako mugak ere aztertzen dira. Era berean, aldaketa horiek asateko arrisku handiena duten herrialdeak eta sektoreak identifikatzen dira, inpaktu handieneko eremuen panorama osoa eskainiz.

Txostenean islatzen diren sektore kaltetuenen artean daude energia, automozioa, osasuna, azpiegiturak eta telekomunikazioak. Egindako proiekzioen arabera, arlo horiek erronka handiagoak izango lituzkete administrazio berriaren hauteskunde proposamenak errealitate bihurtuko balira.

Dokumentua nahi duten euskal enpresentzat eskuragarri dago dokumentua, esteka honen bidez:

Txostenaren aurkibide

Estatu Batuetako egoera

  • Testuinguru makroekonomikoa
  • Lege-aldaketak
  • Doing Business

Inpaktua merkataritzan

  • EBrekiko politika komertziala
  • Munduko gainerako herrialdeekiko merkataritza-politika

Sektoreen gaineko inpaktua

  • Energia
  • Automobilgintza
  • Osasuna
  • Azpiegitura
  • Telekomunikazioak

1. eranskina: AEBko merkataritza-balantza, eskualdearen arabera

2. eranskina: AEBra egindako esportazioen hileko joera

3. eranskina: Euskadi-AEB merkataritza-harremanak

Estatu Batuetako politika ekonomiko eta komertzialak

Politika erradikal posibleek inpaktu handia izango luketelako eskaintzan

Estatu Batuetako ekonomia munduko handiena da, eta, nagusiki, kontsumo pribatuak bultzatzen du. BPGaren ia % 70 dagokio kontsumo pribatuari. G7-ko beste ekonomia batzuekin alderatuta, kanpo eskariarekiko duen mendekotasuna txikiagoa da, eta independentzia energetikoak babestu egiten du, neurri handi batean, lehengaien prezioen aldakortasunaren aurrean.

Donald Trumpen garaipen erabakigarriak eta Kongresuaren kontrol errepublikanoak adierazten dutenez, hasieran euren agenda ekonomikoa eta politikoa azkar ezartzen hasiko direla aurreikus daiteke. Trumpen politika ekonomikoaren baitan, immigrazioari mugak jartzea eta inportazioen bolumen handi bati muga-zergak jartzea aurreikusten da. 2025aren amaiera aldera has litezke neurri horiek ezartzen. Era berean, 2017an, haren lehen administrazio-aldian, martxan jarritako murrizketa fiskalak iraunkor bihurtu nahi izatea espero da.

Hazkundeari dagokionez, Estatu Batuetako ekonomia erresilientea da, produktibitatearen arloko aurrerapenei esker. Dena den, benetako BPGaren hazkundea moteldu egingo dela aurreikusten da: 2024an % 2,7koa izatea espero da, eta 2025ean % 2,2koa. Aldi berean, langabezia % 4,3ra igotzea espero da. 2026tik aurrera, hazkunde ekonomikoa moteltzeko arriskua areagotu egin liteke, politika erradikal posibleek inpaktu handia izango luketelako eskaintzan.

Estatu Batuen hazkunde ekonomikoak positiboa izaten jarraituko du 2025-2029 aldian

Negozioetarako munduko helmuga erakargarrienetako bat izaten jarraitzen dute Estatu Batuek, baina mundu mailan duten posizio erlatiboa apur bat okertu da. EIUren enpresa-inguruneen mundu mailako rankingaren arabera, AEBren puntuazioa apur bat jaitsiko da 2020-2024 alditik (8,27) 2025-2029 aldira (8,22). Hala, bederatzigarren postuan egongo litzateke mundu mailan, eta hirugarren postuan G7-ko herrialdeen artean. Enpresa-inguruneko egiturazko indarguneen eta erronka berrien konbinazio bat erakusten du beherakada horrek.

Erronka horiek aurrean izan arren, Estatu Batuen hazkunde ekonomikoak positiboa izaten jarraituko du 2025-2029 aldian, eta behera egiteko arriskua nahiko baxua izango da. Arrisku-faktore posibleen artean dago inflazioa eta interes-tasak haztea, tentsio komertzialek, krisi finantzario batek edo nazioarteko gatazka batek eraginda.

2025-2029rako ikuspegi giltzarriak

  • Azpiegitura: 2021eko azpiegiturari buruzko legediaren eta 2022ko CHIPS eta Zientziaren Legearen elementu giltzarriak mantenduko dira, baina energia berdearekin lotutako neurriak kentzeak mugatu egingo ditu jasangarritasun arloko aurrerapenak.
  • Moneta-politika: Erreserba Federalak interes-tasak murrizten jarraituko du, 2025aren amaieran % 3,4ko maila efektibora iritsi arte. Dena den, defizit fiskal handiak mugatu egingo du epe luzean azpiegituraren arloko gastu publikoan igoera nabarmenak egiteko ahalmena.
  • Lan-merkatua: Immigrazioaren arloko politika murriztaileen ondorioz, gutxitu egingo da langile kualifikatuen eskuragarritasuna, laneko kostuak igoko dira eta hainbat sektoreren lehiakortasuna kaltetuko da.

Inpaktua euskal enpresetan

AEB oso merkataritza-bazkide garrantzitsua da Euskadirentzat

Trumpen administrazioak Europako esportazioei muga-zerga berri bat ezartzen badie, azaroko presidentetzarako hauteskunde-kanpainan zehar iragarri zuen moduan, merkataritza-politika izango da AEBren eta EBren arteko desadostasun-puntu nagusia. Trumpen lehenengo agintaldian zehar (2016-2020), muga-zergen politikak izan ziren Estatu Batuen eta EBko blokearen arteko tentsio-iturri handiena.

Europako produktuei muga-zergak ezartzearen ondorio potentzialen artean, honakoak aipa litezke:

  • EBren kontraneurriak, AEBko sektore estrategikoei muga-zergak jarriz. Horrek handitu egingo luke bi blokeen arteko tentsio komertziala.
  • Inflazioaren igoera EBn eta AEBn, muga-zergen kostuen gorakadak eraginda.
  • EBk Asiako, Latinoamerikako eta Afrikako merkatu berriekin dituen negoziaketak azkartzea, merkatuak dibertsifikatzeko helburuz.
  • Europako enpresen ekoizpen-lantegiak AEBn ezartzeko prozesua azkartzea, muga-zergen gerra posible baten ondorioak arintzeko; bereziki, inpaktu handiena jasan dezaketen sektoreetan.

AEB oso merkataritza-bazkide garrantzitsua da Euskadirentzat. 2023an, esportazioen hirugarren helmuga izan zen, eta inportazioen laugarren jatorria. 2024an, esportazioen laugarren helmuga izango da, eta inportazioen laugarren jatorria.

Azken 4 urteotako ondasunen merkataritza eta merkataritza-balantza argi eta garbi Euskadirentzat aldekoa izan da.

AEB oso merkatu erakargarria izan da beti euskal enpresentzat, baina, COVIDaren ostean, gero eta gehiago ezartzen ari direla ikusten dugu.

AEB eta nazioarteko merkataritza: euskal enpresen nazioartekotzerako gakoak

Donald Trumpek hauteskundeak irabazi izana eta Estatu Batuetako politika ekonomiko eta komertzialaren norabide-aldaketak areagotu egiten dute informazio estrategiko eta eguneratuaren beharra. Txosten espezifiko honetaz gain, Basque Trade & Investmentek enpresen eskura jartzen ditu AEBko ikuspegi ekonomiko-komertzialen analisia eta Nazioarteko Merkataritzaren Behatokia, merkatu nagusietan tarifa- eta araudi-aldaketen eragina aurreikusten eta testuinguru globala interpretatzen laguntzen duten tresnak.

Merkataritza-tentsio handiagoa eta arantelen igoera espero diren eszenatokian, bereziki automozioan, energian edo azpiegituretan, funtsezkoa da gertutik jarraitzea neurri jakin batzuk, hala nola ibilgailu ertain eta astunetarako arantela berriak edo Trumpek ezarritako arantelen zati bat legez kanpokotzat jo duen apelazio-epaia. Halako informazioak aukera ematen die euskal enpresei arriskuak baloratzeko, hornikuntza-kateak egokitzeko eta AEBko merkaturako sarbide-estrategiak zehatzago definitzeko.

Aldi berean, Estatu Batuak lehentasunezko helmuga izaten jarraitzen du euskal enpresen inbertsio eta inplantazioarentzat. Horren adibide dira Eusko Jaurlaritzak AEBetatik inbertsio berriak eta euskal enpresentzako aukerak erakartzen jarraituko duela azaltzen duen artikuluan jasotako ekimenak, merkatu honen potentziala agerian uzten dutenak. Proiektu horiek laguntzeko, SPRI Taldeak nazioartekotze-laguntza programak eskaintzen ditu, eta horien bidez erraztu egiten dira bai prospekzio komertziala, bai Estatu Batuetan ekoizpen- edo merkataritza-inplantazioa, arriskuen kudeaketa eta epe ertain eta luzerako erabaki estrategikoak babestuz.

Estatu Batuekin lotutako txosten berrien, araudi-aldaketen, laguntzen eta merkataritza-misioen berri eguneratua izateko, enpresek SPRIren buletinera harpidetu daitezke; bertan, aldian behin jasotzen da nazioartekotzea planifikatzeko funtsezko informazioa, bai merkatu honetan bai beste merkatu estrategiko batzuetan.

 

Zerikusia duten beste txosten batzuk:

Lotutako albisteak

Herrialde  nordikoetako  energia-sektorera  hurbilketa.  Ohar  teknikoa
2026/11/03 Nazioartekotzea

Herrialde nordikoetako energia-sektorera hurbilketa. Ohar teknikoa

Basque Trade & Investment-ek euskal industriarentzako negozio-aukerak identifikatu ditu eskandinaviako herrialdeetako trantsizio energetikoan

Nazioarteko  Behatokia:  Inbertsio  teknologikoek  munduko  hazkundearen  aurreikuspena  hobetzen  dute
2026/10/26 Nazioartekotzea

Nazioarteko Behatokia: Inbertsio teknologikoek munduko hazkundearen aurreikuspena hobetzen dute

Nazioarteko Behatokiaren hiruhileko txostenaren urriko edizioak zertxobait hobetu du 2026rako munduko hazkundearen aurreikuspena, %2,4ra arte, eta Europakoa beherantz berrikusi du, %1,3ra arte, eta euskal enpresen nazioarteko jarduerari eragin diezaioketen arriskuak aztertu ditu.Deskargatu txostena

Ibilbide-orria.  Karbonoaren  Mugak  Doitzeko  Mekanismoa  (KMDM-CBAM)
2026/10/26 Nazioartekotzea

Ibilbide-orria. Karbonoaren Mugak Doitzeko Mekanismoa (KMDM-CBAM)

Basque Trade & Investment-ek karbonoaren mugak doitzeko Europako mekanismoari buruzko ibilbide-orria eguneratu du, enpresei inpaktua aurreratzen laguntzeko. Argitalpen berriak 2026ko urrira arteko azken arau-berrikuntzak dakartza, isurketen balio lehenetsiak eguneratzen ditu, eta datu errealak egiaztatzeko eta CBAM ziurtagirien kostua kalkulatzeko baldintzetan sakontzen du. Deskargatu txostena

Tentsio  geopolitikoek  eta  eskaintza-murrizketek  industria-lehengaien  prezioak  bultzatzen  dituzte  berriro  2026ko  hirugarren  hiruhilekoan
2026/09/30 Nazioartekotzea

Tentsio geopolitikoek eta eskaintza-murrizketek industria-lehengaien prezioak bultzatzen dituzte berriro 2026ko hirugarren hiruhilekoan

Basque Trade & Investment erakundeak Industria Lehengaien Behatokiaren edizio berri bat jarri du euskal enpresen eskura. Edizio hori 2026ko hirugarren hiruhilekoari dagokio eta industria-lehengaien merkatu nagusien bilakaera eta nazioarteko ingurunea baldintzatzen ari diren faktore geopolitiko, komertzial eta klimatikoak aztertzen ditu.Deskargatu hemen txostena.

Alemaniako  osasun-sektorea.  Ohar  teknikoa
2026/09/17 Nazioartekotzea

Alemaniako osasun-sektorea. Ohar teknikoa

Basque Trade & Investmentek ohar tekniko berri batean aztertu ditu Alemaniako osasun-sektorearen bilakaera eta Euskadiko enpresek farmazia eta gailu medikoen arloetan merkatura sartzeko dituzten aukerak.

Automobilgintzako  Behatokia:  Munduko  automobilgintzak  jarduera  moteldu  du,  eta  fabrikatzaileek  industria-estrategiak  birdefinitzen  dituzte
2026/09/09 Nazioartekotzea

Automobilgintzako Behatokia: Munduko automobilgintzak jarduera moteldu du, eta fabrikatzaileek industria-estrategiak birdefinitzen dituzte

Basque Trade & Investment (BasqueTrade), SPRI Taldean integratutako euskal enpresen nazioartekotzerako agentziak, Automobilgintzaren Behatokiaren edizio berri bat argitaratu du. Txostenak munduko automobilgintzaren bilakaera, eskualdeetako merkatu nagusien aurreikuspenak eta fabrikatzaile nagusien jarduna aztertzen ditu.Deskargatu hemen

Energia  Eolikoaren  Behatokiak  baieztatu  du  munduko  merkatuak  hazten  jarraitzen  duela,  nahiz  eta  erregulazio-,  industria-  eta  geografia-mailako  polarizazioa  areagotu  den
2026/07/23 Nazioartekotzea

Energia Eolikoaren Behatokiak baieztatu du munduko merkatuak hazten jarraitzen duela, nahiz eta erregulazio-, industria- eta geografia-mailako polarizazioa areagotu den

Basque Trade & Investment-ek Behatoki Eoliko berriak · Txosten berriak 2035era arteko lurreko eta itsasoko energia eolikoaren bilakaera, araudi-aldaketak, inbertsioak eta fabrikatzaile zein sustatzaile nagusien kokapena aztertzen ditu, euskal enpresen nazioartekotzea bultzatzeko informazio estrategikoa eskainiz. Deskargatu hemen txostena.

Merkataritzaren  ziurgabetasunak  eta  tentsio  geopolitikoek  munduko  merkataritzaren  eraldaketa  bizkortu  dute  2026an
2026/07/23 Nazioartekotzea

Merkataritzaren ziurgabetasunak eta tentsio geopolitikoek munduko merkataritzaren eraldaketa bizkortu dute 2026an

Basque Trade & Investmenten Nazioarteko Merkataritzaren Behatoki berriak merkataritza-oztopoen gorakadak, hornidura-kateen berrantolaketak eta tentsio geopolitikoek markatutako 2026ko egoera aztertzen du. Deskargatu hemen txostena.

T&D  Behatokiak  baieztatu  du  sare  elektrikoak  trantsizio  energetikoaren  erronka  nagusi  bihurtu  direla
2026/07/16 Nazioartekotzea

T&D Behatokiak baieztatu du sare elektrikoak trantsizio energetikoaren erronka nagusi bihurtu direla

Basque Trade & Investmen-ek egindako azterlanaren edizio berriak transmisio eta banaketaren (T&D) munduko merkatuaren azken sei hilabeteko bilakaera aztertzen du, eta egiaztatzen du inbertsioak, arau-jarduera eta azpiegitura berrien garapena handitu egin direla, elektrifikazioaren hazkundeari erantzuteko. Deskargatu HEMEN

Hidrogenoaren  sektore  globala  exekuzio  selektiboko  fase  baterantz  doa,  hidrogeno  berdea  buru  izanik

Hidrogenoaren sektore globala exekuzio selektiboko fase baterantz doa, hidrogeno berdea buru izanik

Basque Trade & Investment-ek Hidrogenoaren sektoreari eskainitako lehen Behatokia argitaratu du, euskal enpresa-sektoreari balio handiko informazioa eta zorroztasunez eguneratutakoa eskaintzeko, eta atzerrian negozio-aukerak aurreikusi ahal izateko. Deskargatu hemen laburpen exekutiboa.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.