Albisteak 19 otsaila, 2026

MMubil Mobility Expo, mugikortasun jasangarriaren industriaren azoka profesionala arlo digitalean eta industrialean

2026ko martxoak 25 eta 26an ospatuko da Ficoban
-

2026ko martxoak 25 eta 26an MUBIL Mobility Exporen 5. edizioa ospatuko da Ficoban, Gipuzkoako Erakustazokan. Azoka MUBILek (Euskadiko mugikortasun adimendunaren eta jasangarriaren poloa) bultzatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Energiaren Euskal Erakundearen (EVE) kolaborazioarekin.

MUBIL Mobility Expo mugikortasun jasangarriko sektoreko punta-puntako enpresek haien produktuen, zerbitzuen eta irtenbideen eskaintza erakutsiko duten topagune profesionala da.

Azokan aurkituko dituzu mugikortasun garbia, irisgarria, segurua eta konektaturanzko trantsiziorako behar dituzun hornitzaile guztiak: ibilgailu hibridoak eta erregai alternatiboak erabiltzen dituztenak, karga-azpiegiturak, bateriak, konponenteak, IKTak, ITS, energia-hornitzaileak …

Lotura honen bitartez, konfirmatutako erakusketariak zeintzuk diren ikusi dezakezu: https://www.mubilexpo.eus/eu/erakusketarien-zerrenda/

Erakusketa-eremua honako jarduera-programa honekin osatzen da:

  • Hitzaldi egitaraua: non nazioko zein nazioarteko adituek euren sektoreko perspektibak zabalduko dituzten.
  • City Market Place: non nazioko zein Europar mailako hiriek hiriko mugikortasun jasangarriaren inguruko proiektu eta erronkak partekatuko dituzten.
  • Test Drive gunea: ibilgailu jasangarriak frogatu eta ikusteko eremua.

Izen ematea dagoeneko martxan dago, ez ezazu aukera galdu! Izena eman hemen: https://www.mubilexpo.eus/eu/bisitariak/bisitarien-izen-ematea/

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  bikoiztu  egingo  du  elektrizitate  berriztagarria,  80  milioi  euroko  ko-inbertsioarekin  2030era  arte

Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egingo du elektrizitate berriztagarria, 80 milioi euroko ko-inbertsioarekin 2030era arte

“Energiaren Euskal Erakundeak 2030era arte lehentasunez jardungo duen eremuak” aurkeztu ditu, sorkuntza eolikoko eta fotovoltaikoko garapen handiak sustatzera begira

MUBIL  Mobility  Expo,  Europa  hegoaldeko  mugikortasun  iraunkorraren  industriaren  azoka  profesionalak  bere  bosgarren  edizioa  ospatuko  du

MUBIL Mobility Expo, Europa hegoaldeko mugikortasun iraunkorraren industriaren azoka profesionalak bere bosgarren edizioa ospatuko du

2026ko martxoaren 25ean eta 26an Ficoban, Gipuzkoako erakustazokan

Enagásek,  Energiaren  Euskal  Erakundeak  eta  Euskadiko,  Nafarroako  eta  Kantabriako  “deskarbonizatzeko  zailak”  diren  industria  nagusiek  ‘Iparraldeko  Hub’aren  garapena  bultzatzen  dute,  industria  deskarbonizatzera  begira

Lankidetza-hitzarmen hori funtsezko mugarria da Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako CO2-aren balio-katearen garapen koordinaturako, eta CO2-a atzitu, garraiatu eta biltegiratzeko korridore estrategikoaren sorreran aurrera egitea ahalbidetuko du, Europako deskarbonizazio-helburuekin bat

EAEko  133  ETEk  %  35eko  kenkari  fiskala  izango  dute  sozietateen  gaineko  zergan,  2025ean  teknologia  garbietan  inbertitzeagatik

EAEko 133 ETEk % 35eko kenkari fiskala izango dute sozietateen gaineko zergan, 2025ean teknologia garbietan inbertitzeagatik

Eusko Jaurlaritzaren Teknologia Garbien Euskal Zerrendan jasota dauden ekipoak eta teknologiak erosita lortu dute zerga-onura

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Schaeffler  enpresaren  lantegia  bisitatu  du  Elgoibarren,  industria-digitalizazioan  aitzindaria

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Schaeffler enpresaren lantegia bisitatu du Elgoibarren, industria-digitalizazioan aitzindaria

Errodamendu-orratzen fabrikazioan espezializatuta dagoen Elgoibarko lantegian 240 langilek egiten dute lan, eta bertan dago Schaeffler Iberia lege-entitatearen egoitza soziala.  

Detergente  biologikoa,  berrikuntza-bektorea  garbiketa  profesionalean
15/02/2026 Berrikuntza

Detergente biologikoa, berrikuntza-bektorea garbiketa profesionalean

'A&B Laboratorios de Biotecnología'-k Berrikuntzaren Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jaso zuen 2024an

Autokontsumo  energetikoa  %  30  hazi  da  Euskadin  industriak  bultzatuta

Autokontsumo energetikoa % 30 hazi da Euskadin industriak bultzatuta

Autokontsumorako potentzia % 30 hazi da Eusko Jaurlaritzaren Autokontsumorako Laguntza Programa abian jarri zenetik.

Energiaren  prezioa  garestitzen  duten  eta  industriaren  lehiakortasuna  mugatzen  duten  distortsioak  berrikustea  proposatu  dio  Eusko  Jaurlaritzak  Espainiako  Gobernuari

Energiaren prezioa garestitzen duten eta industriaren lehiakortasuna mugatzen duten distortsioak berrikustea proposatu dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari

Euskal industriaren kostu elektrikoak Frantzian baino % 165 garestiagoak eta Alemanian baino % 35 garestiagoak izan daitezke. Bi herrialdeek lortu dute azken prezioaren murrizketa hori, industria-sektore elektrointentsiboen aldeko neurri erregulatzaile argien bidez.

Aleovitro,  landare  in  vitro  hazkuntzarako  euskal  bioteknologia

Aleovitro, landare in vitro hazkuntzarako euskal bioteknologia

Konpainia bizkaitarrak zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu; elikadura, farmazia, medikuntza eta kosmetikaren sektoretik ingurumenera

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.