Hidrogeno berdearen teknologien garapena izango da Euskadiko Industriaren Deskarbonizazio Foroaren ardatza

Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, eta DCARTECH kluster industrialen aliantzak elkarrekin antolatutako deskarbonizazio industrialerako topaketaren zazpigarren edizioak Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimena sendotu du
-

Hidrogeno berdean oinarritutako teknologien garapena eta hondakin industrialetan CO₂-a atzitzea, erabiltzea eta biltegiratzea izan dira Eusko Jaurlaritzak SPRIren bidez bultzatu duen Euskadiko Industriaren Deskarbonizazio Foroaren 7. edizioaren protagonistak. Ekimena DCARTECH aliantza osatzen duten kluster industrialekin elkarlanean antolatu dute Bilbao Exhibition Centren (BEC): BASQUENERGY Cluster, ACLIMA, AFV, CLUSTERPAPEL, SIDEREX, ACICAE eta HEGAN. Bertan, 90 erakunde baino gehiago bildu dira

Foroa orain dela bi urte sortu zen, eta Net-Zero Basque Industrial SuperCluster (NZBISC) ekimenarekin batera, Euskadiko industriaren deskarbonizaziorako soluzio teknologikoen hedapenaren jarraipena eta koordinazioa egiteko erreferentziazko gune gisa sendotu da.

Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez hartu du parte, eta kluster industrialek eta energia arloko enpresa nagusiek ere esku hartu dute bertan. Horrek Euskadik teknologia propioan oinarritutako deskarbonizazio industrial adimendun eta lehiakor batekin duen konpromisoa indartzen du. Ezagutza partekatzeko, sinergiak sortzeko eta Euskadiko industria sektorearen deskarbonizazioa bizkortzeko funtsezko gunea da foroa oraindik ere.

Cristina Oyón SPRIko zuzendari laguntzaileak azaldu duen bezala, alor horretan 2024an egindako ahalegin industriala baliagarria izan da isuri gehien dituzten bost industria sektoreetako energia-kontsumoa eta isuriak murrizteko, bai urteko isuri absolutuei dagokienez (oinarri gisa hartutako urtearekin, 2019an, alderatuta, % 18 gutxitu dira), bai isurien intentsitateari dagokionez.

Elkartek, Hazitek Estrategikoak eta Hazitek Lehiakorrak programen azken deialdietan aurkeztu eta onartutako deskarbonizazio-proiektuen kopuruaren berri ere eman du SPRIk. Deskarbonizazio-proiektuak programa horietako bakoitzean aurkeztutako proiektuen % 11, % 14 eta % 8 izan dira, hurrenez hurren.

Topaketa horretan, TECNALIAk hidrogenoarekin egindako proba industrialetarako elektrolizagailu eramangarriei buruzko lehen txostena aurkeztu du. Ingurune errealetan aplika daiteke eta teknologia hori prozesu industrialetan azkarrago erabiltzeko aukera ematen du. Energy Intelligence Centerrek (EIC), berriz, “Hard to Zero” ekimena aurkeztu du, elektrifikatzen zailak diren prozesu industrialen deskarbonizazioa ardatz duena.

TECNALIAk, gainera, CO₂-a Euskadiko hondakin industrialetan finkatzeko potentzialari buruzko txostena aurkeztu du eta, horrekin, Basque Industrial Hub for Carbon Circularity (BIH4C) delakoan jasotako proiektu pilotuen aurkezpena abiarazi du. SIDENOR, LOINTEK eta SBS enpresek, besteak beste, hidrogenoaren oxierrekuntzako, CO₂aren atzitze eta metanazioko eta altzairutegiko zepen mineralizazioarekin lotutako teknologietan egindako aurrerapenak eta aplikazioko benetako kasuak erakutsi dituzte.

Saioa amaitzeko, I+Gko lankidetza-proiektuak azaldu dituzte. Horietako bat izan da SARRALLEk zuzendutako H2SKID proiektua, Hazitek 2025 programaren bidez finantzatutakoa. Elektrolizagailu eramangarri esperimental baten garapenean oinarritzen da. Aurkeztutako beste proposamen bat Hazitek 2026 deialdirako IKERLANek aurkeztutakoa izan da, eskalatze-tekniken bidez errekuntza-ekipo berriztagarriak modelatzera eta diseinatzera bideratuta dagoena.

NZBISCren nazioarteko proiekzioa

Urria bereziki garrantzitsua izan da Net-zero Basque Industrial Superclusterraren nazioarteko proiekziorako, Bilbon, Madrilen, Birminghamen eta Parisen egindako lau ekitaldi estrategikotan ezagutarazi baita. Horietan, SPRIko ordezkariek deskarbonizazio industrialaren, lankidetza-gobernantzaren eta trantsizio energetikoaren arloan Euskadik izandako esperientzia partekatu dute, eta Euskadi gai horren inguruan Europako erreferente bihurtu dute.

Hala, Cluster Decarbonisation in Industries (CDI) klusterreko Alemaniako ordezkarien talde batek (enpresetako, teknologia-zentroetako eta administrazio publikoetako 30 ordezkarik baino gehiagok osatu dute) deskarbonizazio arloko Euskadiko estrategia eta NZBISCek lankidetza publiko-pribatuko plataforma gisa betetzen duen rola ezagutzeko aukera izan du. Gainera, funtsezko instalazio batzuk bisitatu dituzte: Iberdrolaren Sare Adimendunen Berrikuntza Zentroa, Petronorren hidrogeno berdearen proiektua, Waste Lab Bizkaia eta H2Site enpresa, adibidez. Bestalde, superklusterra osatzen duten zazpi kluster industrialekin ere topaketak egin dituzte.

Bestalde, SPRIko ordezkariek jardunaldi tekniko banatan parte hartu dute. Lehenengoa Madrilen egin da, TECNALIAk antolatua, tenperatura altuko bero-ponpek deskarbonizazio industrialean betetzen duten zereginari buruz, eta bigarrena, Birminghamen, Black Country Industrial Clusterren (BCIC) Urteko Konferentzian.

Amaitzeko, Cristina Oyónek ELGAk Regional Development Policy for Industrial Transition: A Transatlantic Perspective proiektuaren baitan Parisen antolatutako nazioarteko mintegian hartu du parte. Topaketa horretan, Europako eta Ipar Amerikako eskualdeak bildu dira, trantsizio industrialeko prozesuetako gobernantza estrategikoaren oinarriei buruz eztabaidatzeko.

Lotutako albisteak

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
2026/11/06 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Eukal Klusterrak DS Industry Foroan: Euskadik bere industriaren eraginkortasuna hobetu du eta industria elektrifikatzeko prozesuan aurrera egin du. Hurrengo urratsak sareak indartzea, berriztagarrien sorkuntza handitzea eta guztiz elektrifikatu ezin diren prozesuetako irtenbideak garatzea eskatzen du.

Lehendakariak  Euskadin  deskarbonizazioari  eta  industria  jasangarriari  buruzko  lehen  kongresua  inauguratu  du
2026/11/04 Deskarbonizazioa

Lehendakariak Euskadin deskarbonizazioari eta industria jasangarriari buruzko lehen kongresua inauguratu du

Lehendakariak nabarmendu du Euskadik industria garbiaren eta berrindustrializazio berdearen erreferente izateko duen potentziala

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
2026/10/30 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Espazioko ekonomiak eskaintzen dituen aukerak jarduera aeroespazial tradizionaletik askoz harago doaz. Adimen artifizialarekin, sentsoreekin, komunikazioekin, robotikarekin edo fabrikazio aurreratuarekin lotutako teknologiek aplikazio arlo berriak aurki ditzakete merkatu horretan. Era berean, espazioko garapenek produktu eta zerbitzu berriak sor ditzakete beste balio-kate batzuentzat.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
2026/10/23 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Aste honetan, Lehendakariak misio komertzial bat zuzendu du Toulousera, euskal industriaren presentzia indartzeko Europako sektore aeroespazialean. Bidaiaren helburua negozio, berrikuntza eta lankidetza industrialerako aukera berriak bultzatzea izan da, aeronautika fabrikatzaileei, klusterrei eta erreferentziako zentro teknologikoei bisitak eginez.

Basque  Trade  &  Investment-ek  Euskadiko  esperientzia  industriala  aurkeztu  du  Japonian,  itsas  eolikoaren  garapenerako  erreferente  gisa

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko esperientzia industriala aurkeztu du Japonian, itsas eolikoaren garapenerako erreferente gisa

Nazioartekotzeko euskal agentziak Global Offshore Wind Summit Japan 2026an parte hartu du, euskal eolikoko balio-katearen lehiakortasunaren gakoak partekatzeko eta Japoniarekin enpresa-lankidetzarako aukera berriak bultzatzeko

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
2026/10/16 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskadin, kluster-sare handi bat sortu dugu, enpresen lehiakortasuna handitzeko euren arteko lankidetzaren bitartez eta erakundeen eta unibertsitateen laguntza baliatuz, eta horrela lortu dugu euskal industria-sarea sendotzea.

Areto  garbien  iraunkortasuna  neurtzeko  zigilu  propioa  plazaratu  du  Albianek

Areto garbien iraunkortasuna neurtzeko zigilu propioa plazaratu du Albianek

Bilboko konpainia areto garbietan eta ingurune kritiko kontrolatuetan espezializatuta dago, eta bere indize propioarekin neurtzen du proiektu bakoitzaren ingurumen-portaera, eta hiru mailatan sailkatzen du: Eco, Prime eta Elite.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
2026/10/09 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Bost dira Euskadiko klusterrak enpresen hazkunderako tresna on bihurtzen dituzten arrazoi nagusiak: produktibitate handiagoa, berrikuntzarako estimulua, talentua eta bezeroak erakartzea, nazioartekotzeko erraztasuna eta ziurgabetasunaren aurreko erresilientzia...

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
2026/10/02 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Aste honetan, bost kontinenteetatik etorritako ordezkariak hartu dituzten nazioarteko foro eta topaketa batzuen epizentroa izan da Euskadi. Euskal klusterrek aukera berriak identifikatu ahal izan dituzte beren enpresen etorkizunerako.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
2026/09/25 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal enpresentzako nazioarteko hitzorduak biderkatu egin dira data hauetan. Euskadiko Klusterrek enpresei laguntzen diete konexio eta harreman profesionalak ezartzen, beren produktu eta zerbitzu lehiakorrenak hedatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.