Albisteak 31 Marzo, 2026

Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egingo du elektrizitate berriztagarria, 80 milioi euroko ko-inbertsioarekin 2030era arte

“Energiaren Euskal Erakundeak 2030era arte lehentasunez jardungo duen eremuak” aurkeztu ditu, sorkuntza eolikoko eta fotovoltaikoko garapen handiak sustatzera begira
-
  • Eusko Jaurlaritzak autonomia energetikoan aurrera egitearen aldeko apustua egin du, elektrizitate berriztagarri propioa sortzeko gaitasuna garatzearen bitartez
  • Hauek dira “Energiaren Euskal Erakundearen eredua” aplikatuta hautatutako eremuak. Eredu horrek Euskadin energia-iturri berriztagarriak “modu errealista eta arrazionalean” hedatzeko baldintzak ezartzen ditu

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak gaur goizean aurkeztu ditu “Energiaren Euskal Erakundeak 2030era arte lehentasunez jardungo duen eremuak”. Eremu horiek identifikatu dira Euskadin energia eolikoa eta fotovoltaikoa sortzeko instalazio handien hedapen antolaturako.

Urrats horrekin, Euskadik bikoiztuko egingo luke energia berriztagarria sortzeko duen gaitasuna, bere autonomia energetikorantz aurrera egiteko. Helburua hornidura segurtasun handiagoa, industria lehiakortasuna eta gizarte ongizatea bermatzea da.

Urrats horrekin, Euskadik bikoiztu egingo luke energia berriztagarria sortzeko duen gaitasuna,

Gobernu Kontseiluaren ostean egindako prentsaurrekoan, Mikel Jauregi sailburuak ohartarazi duenez, “Euskadik aurrera egin behar du autonomia energetikorako bidean, elektrizitate berriztagarria sortzeko gaitasuna garatzearen bitartez. Errealitate geopolitiko berri honetan, autonomia energetikoa premia estrategikoa da Europarentzat eta Euskadirentzat. Euskadiren autonomia eta segurtasun energetikoa indartu nahi ditugu, gure etxeak eta industriak kanpoko shock energetikoekiko ahulagoak izan ez daitezen”.

Jauregik iragarri du Eusko Jaurlaritzak, Energiaren Euskal Erakundearen bitartez, eta lankidetza publiko-pribatuaren bidez, garapen fotovoltaiko eta eoliko handien aldeko apustua egingo duela, eta 2030era arte 80 milioi euro inbertituko direla industria-bazkideekin batera. Aurreikusten da proiektu eoliko eta fotovoltaiko horiekin 450 MW sortzea. Honela, eta 2030era arte autokontsumoan iragarrita dauden 300 MWak gehituta, bikoiztu egingo da berezko elektrizitate sorkuntzaren ratioa, % 7,9tik % 15eraino hobetuta.

Ildo horretan, Energiaren Euskal Erakundeak bere lan-ildoa bizkortuko du industria-bazkide izan daitezkeenekin, 2030era arte lehentasunez jardungo duen eremuetan identifikatutako proiektuak gara daitezen.

Maila guztietan aurrera egin behar dugu elektrizitate eolikoa eta fotovoltaikoa sortzeko gaitasunaren garapenean —adierazi du sailburuak—.Keinu oro da baliagarria eta beharrezkoa. Autokontsumoarekin hasita, garapen eoliko eta fotovoltaiko handien aldeko apustu garbia ere egin behar dugu. Hedapen errealista eta arrazionala izango da. Tokian-tokian eragin positiboa izango duena. Autonomia energetiko handiagoa, kokapen hobea izango duten iturri berriztagarri gehiagorekin”.

Azken 5 urteetan, Euskadin autokontsumorako instalatutako potentzia 186 MW handitu da, eta 2020an 7 MW izatetik 2025ean 193 izatera igaro da. Joera horrek lagunduko du 2030. urtea baino lehen autokontsumoari dagokionez Europako mailara iristen.

Energiaren Euskal Erakundearen bitartez proiektu eoliko eta fotovoltaiko handietarako baterako inbertsioa sartzen da Eusko Jaurlaritzak onartutako industria-ezkutuko neurrien artean; hain zuzen, Autonomia Estrategikoaren ardatzaren barruan. Ardatz horrek 215 milioi euroko zuzkidura du Euskal Autonomia Erkidegoko energia-sistemaren erresilientzia indartu dadin.

Energiaren Euskal Erakundearen ereduaren hedapen antolaturako baldintzak

“Energiaren Euskal Erakundeak 2030era arte lehentasunez jardungo duen eremuak” “Energiaren Euskal Erakundearen eredua” aplikatuta hautatu dira. Eredu horrek Euskadin energia berriztagarriak “modu lasai eta arrazionalean” hedatzeko baldintzak ezartzen ditu.

Energiaren Euskal Erakundearen ereduak alderdi hauek betetzen dituzten kokapenak lehenesten ditu, ordena honetan:

  1. Baliabidearen existentzia: eguzkia edo haizea.
  2. Ingurumen- eta hirigintza-bideragarritasuna.
  3. Azpiestazio elektrikoa hurbil egotea (gehienez 15 kilometrotara).
  4. Proiektuaren bideragarritasun komertziala.

Irizpide horiek erakundeen jarduna gidatzen duten hiru mapa publikotan islatzen dira, eta azalera potentziala Euskadiko lurraldearen % 0,2ra murrizten dute. Horrela, hedapena metatzen da baliabide gehien dauden, eragin txikiena duten, saretik hurbil dauden eta ahalmen ekonomikoa duten lekuetan.

Trakzio-proiektuak eta 2030 horizontea

Energiaren Euskal Erakundearen eredua jada aplikatzen ari da hedapen berria bultzatuko duten proiektuetan. Horien artean daude Labrazako Parke Eolikoa (40 MW) eta Ekienea planta fotovoltaikoa (108 MW), Euskadiko handiena izango dena. Mugarri horiek tamaina handiko parke eoliko berririk eraiki gabe emandako bi hamarkada zuzentzen dituzte —azkena Badaia izan zen (50 MW)—, eta jarraipena ematen diete eguzki-energia fotovoltaikoko erreferentzia diren plantei, hala nola Ekian (24 MW, 2020an).

Euskadiren abiapuntua hartu behar da aintzat: Euskadin elektrizitate-produkzio berriztagarria kontsumo elektrikoaren % 7,9 izan zen 2024an, Europako batez bestekoa % 46,9 izan zenean. Ikuspegi berriak sorkuntza propioa bizkortzen du, lurraldea estandar kontinentaletara hurbildu dadin. Eta horretarako, autokontsumoko instalazioen bultzada —tamaina ertaineko eta txikiko instalazioak— eta kokapen onenetako garapen eoliko eta fotovoltaiko handiak konbinatzen ditu.

Mapak eta lehentasunak

  1. mapa

Lehenengo mapak Ingurumenaren eta hirigintzaren aldetik bideragarriak diren eremuak identifikatzen ditu (haizea/eguzkia duten eremuak). Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren eta lurralde- eta hirigintza-plangintzaren arabera, eragin txikia eta behar besteko haizea edo eguzkia dituzten eremuak jasotzen ditu.

Esteka LPS kartografia

  1. mapa

Bigarren mapak azpiestazioetatik hurbil dauden eremu bideragarriak identifikatzen ditu, gehienez 15 kilometrora daudenak. 1. mapako eremuak iragazten ditu, sare elektrikorako konexioekiko hurbiltasuna kontuan izanik, eta, hala, elektrizitatearen ebakuazioa bermatzen da, azpiegitura berrien premia txikiagoarekin. Sarearekiko hurbiltasunak bideragarritasuna hobetzen du eta epeak eta eraginak murrizten ditu.

  1. mapa

Hirugarren mapak Energiaren Euskal Erakundeak 20ra arte lehentasunez jardungo duen eremuak jasotzen ditu. Ingurumen- eta hirigintza-bideragarritasuna, sarearekiko hurbiltasuna eta merkataritza-bideragarritasuna kontuan hartzen dituen azken hautaketa erakusten du.

Energiaren Euskal Erakundearekin batera egingo den inbertsioa bideratuko du, baita 2026-2030 aldirako proiektu helduen prestaketa ere, programazio mailakatuari jarraituta eta tokiko administrazioekin hitz eginda. Garapena metatzen du eta azalera potentziala % 0,2ra murrizten du, ezarpen ordenatu eta mugatura begira.

Info gehiago: EEE web gunea

Lotutako albisteak

MUBIL  Mobility  Expo,  Europa  hegoaldeko  mugikortasun  iraunkorraren  industriaren  azoka  profesionalak  bere  bosgarren  edizioa  ospatuko  du

MUBIL Mobility Expo, Europa hegoaldeko mugikortasun iraunkorraren industriaren azoka profesionalak bere bosgarren edizioa ospatuko du

2026ko martxoaren 25ean eta 26an Ficoban, Gipuzkoako erakustazokan

Enagásek,  Energiaren  Euskal  Erakundeak  eta  Euskadiko,  Nafarroako  eta  Kantabriako  “deskarbonizatzeko  zailak”  diren  industria  nagusiek  ‘Iparraldeko  Hub’aren  garapena  bultzatzen  dute,  industria  deskarbonizatzera  begira

Enagásek, Energiaren Euskal Erakundeak eta Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako “deskarbonizatzeko zailak” diren industria nagusiek ‘Iparraldeko Hub’aren garapena bultzatzen dute, industria deskarbonizatzera begira

Lankidetza-hitzarmen hori funtsezko mugarria da Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako CO2-aren balio-katearen garapen koordinaturako, eta CO2-a atzitu, garraiatu eta biltegiratzeko korridore estrategikoaren sorreran aurrera egitea ahalbidetuko du, Europako deskarbonizazio-helburuekin bat

EAEko  133  ETEk  %  35eko  kenkari  fiskala  izango  dute  sozietateen  gaineko  zergan,  2025ean  teknologia  garbietan  inbertitzeagatik

EAEko 133 ETEk % 35eko kenkari fiskala izango dute sozietateen gaineko zergan, 2025ean teknologia garbietan inbertitzeagatik

Eusko Jaurlaritzaren Teknologia Garbien Euskal Zerrendan jasota dauden ekipoak eta teknologiak erosita lortu dute zerga-onura

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Schaeffler  enpresaren  lantegia  bisitatu  du  Elgoibarren,  industria-digitalizazioan  aitzindaria

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Schaeffler enpresaren lantegia bisitatu du Elgoibarren, industria-digitalizazioan aitzindaria

Errodamendu-orratzen fabrikazioan espezializatuta dagoen Elgoibarko lantegian 240 langilek egiten dute lan, eta bertan dago Schaeffler Iberia lege-entitatearen egoitza soziala.  

MMubil  Mobility  Expo,  mugikortasun  jasangarriaren  industriaren  azoka  profesionala  arlo  digitalean  eta  industrialean

MMubil Mobility Expo, mugikortasun jasangarriaren industriaren azoka profesionala arlo digitalean eta industrialean

2026ko martxoak 25 eta 26an ospatuko da Ficoban

Detergente  biologikoa,  berrikuntza-bektorea  garbiketa  profesionalean
15/02/2026 Berrikuntza

Detergente biologikoa, berrikuntza-bektorea garbiketa profesionalean

'A&B Laboratorios de Biotecnología'-k Berrikuntzaren Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jaso zuen 2024an

Autokontsumo  energetikoa  %  30  hazi  da  Euskadin  industriak  bultzatuta

Autokontsumo energetikoa % 30 hazi da Euskadin industriak bultzatuta

Autokontsumorako potentzia % 30 hazi da Eusko Jaurlaritzaren Autokontsumorako Laguntza Programa abian jarri zenetik.

Energiaren  prezioa  garestitzen  duten  eta  industriaren  lehiakortasuna  mugatzen  duten  distortsioak  berrikustea  proposatu  dio  Eusko  Jaurlaritzak  Espainiako  Gobernuari

Energiaren prezioa garestitzen duten eta industriaren lehiakortasuna mugatzen duten distortsioak berrikustea proposatu dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari

Euskal industriaren kostu elektrikoak Frantzian baino % 165 garestiagoak eta Alemanian baino % 35 garestiagoak izan daitezke. Bi herrialdeek lortu dute azken prezioaren murrizketa hori, industria-sektore elektrointentsiboen aldeko neurri erregulatzaile argien bidez.

Aleovitro,  landare  in  vitro  hazkuntzarako  euskal  bioteknologia

Aleovitro, landare in vitro hazkuntzarako euskal bioteknologia

Konpainia bizkaitarrak zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu; elikadura, farmazia, medikuntza eta kosmetikaren sektoretik ingurumenera

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.