Albisteak 12 abendua, 2022

Eusko Jaurlaritzak 5 milioi euroko dirulaguntza emango die euskal industriaren ingurumen-hobekuntzarako 100 proiekturi

Enpresen inbertsio osoa 33,7 milioi euro ingurukoa izango da
-

Laguntzen % 44 hondakinak prebenitzeko eta balorizatzeko proiektuetara bideratuko dira, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak garatutako plangintzari erantzuteko

Guztira 73 enpresak ­­–horietako gehienak ETEak­– jasoko dituzte ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko laguntzak. Enpresen eta administrazioaren arteko lankidetza publiko-pribatu horrek ingurumen-hobekuntzak bultzatzen ditu, «Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024rako Planean» eta EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030erako Planean ezarritako helburuak betetzen laguntzeko: Hondakinak baliabide gisa eraldatuz (T-Res-En-R).

Guztira 73 enpresak –horietako gehienak ETEak– aurkeztutako 100 proiektu aukeratu zituzten ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko euskal enpresentzako ingurumenaren arloko dirulaguntzen programaren urteko deialdian. Aurten, 2022an, programak 5 milioi euro izan ditu, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatzen du.

Aurtengo deialdian, azken deialdietan bezala, eskaerak baloratzeko irizpideen artean sartu dira emakumeen eta gizonen berdintasunean aurrera egiteko jarduketak.

Enpresek aurkeztutako eskaeretako askok dokumentazioa ere –adibidez, eskaintzak, aurrekontuak edo lankidetza-akordioak– barne hartu dute, inbertsio gehienak EAEko eremu geografikoan sortutako eta fabrikatutako zerbitzu, ekipamendu, material eta instalazioetan egingo direla bermatzeko; horrek euskal industria-jarduera zeharka indartu eta bultzatuko du.

Jarduketa nagusiak

Laguntzen bost milioi euroak bi modalitatetan eman dira: 3.791.284,05 euro prozedura arruntaren bidez esleitutako proiektuetarako izendatu dituzte eta gainerako 1.208.715,95 euroak prozedura sinplifikatuaren bidez esleitutako proiektuetarako.

Azpimarratzekoa da diruz lagundutako enpresen erdia inguru ETEak direla.

Prozedura arruntaren arabera aurkeztutako eskaerak aztertu eta baloratu ondoren, 40 enpresak aurkeztutako 55 proiektu diruz laguntzea ebatzi da. Proiektu horiek gauzatzeko 29,8 milioi eurotik gorako inbertsio garbia egingo da guztira.

Diruz lagundutako proiektuen % 44 hondakinak sortzea minimizatzearekin edo ezabatzearekin lotuta daude; % 27 airearen kutsadurari buruzko jarduketei dagozkie; eta % 15 uren kutsadurarekin edo uraren baliabidea aprobetxatzearekin lotuta daude.

Portzentaje txikiagoetan: % 5 lurzoru kutsatuak berreskuratzeko proiektuak dira; beste % 5ek usainak gutxitzea dute helburua; eta beste % 4 ingurumen-azterlanak eta zarata minimizatzearekin lotutako proiektuak dira.

Horrek esan nahi du, prozedura arruntari dagokionez, diruz lagundutako proiektuetako 24 hondakinak balorizatzeari, birziklatzeari, ezabatzeari edota gutxitzeari buruzkoak direla; 15 proiektu atmosferako emisio kutsatzaileak murrizteari edo ezabatzeari buruzkoak. Era berean, diruz lagundutako 3 proiektu lurzoru kutsatuak berreskuratzeko dira eta beste 8 uren kutsaduraren tratamenduarekin erlazionatuta daude.

Horrez gainera, laguntzak eman zaizkie beste 38 euskal enpresari prozedura sinplifikatua izenekoaren arabera beste 45 proiektu gauzatzeko (horietako bostek prozedura arruntaren bidez ere jasoko dute dirulaguntza) eta, besteak beste, ETEen inbertsioak gauzatzeko, bai lehen aipatutako proiektuak bai, bereziki, ingurumenari buruzko aholkularitza-zerbitzuen kanpo-kostuak finantzatzeko, izango dira.

Zehazki, proiektu bat diruz lagundu da EMAS – Ingurumen Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzearekin lotuta; eta beste 3 proiektu Ekodiseinuarekin, produktuaren ingurumen-adierazpenarekin eta ingurumen-aztarnarekin lotuta.

Horiei erantsi behar zaizkie lurzoruen saneamenduarekin zerikusia duten beste 3 proiektu, horietako 2 lurzoru ez-aktiboen ikerketarekin lotuta eta bestea Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpena lortzearekin lotuta.

Era berean, diruz lagundutako 4 proiektuk erabiltzen ez diren ibilgailuek sortutako hondakin-mota ezberdinak birmanufakturatzeko, desmihiztatzeko eta azkar eta efizientziaz deskontaminatzeko ekipamenduak eta makineria erosteko inbertsioak ahalbidetuko dituzte. Horrez gain, beste 9 proiektu beste hondakin-mota batzuk balorizatu ahal izateko dira eta beste 3 eraikinetan amiantoa kentzeko.

Bestalde, 2 proiektu bultzatu dira hondakinak balorizatzeko instalazio berriak ezartzeko bideragarritasun-azterketak egiteko eta beste proiektu bat hondakinen prebentzioan eta minimizazioan eta berrerabiltzeko prestatzean inbertitzeko. Hondakinen arloan, bigarren mailako materialen kalitatea egiaztatzeko eta ziurtatzeko azterlan bat ere bultzatu da.

Bestalde, bi proiektu bultzatu dira hondakinak dituzten hormigoizko eta asfaltozko aurrefabrikatuen eta hormigoien analisia egin eta bideragarritasuna aztertzeko eta ingurumen-inbertsio jakin bat egin aurreko bideragarritasuna aztertzeko, bai eta kutsatzaile emergenteei edota iraunkorrei buruzko 2 azterlan, eraikuntzako eta eraisketako hondakinekin zerikusia duen azterlan bat eta azterlan olfatometriko bat ere.

Azkenik, galdategietan emisio lausoak murriztea ahalbidetuko duten ekipamenduetan inbertsioak egitera bideratutako 2 proiektu babestu dira, bai eta partikula lausoen emisioak kontrolatzeko sistemetako inbertsioekin zerikusia duten beste 2 proiektu ere.

Laguntza emango zaien gainerako 5 proiektuetatik 4 Aginduko eta Agindua garatzen duen Dekretuko betekizunak betetzen lagunduko duten jarduketekin zerikusia duten proiektuak dira, eta beste proiektua UNEren etorkizuneko arauetara egokitzearekin lotuta dago.

Ingurumen-onurak

Enpresen eta administrazioaren arteko lankidetza publiko-pribatu horren bidez, airearen, uraren eta lurzoruen kalitatean ingurumen-hobekuntzak bultzatzen dira, ingurumen-baldintzak eta herritarren osasuna bultzatuz.

Deialdi honen prozedura arruntean diruz lagundutako proiektuen ezarpenetik espero diren ingurumen-onurak dira:

  • Atmosferara isuritako partikula eta gas kutsatzaileak gutxitzea; gutxitze hori 43 tona/urtean izango da partikulen kasuan eta guztira 856 tona/urtean kutsatzaileak izan daitezkeen gainerako gas-konposatuen kasuan, honela banatuta; KOLak 742 t/urtean, CO 41,18 t/urtean, CO2 21,58 t/urtean, NOx 48 t/urtean, SO2 2,36 tona, HCI 0,79 t/urtean eta Ni 004 t/urtean.
  • Urtean 2.446 tona inguru hondakin arriskutsu murriztea, urtean 139.326 tona industria-hondakin ez-arriskutsu murriztea eta urtean 1.040.000 tona industria-hondakin ez-arriskutsu birziklatzea edo errebalorizatzea. Gainera 7.764 m2-ko zuntz-zementuzko estalki bat deuseztatzea ere bideratuko da.
  • Urtean 166.809,40 m3 ur aurreztea (gutxiago isurtzea), eta horri erantsi behar zaio honako kutsatzaile potentzialen kopuruen isurketak murriztea/minimizatzea: DQO 22,68 t/urtean, olio eta koipeak 0,14 t/urtean, fenola 0,07 t/urtean, sulfatoa 17,50 t/urtean, Zn 0,18 t/urtean eta Ni 0,04 t/urtean.
  • Usainak minimizatzea: 1.535 UOE/m3
  • Zarata gutxitzea: 27,80 dBA (proiektu bakarrari lotuta).
  • Gaur egun kutsatuta edo eraldatuta dauden lurzoruen 7,2 ha-ko (72.525 m2) ingurumena leheneratzea.

Aholkularitza-azterlanak, EMAS erregistroa

Egoitza elektronikoan argitaratutako ebazpena

Lotutako albisteak

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Schaeffler  enpresaren  lantegia  bisitatu  du  Elgoibarren,  industria-digitalizazioan  aitzindaria

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Schaeffler enpresaren lantegia bisitatu du Elgoibarren, industria-digitalizazioan aitzindaria

Errodamendu-orratzen fabrikazioan espezializatuta dagoen Elgoibarko lantegian 240 langilek egiten dute lan, eta bertan dago Schaeffler Iberia lege-entitatearen egoitza soziala.  

MMubil  Mobility  Expo,  mugikortasun  jasangarriaren  industriaren  azoka  profesionala  arlo  digitalean  eta  industrialean

MMubil Mobility Expo, mugikortasun jasangarriaren industriaren azoka profesionala arlo digitalean eta industrialean

2026ko martxoak 25 eta 26an ospatuko da Ficoban

Detergente  biologikoa,  berrikuntza-bektorea  garbiketa  profesionalean
15/02/2026 Berrikuntza

Detergente biologikoa, berrikuntza-bektorea garbiketa profesionalean

'A&B Laboratorios de Biotecnología'-k Berrikuntzaren Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jaso zuen 2024an

Autokontsumo  energetikoa  %  30  hazi  da  Euskadin  industriak  bultzatuta

Autokontsumo energetikoa % 30 hazi da Euskadin industriak bultzatuta

Autokontsumorako potentzia % 30 hazi da Eusko Jaurlaritzaren Autokontsumorako Laguntza Programa abian jarri zenetik.

Energiaren  prezioa  garestitzen  duten  eta  industriaren  lehiakortasuna  mugatzen  duten  distortsioak  berrikustea  proposatu  dio  Eusko  Jaurlaritzak  Espainiako  Gobernuari

Energiaren prezioa garestitzen duten eta industriaren lehiakortasuna mugatzen duten distortsioak berrikustea proposatu dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari

Euskal industriaren kostu elektrikoak Frantzian baino % 165 garestiagoak eta Alemanian baino % 35 garestiagoak izan daitezke. Bi herrialdeek lortu dute azken prezioaren murrizketa hori, industria-sektore elektrointentsiboen aldeko neurri erregulatzaile argien bidez.

Aleovitro,  landare  in  vitro  hazkuntzarako  euskal  bioteknologia

Aleovitro, landare in vitro hazkuntzarako euskal bioteknologia

Konpainia bizkaitarrak zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu; elikadura, farmazia, medikuntza eta kosmetikaren sektoretik ingurumenera

Euskadiren  industria-estrategia  indartu  du  Pradalesek,  deskarbonizazioaren  eta  autonomia  estrategikoaren  aldeko  apustu  irmoaren  bidez
26/01/2026 Deskarbonizazioa

Euskadiren industria-estrategia indartu du Pradalesek, deskarbonizazioaren eta autonomia estrategikoaren aldeko apustu irmoaren bidez

2,5 MW-eko elektrolizagailuaren eta etorkizuneko 100 MW-eko elektrolizagailuaren bidez, Euskadi hidrogeno berdearen abangoardian kokatuko da Europan; urtean 167.000 tona CO2 isurtzea saihestuko da, industriaren deskarbonizazio adimendunaren alorrean nabarmen aurrera eginda. Imanol Pradales: «Europak egun duen erronka izugarria da: gure industria eta garapen-eredua ahalik eta azkarren deskarbonizatu behar dugu, eta hori,...

TEAM  Engineering  Group  eta  TECNALIAk  Hyteam  merkaturatu  dute,  hidrogenoaren  eraldaketa  integralerako  euskal  ingeniaritza  berria
22/01/2026 Deskarbonizazioa

TEAM Engineering Group eta TECNALIAk Hyteam merkaturatu dute, hidrogenoaren eraldaketa integralerako euskal ingeniaritza berria

Enpresak hidrogenoaren balio-kate osoa hartzen du, bideragarritasun-azterketetatik hasi eta proiektuak egiteraino.

Industria  deskarbonizazioko  proiektuen  %  70  energia-eraginkortasunera  bideratu  dira,  Euskadi  2030  Industria  Planarekin  bat  etorriz
17/12/2025 Deskarbonizazioa

Industria deskarbonizazioko proiektuen % 70 energia-eraginkortasunera bideratu dira, Euskadi 2030 Industria Planarekin bat etorriz

59 enpresek parte hartu dute parte Eusko Jaurlaritzaren Industria Deskarbonizatzeko programan. 2025ean, 22 milioiko inbertsio publikoa egin da eta honek, 109,9 milioi euroko inbertsio pribatua eragin du

GESek  196  milioi  eta  343  MWp-eko  lau  kontratu  fotovoltaiko  itxi  ditu  azken  lauhilekoan

GESek 196 milioi eta 343 MWp-eko lau kontratu fotovoltaiko itxi ditu azken lauhilekoan

Energia fotovoltaikoan, biltegiratzean eta sare elektrikoetan aldi berean aurrera egiteak GES balio-kate berriztagarrian funtsezko eragile gisa finkatzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.