Deskarbonizazioa
Albisteak 21 maiatza, 2025

Mikel Jauregi: “deskarbonizazio adimentsuaren aldeko apustua egiten dugu, eta bide desberdinetatik hel gaitezke horretara”

Sailburuak adierazi duenez, Euskadi, azken hilabeteotan, ahalegintzen ari da bertako industriak eta bertan ezarri nahi diren enpresa-proiektu berriek eskatzen duten potentzia lortzen
-

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua elkarrizketatu dute Herri Irratiko mikrofonoetan, eta Euskadiko gaurkotasun ekonomikoa aztertu du.

“Industriaren deskarbonizazio-prozesua ona da planetarentzat eta gure enpresentzat, lehiakorragoak egiten baititu. Industriaren ekoizpen-prozesuak elektrifikatzen ari gara, eta, hartara, potentzia handiagoa behar da. Red Electrica erakundeak eta Ministerioak bost urtean behin planifikatzen dute sare elektrikoa, Euskadirekin elkarlanean. Hilabeteak daramatzagu elkarrekin lanean gure industriak eta proiektu berriek behar duten potentzia lortzen saiatzeko. Uda baino lehen bost urteko plan berrirako potentzia berriaren iragarpena espero genuen, baina, itzalaldiaren ostean, epe hori atzeratuko da”.

“Industria elektrointentsiboek edo bero bidezko ekoizpen-prozesuak dituzten industriek potentzia handiagoa eskatzen digute (gas-labeen ordez labe elektrikoak erabiltzen dituztenak, adibidez). Gainera, Euskadin finkatu nahi duten eta entxufea non dagoen galdetzen duten industria-proiektu berriak ere badaude”.

Ekonomiaren deskarbonizazioa

“Europan, une honetan, eztabaidatzen ari da deskarbonizazioaren aldeko apustuari eustea, baina horretara iristeko bidea aztertzea. Guk neutraltasun teknologikoaren aldeko apustua egiten dugu. Berriztagarriak bai, baina beste apustu batzuk ere egin behar dira, hidrogenoarena adibidez”.

“Bihar guztiok auto elektrikorako aldaketa egingo bagenu, ez genuke non entxufatu. Gainera, auto hori elektrizitate marroiarekin elikatzen arituko ginateke, ez elektrizitate berdearekin. Elektrifikazioaren aldeko apustuan sinesten dugu, baina mugikortasunean emisio txikiago sortzeko gai diren beste teknologia batzuk ere behar ditugu. Eta elektrifikazio horri erantzuteko gai den sare elektrikoa izan behar dugu”.

Muga-zergak eta merkataritza-gerra

“Industriaren Defentsarako Taldea otsailetik ari da lanean, hain zuzen Trump Administrazioaren balizko muga-zerga berrien lehen iragarpenak hasi zirenetik. Nazio esportatzailea gara, gure barne-produktu gordinaren % 40 esportazioekin lotuta dago. Ildo horretan, Ameriketako Estatu Batuetako muga-zergek eragin zuzena dute gure esportazio-ahalmenean, eta ziurgabetasuna sortu dute industrian, eta aurreikusitako inbertsioak gelditzeko arriskua eragin. Industriaren Defentsarako Taldearen bidez, 500 milioi euro onartu ditugu industriarako laguntzetan, inbertsioak dinamiza daitezen, eta sektorez sektoreko azterketa egin dugu, eman beharreko laguntza sektorial zehatzak identifika daitezen. Adibidez, automozioaren sektorean emisio txikiagoko ibilgailuen erosketa sustatzeko plana onartu dugu”.

“Gure kasuan, gure industriaren % 6k zuzenean esportatzen du Ameriketako Estatu Batuetara, baina Frantziara eta Alemaniara egiten ditugun esportazioen herena Ameriketako Estatu Batuetara egiten diren zeharkako esportazioak dira. Hartara, laguntza berriak planteatzeko garaian, zuzenean edo zeharka esportatzen dutenak zaindu behar ditugu”.

“Euskal Finantza Aliantza gisako tresnak ditugu, 1.000 milioi eurorekin 4.000 milioi euro erakartzeko gai izango direnak, gure industriaren, bertan errotzearen eta eraldaketa digitalaren aldeko apustuan”.

Sare elektrikoa

“Industriaren deskarbonizazio-prozesua ona da planetarentzat eta gure enpresentzat, lehiakorragoak egiten baititu. Industriaren ekoizpen-prozesuak elektrifikatzen ari gara, eta, hartara, potentzia handiagoa behar da. Red Electrica erakundeak eta Ministerioak bost urtean behin planifikatzen dute sare elektrikoa, Euskadirekin elkarlanean. Hilabeteak daramatzagu elkarrekin lanean gure industriak eta proiektu berriek behar duten potentzia lortzen saiatzeko. Uda baino lehen bost urteko plan berrirako potentzia berriaren iragarpena espero genuen, baina, itzalaldiaren ostean, epe hori atzeratuko da”.

“Industria elektrointentsiboek edo bero bidezko ekoizpen-prozesuak dituzten industriek potentzia handiagoa eskatzen digute (gas-labeen ordez labe elektrikoak erabiltzen dituztenak, adibidez). Gainera, Euskadin finkatu nahi duten eta entxufea non dagoen galdetzen duten industria-proiektu berriak ere badaude”.

Lotutako albisteak

Energiaren  prezioa  garestitzen  duten  eta  industriaren  lehiakortasuna  mugatzen  duten  distortsioak  berrikustea  proposatu  dio  Eusko  Jaurlaritzak  Espainiako  Gobernuari

Energiaren prezioa garestitzen duten eta industriaren lehiakortasuna mugatzen duten distortsioak berrikustea proposatu dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari

Euskal industriaren kostu elektrikoak Frantzian baino % 165 garestiagoak eta Alemanian baino % 35 garestiagoak izan daitezke. Bi herrialdeek lortu dute azken prezioaren murrizketa hori, industria-sektore elektrointentsiboen aldeko neurri erregulatzaile argien bidez.

Euskadiren  industria-estrategia  indartu  du  Pradalesek,  deskarbonizazioaren  eta  autonomia  estrategikoaren  aldeko  apustu  irmoaren  bidez
26/01/2026 Deskarbonizazioa

Euskadiren industria-estrategia indartu du Pradalesek, deskarbonizazioaren eta autonomia estrategikoaren aldeko apustu irmoaren bidez

2,5 MW-eko elektrolizagailuaren eta etorkizuneko 100 MW-eko elektrolizagailuaren bidez, Euskadi hidrogeno berdearen abangoardian kokatuko da Europan; urtean 167.000 tona CO2 isurtzea saihestuko da, industriaren deskarbonizazio adimendunaren alorrean nabarmen aurrera eginda. Imanol Pradales: «Europak egun duen erronka izugarria da: gure industria eta garapen-eredua ahalik eta azkarren deskarbonizatu behar dugu, eta hori,...

TEAM  Engineering  Group  eta  TECNALIAk  Hyteam  merkaturatu  dute,  hidrogenoaren  eraldaketa  integralerako  euskal  ingeniaritza  berria
22/01/2026 Deskarbonizazioa

TEAM Engineering Group eta TECNALIAk Hyteam merkaturatu dute, hidrogenoaren eraldaketa integralerako euskal ingeniaritza berria

Enpresak hidrogenoaren balio-kate osoa hartzen du, bideragarritasun-azterketetatik hasi eta proiektuak egiteraino.

Industria  deskarbonizazioko  proiektuen  %  70  energia-eraginkortasunera  bideratu  dira,  Euskadi  2030  Industria  Planarekin  bat  etorriz
17/12/2025 Deskarbonizazioa

Industria deskarbonizazioko proiektuen % 70 energia-eraginkortasunera bideratu dira, Euskadi 2030 Industria Planarekin bat etorriz

59 enpresek parte hartu dute parte Eusko Jaurlaritzaren Industria Deskarbonizatzeko programan. 2025ean, 22 milioiko inbertsio publikoa egin da eta honek, 109,9 milioi euroko inbertsio pribatua eragin du

Eusko  Jaurlaritzak  50  milioi  euro  eskatu  dizkio  Ministerioari,  MOVES  III  programaren  barruan  egiteke  dauden  eskariei  erantzuteko

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euro eskatu dizkio Ministerioari, MOVES III programaren barruan egiteke dauden eskariei erantzuteko

Jauregik gogorarazi duenez, “Eusko Jaurlaritzak joan den uztailetik eskatu du MOVES III programarako zuzkidura handitzeko, aurrekontua programa amaitu aurretik agortzen ari zelako”.

Euskadi  mundu  mailako  elektrifikazioaren  protagonista

Euskadi mundu mailako elektrifikazioaren protagonista

Mikel Jauregi Industria sailburuak Grid4Industry ekimena aurkeztu du, Euskadin ENLIT ospatuko delako, energia elektrikoaren arloko 15.000 aditu inguru biltzen dituen nazioarteko hitzordua

Hidrogeno  berdearen  teknologien  garapena  izango  da  Euskadiko  Industriaren  Deskarbonizazio  Foroaren  ardatza

Hidrogeno berdearen teknologien garapena izango da Euskadiko Industriaren Deskarbonizazio Foroaren ardatza

Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, eta DCARTECH kluster industrialen aliantzak elkarrekin antolatutako deskarbonizazio industrialerako topaketaren zazpigarren edizioak Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimena sendotu du

Euskadik  “industria  gehiagoren,  industria  hobearen  eta  isuri  gutxiagoren  aldeko  apustua”  berretsi  du,  Hidrogeno  Sare  Tronkala  zabalduta
03/11/2025 Deskarbonizazioa

Euskadik “industria gehiagoren, industria hobearen eta isuri gutxiagoren aldeko apustua” berretsi du, Hidrogeno Sare Tronkala zabalduta

Euskadi 2030 Industria Planak deskarbonizazio adimendunaren, mix energetikoaren eta neutraltasun teknologikoaren alde egiten du, elektrifikazioa, hidrogeno berdea eta gisa horretako beste teknologia garbi batzuk sustatuta

Moves  III  eta  Emisio  Gutxiagoko  Ibilgailuak  programen  arrakastak  eskaera  betetzeko  laguntzak  zabaltzea  eskatzen  du
07/10/2025 Deskarbonizazioa

Moves III eta Emisio Gutxiagoko Ibilgailuak programen arrakastak eskaera betetzeko laguntzak zabaltzea eskatzen du

Eusko Jaurlaritzaren Emisio Gutxiagoko Ibilgailuak programak aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Europa mailako programa aitzindaria da, garraioaren deskarbonizaziorako neutraltasun teknologikoan oinarritua.

Aclimak  ‘Decarbon  Hub’  abiarazi  du,  karbonoak  baliabide  gisa  duen  potentziala  balioan  jartzeko

Aclimak ‘Decarbon Hub’ abiarazi du, karbonoak baliabide gisa duen potentziala balioan jartzeko

Euskadiko ingurumen-industrien klusterrak ekonomia zirkularrean eta CO2-ak baliabide estrategiko gisa eskaintzen dituen aukeretan oinarritutako deskarbonizazioaren buru izateko jarrera hartu

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.