Albisteak 29 urtarrila, 2026

Autokontsumo energetikoa % 30 hazi da Euskadin industriak bultzatuta

Autokontsumorako potentzia % 30 hazi da Eusko Jaurlaritzaren Autokontsumorako Laguntza Programa abian jarri zenetik.
-

• Laguntza-programa honen barruan onartutako 44 MWak Labrazako Parke Eolikoaren potentziarekin konpara daitezke.
• Autokontsumorako potentzia berriaren % 55 industriako eguzki-instalazioei dagokie.
• Guztira, Eusko Jaurlaritzaren laguntzek 100 milioi euro inguruko inbertsioa mobilizatu dute energia-autokontsumorako.
• Programa honek energia biltegiratzeko laguntzak barne hartzen ditu, eta, aldi horretan, 30 MWh-ra iritsi da, egungo edukiera bikoiztuta.
• Etxebizitzarako laguntzak inbertsio osoaren % 50era iristen dira.
• Industriaren kasuan, zuzeneko laguntzak tamainaren araberakoak dira: % 25 enpresa handiarentzat eta % 45 txikientzat. Horri % 35eko
kenkari fiskala gehitzen zaio.

Autokontsumo energetikoa % 30 hazi da Euskadin, joan den maiatzean Eusko Jaurlaritzaren Autokontsumorako Laguntza Programa abian jarri zenetik. Bultzada handi hori, zortzi hilabetetan, industrian autokontsumorako instalazio fotovoltaikoen hazkundeak eragin du, neurri handi batean, Euskadin instalatutako potentzia berriaren % 55 baitira.

Eusko Jaurlaritzaren Autokontsumorako Laguntzen Programa, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) kudeatzen du, eta Euskadi sorkuntza berriztagarriari dagokionez lurralde dinamikoenetako bat bezala posizionatzen du. Laguntza-programa honen barruan onartutako 44 MW potentziako mugarriak Labrazako Parke Eolikoaren potentziarekin konpara daitezke. Horrek, dirulaguntzarekin 30 MWh-ko energia-biltegiratzea bultzatzearekin batera, euskal ekoizpen-sarearen energia-lehiakortasuna bizkortzen du.

Guztira, Eusko Jaurlaritzaren laguntzek 100 milioi euro inguruko inbertsioa mobilizatu dute energia-autokontsumorako. Etxebizitzarako inbertsio osoaren % 50era iristen dira laguntzak. Industriaren kasuan, autokontsumo elektrikoko instalazioetan inbertitzeko zuzeneko laguntzak enpresen tamainaren araberakoak dira, batez beste % 25 enpresa handiarentzat eta % 45 txikientzat. Horri % 35eko kenkari fiskala gehitzen zaio. Onartutako potentziari esker, 17.000 bat etxeren kontsumoaren baliokidea den elektrizitate garbia sortu ahal izango da, eta, horri lotuta, 14.000 tona CO₂ murriztu ahal izango dira urtero. Hedapen hori Euskadi 2030 Industria Planean eta Energia Berriztagarriak Garatzeko bere proiektu eraldatzailean txertatzen da, 2028an ahalmen berriztagarri berriko 550 MWko helburu gehigarria ezartzen duena.

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak adierazi duenez, "euskal industriak autokontsumoaren alde egindako apustua deskarbonizazioaren eta lehiakortasunaren alde hartutako konpromisoaren adibide da. Eusko Jaurlaritzak euskal industria osoa animatzen du, eta, bereziki, ETEa, autokontsumorako laguntzak eskatzera eta laguntza horiek jasotzera. Laguntza horiei esker, inbertsioaren % 45erainoko dirulaguntza zuzenak jasotzen dituzte, eta horri % 35eko kenkari fiskala gehitzen zaio ". Industria-lidergoa eta trakzio-efektua Eskariaren trakzioa argia da. 2020aren amaieran erregistratu ziren autokontsumorako 7 MWetatik 192 MWetara igaro da 2025aren amaieran.

Zifra hori EAEn instalatutako potentzia elektriko berriztagarri osoaren (679 MW) % 28 da jada, eta % 30eko hazkundea 2024aren aldean. Gaur egun, autokontsumorako 8.000 instalaziok baino gehiagok jarduten dute Euskadin. Onartutako potentziaren % 55 industria estalkietan kokatzen da, ekoizpen- sektorearen trakzio-papera berretsiz. Enpresentzat, autokontsumoak efektu hirukoitz bat eskaintzen du: itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak instalazio fotovoltaikoetan % 45erainoko inbertsioa egiteko, % 35eko kenkari fiskalak, eta fakturaren murrizketa auto-kontsumitutako energian karguak eta bidesariak kentzeagatik.

44MWen mugarrira iritsi ondoren, gaur egun enpresek aukera paregabea dute EEEk autokontsumorako ematen dituen laguntzetan aukera hori aprobetxatu eta eredu energetikoa aldatzeko bidean aurrera egiteko. Biltegiratzea programaren ardatz estrategikoa da, eta hazteko potentzial handiena duen eremuetako bat. Hasierako ezarpen mugatu batetik abiatuta, Euskadik hazkunde esponentziala izan du, bai etxeko instalazioetan, bai industria-instalazioetan. Diruz lagundutako 30 MWh-ko ahalmena, egungo ahalmena bikoiztuta, oinarri sendoa da energia berriztagarriak integratzeko eta modu eraginkorragoan banatutako kontsumoak kudeatzeko.

Lotutako albisteak

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Schaeffler  enpresaren  lantegia  bisitatu  du  Elgoibarren,  industria-digitalizazioan  aitzindaria

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Schaeffler enpresaren lantegia bisitatu du Elgoibarren, industria-digitalizazioan aitzindaria

Errodamendu-orratzen fabrikazioan espezializatuta dagoen Elgoibarko lantegian 240 langilek egiten dute lan, eta bertan dago Schaeffler Iberia lege-entitatearen egoitza soziala.  

MMubil  Mobility  Expo,  mugikortasun  jasangarriaren  industriaren  azoka  profesionala  arlo  digitalean  eta  industrialean

MMubil Mobility Expo, mugikortasun jasangarriaren industriaren azoka profesionala arlo digitalean eta industrialean

2026ko martxoak 25 eta 26an ospatuko da Ficoban

Detergente  biologikoa,  berrikuntza-bektorea  garbiketa  profesionalean
15/02/2026 Berrikuntza

Detergente biologikoa, berrikuntza-bektorea garbiketa profesionalean

'A&B Laboratorios de Biotecnología'-k Berrikuntzaren Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jaso zuen 2024an

Energiaren  prezioa  garestitzen  duten  eta  industriaren  lehiakortasuna  mugatzen  duten  distortsioak  berrikustea  proposatu  dio  Eusko  Jaurlaritzak  Espainiako  Gobernuari

Energiaren prezioa garestitzen duten eta industriaren lehiakortasuna mugatzen duten distortsioak berrikustea proposatu dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari

Euskal industriaren kostu elektrikoak Frantzian baino % 165 garestiagoak eta Alemanian baino % 35 garestiagoak izan daitezke. Bi herrialdeek lortu dute azken prezioaren murrizketa hori, industria-sektore elektrointentsiboen aldeko neurri erregulatzaile argien bidez.

Aleovitro,  landare  in  vitro  hazkuntzarako  euskal  bioteknologia

Aleovitro, landare in vitro hazkuntzarako euskal bioteknologia

Konpainia bizkaitarrak zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu; elikadura, farmazia, medikuntza eta kosmetikaren sektoretik ingurumenera

Euskadiren  industria-estrategia  indartu  du  Pradalesek,  deskarbonizazioaren  eta  autonomia  estrategikoaren  aldeko  apustu  irmoaren  bidez
26/01/2026 Deskarbonizazioa

Euskadiren industria-estrategia indartu du Pradalesek, deskarbonizazioaren eta autonomia estrategikoaren aldeko apustu irmoaren bidez

2,5 MW-eko elektrolizagailuaren eta etorkizuneko 100 MW-eko elektrolizagailuaren bidez, Euskadi hidrogeno berdearen abangoardian kokatuko da Europan; urtean 167.000 tona CO2 isurtzea saihestuko da, industriaren deskarbonizazio adimendunaren alorrean nabarmen aurrera eginda. Imanol Pradales: «Europak egun duen erronka izugarria da: gure industria eta garapen-eredua ahalik eta azkarren deskarbonizatu behar dugu, eta hori,...

TEAM  Engineering  Group  eta  TECNALIAk  Hyteam  merkaturatu  dute,  hidrogenoaren  eraldaketa  integralerako  euskal  ingeniaritza  berria
22/01/2026 Deskarbonizazioa

TEAM Engineering Group eta TECNALIAk Hyteam merkaturatu dute, hidrogenoaren eraldaketa integralerako euskal ingeniaritza berria

Enpresak hidrogenoaren balio-kate osoa hartzen du, bideragarritasun-azterketetatik hasi eta proiektuak egiteraino.

Industria  deskarbonizazioko  proiektuen  %  70  energia-eraginkortasunera  bideratu  dira,  Euskadi  2030  Industria  Planarekin  bat  etorriz
17/12/2025 Deskarbonizazioa

Industria deskarbonizazioko proiektuen % 70 energia-eraginkortasunera bideratu dira, Euskadi 2030 Industria Planarekin bat etorriz

59 enpresek parte hartu dute parte Eusko Jaurlaritzaren Industria Deskarbonizatzeko programan. 2025ean, 22 milioiko inbertsio publikoa egin da eta honek, 109,9 milioi euroko inbertsio pribatua eragin du

GESek  196  milioi  eta  343  MWp-eko  lau  kontratu  fotovoltaiko  itxi  ditu  azken  lauhilekoan

GESek 196 milioi eta 343 MWp-eko lau kontratu fotovoltaiko itxi ditu azken lauhilekoan

Energia fotovoltaikoan, biltegiratzean eta sare elektrikoetan aldi berean aurrera egiteak GES balio-kate berriztagarrian funtsezko eragile gisa finkatzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.