Elkarrizketak 21 otsaila, 2023

Araba Domotic: “Gaur egungo domotikak eragin handia du energiaren aurrezkian”

Ioseba Martínez de Guereñu enpresariak zuzentzen du Arkauteko Ertzaintzaren Akademia eraikin jasangarri eta “adimentsu" bihurtu berri duen ETEa
-

Araba Domotic Gasteizko ETE bat da, gasteiztar kementsu, trebatu eta bisionario batek 2004an sustatu zuena, bere domotikako ezagutzak enpresen eta etxeen eguneroko jardunean aplikatzeko.  Sortu zenetik hogei urte igaro diren honetan, Araba Domotic System-ek brontzezko domina jaso du KNX Instalazio Domotikoen Lehiaketa Nazionalean, Arkauteko Ertzaintzaren Akademia eraikin jasangarri, autonomo eta adimentsu bihurtzeagatik. “Pisuzko arrazoiak, aurrezki eta efizientzia energetikoen politikei dagokienez, domotika dagokion tokian kokatzeko”, diosku konpainiako CEO Ioseba Martínez de Guereñuk.

Hitz egiguzu azken sari horretaz…

KNX elkarteak Estatuko hiru instalazio domotiko onenei ematen dien sari bat da. Bi urterik behin antolatzen da, baina pandemia dela eta, orain dela lau urte egin zen azkenekoz. Edizio honetan sekula baino proiektu gehiago aurkeztu dira eta, beraz, ilusio handiagoa egin digu saria irabazteak.

 Paradoxikoa badirudi ere, lehen aldia da krisialdi batek mesede egiten dizuela…

Mundu mailako krisialdi energetiko hau mesedegarria da energiaren aurrezkian edo energia berriztagarrien sorkuntzan diharduen sektore ororentzat, eta gu, hain zuzen, arlo horietan ari gara lanean, alegia, energiaren efizientzian, energia berriztagarrietan eta mugikortasun elektrikoan. Kasu honetan, domotika figura garrantzitsua da eta izango da, domotikan oinarrituko baita eraikinen deskarbonizazioa. Gainera, gure sektoreak ingurumenari laguntzen dio, eta horrek ilusio handia egiten digu.

Zer esan nahi du gaur egun domotikak?

Duela hogei urte hasi ginenean bazuen halako kutsu cool bat, gutxi batzuentzako teknologia bihurtzen zuena, hots, ez zena eskuragarria mundu guztiarentzat. Baina, gaur egun, zorionez, demokratizatu egin da. Eta, beraz, esango nuke esan nahi duela aurrerakuntza, aurrezkia eta lasaitasuna.

Pertzepzioa da “oso garestia” dela, errealitatera egokitzen al da pertzepzio hori?

Era guztietako sistemak daude eta, beraz, poltsiko guztietarako. Etxebizitzen sektorean, adibidez, 80 edo 90 metro koadroko etxebizitza baten kasuan, 1.500 edo 2.000 eurogatik posible duzu mugikorrean integratzea berogailua, argiak, pertsianak, eta sute-, hezetasun- eta intrusio-sentsoreak.

Badirudi domotika dela iraultza teknologiko handien “ahizpa txikia”…

Egia da, gauza guztiek eboluzionatu dute, baina badirudi domotika ez dela erabat garatu, nahiz eta aspalditik dagoen merkatuan. Etxebizitzen sektorean, egia esan, Euskadin kostatzen ari zaio. Madrilen, adibidez, etxebizitza berri gehienek badituzte integraturik sistema domotikoak. Gu, ordea, hirugarren sektoreari dagokionez, bat gatoz egungo garaiekin, eta zehazki Gasteizen askoz gehiago. Hemen ingurumenari diogun errespetuak funtsezko bihurtzen gaitu eraikinen proiektuetan. Hiriko zentro zibiko guztien proiektuetan parte hartu dugu.

Badute antzekotasunik 2004an sortu zenuen enpresak eta gaur egungoak?

 Motibazio, gogo eta ilusio berdina dugu. Topiko bat da, baina kasu honetan egia da. Motibazioa, gogoa eta ilusioa lehengo berdinak badira ere, jakintza eta esperientzia gehiago dugu, eta hori oso garrantzitsua da gurea bezalako arlo teknologiko batean. Hasieran baino zerbitzu gehiago eta hobeak eskaintzen ditugu.

 Ezagutu ditugu bi kataklismo garrantzitsu, lehengaien eta energien krisialdia, gerra bat… Hori guztia gorabehera, merezi izan du bidea egiteak?

 Pentsatzen genuenean 2008ko krisia atzean utzia genuela eta fakturazio-maila eta lan-zama onetara itzuliak ginela, pandemia iritsi zen. Gero, bazirudienean gurutzaldi-abiadura hartua genuela, Ukrainiako gerra etorri zen, gerrak berekin ekarri duen guztiarekin. Horrek esan nahi du daukaguna baloratu behar dugula eta lanean eta borrokan jarraitu beharra dagoela, ez baitakigu zer gertatuko den bihar. Merezi izan du bai, beti merezi du bidea egiteak, gogorra bada ere. Bidean beti daude gauza onak, beti aurkitzen duzu jende ona eta esperientzia onak.

 Non ikusi nahi zenuke zure enpresa epe labur-ertainean?

 Pertsona batek proiektu bat sortzen duenean, garrantzitsuena da hazteko motibazioa izatea. Nire kasuan ere hala da, baina, hori bai, oinak beti lurrean izanda. Beti gustatu izan zait inurriek bezala lan egitea, apurka-apurka baina urrats sendoekin. Etorkizunean nahiko nuke oraintxe garen bezalakoak izatea, hau da, hiriko erreferente bat domotikari dagokionez. Baina beti da posible hobetzea eta haztea, nahi duguna da hirian automatizazioren bat daraman obra berri bat egiten den bakoitzean gogoan har gaitzatela. Horrek esan nahiko du ongi kokatuak gaudela merkatuan.

 

 

Lotutako albisteak

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

TH  COMPANY,  munduko  liderra  arrantza-industrietarako  irtenbide  teknologikoetan

TH COMPANY, munduko liderra arrantza-industrietarako irtenbide teknologikoetan

Mungiako enpresak zibersegurtasun industrialeko programaren baitan SPRI Taldearen laguntza jaso du eta salmenten % 80 esportatzen du

Lanerako  mugikortasuna,  eguneroko  errutinatik  palanka  estrategikora  euskal  erakundeentzat

Lanerako mugikortasuna, eguneroko errutinatik palanka estrategikora euskal erakundeentzat

Ingartek, mugikortasunari aplikatutako adimenean espezializatutako euskal enpresak, ingurumen-inpaktua murrizteko eta langileen segurtasuna eta ongizatea hobetzeko aukera ematen duten planak garatu ditu Euskotrenentzat eta Lehendakaritzarentzat.

Pedro  Silva  (Herko  Trucks):  “Gure  kamioiek  emisioak  %93raino  murrizteko  aukera  ematen  dute”

Pedro Silva (Herko Trucks): “Gure kamioiek emisioak %93raino murrizteko aukera ematen dute”

Herko Trucks hiri-banaketarako kamioi arinen fabrikatzaile bizkaitarrak emisio gutxiko garraio profesionaleko soluzioak garatzen ditu, eta digitalizazioaren eta erregai berriztagarrien alde egiten du sektorearen deskarbonizazioan aurrera egiteko.

E&M  Combustión  enpresak  industria-erregailuak  garatzen  ditu  deskarbonizatutako  etorkizunerako

E&M Combustión enpresak industria-erregailuak garatzen ditu deskarbonizatutako etorkizunerako

Bizkaiko enpresak instalazioak handitu ditu teknologia berriak ezartzeko

Nabla  Wind  Hubek  nazioarteko  parke  eolikoen  bizitza  erabilgarria  luzatzen  jarduten  du  Gasteiztik

Nabla Wind Hubek nazioarteko parke eolikoen bizitza erabilgarria luzatzen jarduten du Gasteiztik

Ingeniaritza eolikoaren talde independenteak eredu aeroelastikoak, egituren azterketa eta zerbitzu aurreratuak uztartzen ditu martxan dauden parkeetan aktiboak optimizatzeko eta arrisku teknikoak murrizteko.

Plásticos  Lezo,  plastikoaren  industrian  piezetarako  hornitzaile  estrategiko  bihurtutako  familia-tailerra

Plásticos Lezo, plastikoaren industrian piezetarako hornitzaile estrategiko bihurtutako familia-tailerra

Irungo enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programako laguntza jaso du eta jasangarritasuneko politika da bere ezaugarri nagusia

Ciclogreenek  laneko  mugikortasunaren  inpaktua  murrizteko  irtenbideak  garatzen  ditu

Ciclogreenek laneko mugikortasunaren inpaktua murrizteko irtenbideak garatzen ditu

Enpresak Mugikortasun Jasangarriko Planak diseinatzen eta ezartzen laguntzen die euskal erakundeei, teknologia, pizgarriak eta arauak betetzea uztartuz.

Unibertsitatetik  merkatu  globalera:  SBSk  prozesu  termikoak  optimizatzen  eta  karbonoa  harrapatzen  duen  teknologia  propioa  garatzen  du

Unibertsitatetik merkatu globalera: SBSk prozesu termikoak optimizatzen eta karbonoa harrapatzen duen teknologia propioa garatzen du

Euskal spin-offak, EHUtik sortua, hamarkadetako ikerketak industriarentzako irtenbide praktiko bihurtzen ditu, hondakinak birziklatzetik emisioak murrizteraino.

Itsas  Natura,  30  urte  baino  gehiago  lanean  elikagaien  eta  ingurumenaren  segurtasunean

Itsas Natura, 30 urte baino gehiago lanean elikagaien eta ingurumenaren segurtasunean

Gipuzkoako enpresa bere analisien kalitatea, elikagaien industrian kalitate-sistemen ezarpena eta Legionellaren kontrolagatik nabarmentzen da.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.