Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 15 abendua, 2025

Serbitizazioaren aldeko apustua egiten duen ekipo eta osagarri hidraulikoen fabrikatzailea da Oilgear

Hernaniko enpresak neurrira egindako soluzioak eskaintzen ditu, eta SPRI Taldearen Konpetentzia Digital Profesionalen programaren dirulaguntza jaso du
-

Oilgear multinazionalak fabrika bat du Hernanin eta ekipoak eta osagarri hidraulikoak fabrikatzen ditu 1963tik. Gipuzkoako fabrikak bost milioi eurotik gorako fakturazioa du urtean eta serbitizazioa da bere etorkizuneko erronka, besteak beste, bezeroei energia aurrezteko eta monitorizazio adimendunaren soluzio prediktiboetarako sarbidea eskaintzeko. SPRI Taldearen Konpetentzia Digital Profesionalen programaren dirulaguntza jaso du, eta, horri esker, giza baliabideen eta digitalizazioaren arloko aholkularitza espezializatua jaso du.

Hernaniko fabrikak 33 langile ditu, “ingeniaritza hidraulikoaren eta automatizazioaren arloko espezialista teknikoak, salmenta osteko zerbitzuetako teknikari adituak, esperientzia eta ezagutza handiarekin arlo horretan, zerbitzu komertzialak eta administratiboak”, azaldu du Pedro Chartonek, zuzendarietako batek.

Oilgearrek fluxuen ingeniaritzaren arloko proiektu guztietan laguntzen die bere bezeroei, erabiltzeko prest dauden soluzioak eskaintzeko: “Diseinua, ingeniaritza, simulazio dinamikoak, nazioarteko proiektuen kudeaketa, ekipo elektrohidraulikoen modernizazioa, POD ‘Power On Demand’ soluzioak; betiere, fidagarritasuna hobetzeko, produktibitatea handitzeko eta ekoizpen-ekipoetan energia aurrezteko”.

Enpresak produktu-gama zabala eskaintzen du, hala nola zilindro-ponpa hidraulikoak, betetze- huste-balbulak, bloke eta sistema hidraulikoak, kartutxoak edo balbulak. Horrez gain, soluzio hidrauliko guztientzako eta ingeniaritzako hainbat soluziorentzako salmenta osteko zerbitzuaren pakete osoak ere eskaintzen ditu, “eskakizunik zorrotzenak ere modu iraunkor eta fidagarrian ezarri ahal izateko”.

Era askotako sektoreentzat egiten du lan. Prentsa hidraulikoentzat, defentsarentzat, aeronautikarentzat, energiarentzat, siderurgiarentzat, obra zibilentzat, itsasoko sektorearentzat eta petrolioa eta gasarentzat.

Gaur egun, Oilgearrek osagarri hidraulikoak diseinatzeaz eta fabrikatzeaz gain, “sistema konplexuak, neurrira egindako soluzioak, integrazioa, automatizazioa, kontrol elektronikoa, salmenta osteko zerbitzua, mantentze-lanak, laguntza globala edo prestakuntza ere eskaintzen ditu”.

Hernaniko fabrikaren urteko fakturazioa bost milioi eurotik gorakoa da. Amerikan, Asian eta Europan dago enpresa.

I+G “bereziki garrantzitsua” da, “sektore oso zorrotzentzat” lan egiten duelako eta “soluzioen fidagarritasuna handia izan behar delako”. Gainera, bere lehiakideengandik teknologikoki bereizteko eta neurrira egindako soluzioak eskaintzeko balio die, “proiektu asko ez direlako produktu estandarrak, sistema pertsonalizatuak baizik. Hori dela eta, berrikuntza ezinbestekoa da pertsonalizazio-maila hori eskaini ahal izateko”.

SPRI Taldearen Konpetentzia Digital Profesionalen programarekin diagnostikoa egin du enpresak eta “langile guztiek hartu dute parte”. Horrez gain, “enpresaren digitalizazio-maila” hobetzeko ekintza-plana definitu du.

Etorkizuneko erronka serbitizazioa da; alde batetik, gure POD (Power On Demand) soluzioa ezartzeko, gure bezero guztiei energia-ekintza eraginkorrak egiteko soluzioak eskaintzeko, energia asko aurrez dezaten”. Eta, bestetik, monitorizazio adimendunaren soluzio prediktiboak eta mantentze-lanen modalitate desberdinak eskaintzeko.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei bere kanaletan jardueraren berri emateko aukera ematen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Polistmodel,  berrogei  urteko  familia-tradizioa  eta  teknologia  aurreratua  galdaketarako  ereduen  fabrikazioan

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.