Luis Zufiria kudeatzailea.
I+G+B Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 17 otsaila, 2026

Seigarbost, hondakinen edukiontzietan sarraila adimendunak eskaintzen dituen Gipuzkoako ETEa

Enpresak SPRI Taldearen Zabaldu programako laguntza jaso du nazioartekotze-proiektua indartzeko
-

Seigarbost, S.L. enpresa txiki eta ertainak hondakinen edukiontzietarako sarraila adimendunak egiten ditu Astigarragako instalazioetan, udalei hondakinak jatorrian bereizteko pizgarriak ematen laguntzeko eta 2022ko Estatuko Legearen birziklatze-helburuak lortzeko. SPRI Taldearen laguntza jaso du, Zabaldu programaren bidez, nazioartekotzea sustatzeko.

Familiako enpresa da, Donostian sortu zen 2015ean, eta lau urte geroago Astigarragara eraman zuen egoitza. “Nire seme-alabetako baten ideia da, ikasketak amaitu eta produktuak banatzeko enpresa txiki bat erosi zuen, hala nola kuboak eta edukiontziak udaletarako. Baina berehala antzeman genuen beharrezkoa zela hondakinak materia organikoaren edukiontzietan uzten zituzten erabiltzaileak identifikatzea, eta errekerimendu hori beste hondakin-frakzio batzuetara ere zabaldu da”, adierazi du Luis Zufiria kudeatzaileak.

Seigarbostek mota guztietako hondakinen edukiontzietarako sarraila adimendunak egin eta kudeatzen ditu. “Bezeroen neurrira garatzen ditugu softwarea eta hardwarea”. Bezeroen eskaerek enpresaren jardueraren norabidea markatu dute, eta softwarea, kudeaketa-plataforma eta hardwarea diseinatzeko balio izan dute, guztiak ere hasi eta buka osorik Seigarbosten garatuak.

Azken berrikuntzak edukiontzien estalki metalikoen eta materia organikorako poltsak banatzeko makinen sorta bat merkaturatzea dira.

“Edukiontzien estalkiak 1.100 litrora arteko gurpildun edukiontziak gordetzeko eta babesteko erabiltzen dira. Donostiako Alde Zaharrean erabiltzen dira, adibidez, albotik kargatzeko edukiontzietarako lekurik ez baitago han”.

Aukeran, sarraila elektronikoa ere izan dezake, edukiontzietan instalatutakoek bezala, Ireki aplikazioarekin edo txartel batekin erabil daitekeena.

Azken bezeroak tokiko administrazioak dira, baina askotan mankomunitateen edo garbiketa-kontraten enpresen bidez iristen dira haietara, haien betebeharren artean baitago sarraila elektronikoak dituzten edukiontziak instalatzea.

Merkatu nagusia Euskadin dago, baina Seigarbostek Katalunian, Gaztela Mantxan, Madrilen, Galizian, Balearretan, Murtzian, Kantabrian eta Asturiasen ere baditu ezarpenak. Sistema 30 euskal udalerritan baino gehiagotan eta beste 40 autonomia-erkidegotan dago ezarrita.

Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko Estatuko 2022ko legeak nahitaez bete beharreko helburu batzuk ezartzen ditu hondakinak bereizteko, “eta horiek betetzen dituen probintzia bakarra Gipuzkoa da, bertan edukiontzietan sarraila elektronikoen instalazioa zabaldu baita eta herritarrentzako pizgarri ekonomikoen sistemak ezarri baitira”. Seigarbostek, bere produktu eta zerbitzuekin, hondakina uzten duen erabiltzailea identifikatzen laguntzen du, bezeroei lege horretan ezarritako birziklatze-helburuak lortzen laguntzeko.

“Gasteizen, 1.300 sarraila baino gehiago ditugu instalatuta, eta 100.000 erabiltzaile baino gehiago. Udalak erabiltzaileei hobariak kalkulatzeko eta birziklapena sustatzeko kanpainak egiteko eta legeak ezartzen dituen helburuak lortzeko behar dituen datuak eta txostenak sortzen ditu gure plataformak”. Sistema horren bidez, zaborraren tasa behar bezala birziklatzen duten herritarrei egokitzeko behar diren datuak lortzen dira, eta hondakinak bereizteko tasa handitzen da. Hori dela eta, udalerriari murriztu egiten zaizkio zaborra kudeatzeko eta tratatzeko gastuak.

Enpresan guztira, 12 langile dira, eta 2026rako aurreikusitako fakturazioa 2,5 milioi eurokoa da.

I+G gakoa da. “Plataforma garapen propioarekin daukagu. Sofware as a Service soluzioa da: datu guztiak hodeian daude, eta baimendutako edozein erabiltzaile sartzen da datuetara. Aitzindariak izan gara eredu honetan”.

SPRI Taldearen Zabaldu programaren laguntzari esker, Frantziara eta Karibeko Frantziako probintzietara esportatzea erraztu dio, hala nola Martinikara.

Etorkizuneko erronkak belaunaldien arteko erreleboa eta negozioaren hedapena dira, bai Espainian, bai atzerrian”. Ikuspegi teknologikotik, I+G arloan inbertitzen ari gara, hondakinen bilketa eraginkortasunez kontrolatu ahal izateko eta kutsatzen duenak ordaintzen duela dioen araua aplikatuz tasa justuak kalkulatzeko datuak lortzeko, betiere erabiltzaileentzat eta hondakinak biltzen dituzten enpresentzat erosotasun handiena bilatuz”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

 

Lotutako albisteak

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Dinam-ek  teknologia  berriak  erabiltzen  ditu  lurzoruan  eta  lur  azpiko  ur  kutsatuetan  aritzeko
20/03/2026 Berrikuntza

Dinam-ek teknologia berriak erabiltzen ditu lurzoruan eta lur azpiko ur kutsatuetan aritzeko

Enpresa bizkaitarrak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta 3.000 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Ingurumen-zerbitzu ugari eskaintzen ditu.

Alberdi,  beti  mugimenduan  dagoen  mekanizazioko  enpresa  txiki  eta  ertaina

Alberdi, beti mugimenduan dagoen mekanizazioko enpresa txiki eta ertaina

Azkoitiko enpresak 5.000 pieza-erreferentzia baino gehiago eskaintzen ditu

DHL  Express  Forondaren  aldeko  apustua  amaitzen  ari  da  mantentze  aeronautikoko  hangar  berri  batekin
18/03/2026 Berrikuntza

DHL Express Forondaren aldeko apustua amaitzen ari da mantentze aeronautikoko hangar berri batekin

Multinazional logistikoak 40 milioi euro inguru inbertituko ditu azpiegitura berri batean, eta horri esker, Gasteizko huba Europako sareko nodo estrategikoetako bat izango da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.