Procesim-eko sortzaileak.
Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 22 urtarrila, 2026

Procesim, ETE-en administrazio-zereginak automatizatzen dituen startupa

Urtebete eta apur bat gehixeagoko enpresak fakturak prozesatzeko sistema integralak edo bezeroen arretarako zerbitzuak eskaintzen ditu.
-

Procesim urtebete eta gutxiko startupa da eta ETE-en zeregin administratiboak automatizatzen ditu. Prestakuntza-ikastaroak, fakturak prozesatzeko sistema integralak edo bezeroen arretarako zerbitzuak eskaintzen ditu.

Enpresa 2024ko udan sortu zen.  “Nik aluminio-galdaketaren industrian egiten nuen lan proiektuen kudeatzaile, eta hilaren 31 batean, ostirala, bota egin ninduten. Grina ekintzailea eta langabezia baliatu nituen enpresaren eta teknologiaren gaineko nire ezagutzak automatizazio-zerbitzuen salmentan aplikatzeko”, azaldu du Beñat Lomasek, enpresaren sortzaileak.

Bazkide batekin hasi zen lankidetzan eta “enpresak gora egin ahala, programatzaile batekin elkartu nintzen. Orain nire bazkidea da Procesimen. IT enpresa batetik dator eta jauzi profesionala egin nahi zuen bere negozioa muntatzeko. AAren eta automatizazioen merkatuek eskaintzen duten aukera ikusi dugu biok.

Lehenengo lanak “autonomoentzako eta mikroETE-entzako “homemade” garapenak izan dira. “Ondoren, igotzen jarraitu dugu eta ETE-entzako proiektuak egin ditugu fakturazioa automatizatzeko, aplikazioak garatzeko, enpresaren ERPa konektatzeko… Oraingo fasean, aurrekontu handiagoko RAGak, enpresentzako prestakuntzak eta abar egiten ditugu”.

Profil teknikoentzako prestakuntza-ikastaroak ematen dituzte, adibidez, Castelloko Merkataritza Ganberan, edo “CVak aztertzeko aplikazio osoa garatu dugu enpresa batentzat”. Gainera, fakturak prozesatzeko sistema integralak eskaintzen dizkiete aholkularitza kontulariko enpresa hibridoei edo bezeroaren arreta eramaten dute Arabako Foru Aldundian.

Sektore mota guztientzat egin du lan Procesimek, estetikako klinikentzat, marketineko agentzientzat edo obretako kontratatzaileentzat, adibidez. “Orain arlo instituzionalean (udalak, aldundiak, elkarteak…) eta industria-sektorean zentratu nahi dugu. Hala ere, aukera ona bada eta inbound iristen bada, ez dugu aterik ixten. Adibidez, musika-lizentzien banatzaile bat etorri zitzaigun bezeroen arretarako RAG bat eskatzen”.

Soilik sei hilabeteko jardueraren ostean, fakturazioa 56.000 eurora iritsi zen iaz “eta helburua aurten 100.000ra heltzea da”.  Bi bazkide sortzaileek osatzen dute plantilla. “Bata zati operatiboaz arduratzen da (garatzailea) eta bestea kanpo-kudeaketaz (aholkularia). Beste bazkide bat gehitzea da asmoa, etorkizun hurbilean eskaria eta lan-beharrak sortzen jarraitzen badugu”.

Oraingoz ez dute inbertsio zehatzik egin I+Gn, baina etengabeko ikaskuntzarako partidak dituzte, “sektoreko metodologia eta tresna berriei buruzko ikastaroak, hitzaldiak, etab.”.

Datozen urteetarako erronkak dira urte honetan zehar lau kontratu ixtea erakundeekin, “enpresaren egitura formala eratzea eta lantaldea handitu ahal izatea”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Polistmodel,  berrogei  urteko  familia-tradizioa  eta  teknologia  aurreratua  galdaketarako  ereduen  fabrikazioan

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.