Amalia Garcia, Office Managera eta Carla Prada, Marketineko arduraduna.
Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 24 otsaila, 2026

Mausa, fabrikazio aurreratuaren bidez industriarako soluzioak eraldatu dituen familiako ETEa

Oiartzungo enpresak SPRI Taldearen berrikuntzarako dirulaguntza jaso du eta bederatzi urte daramatza 3D inprimagailuaren teknologiarekin lanean.
-

Mausa Oiartzungo familiako ETEa da eta industriako fabrikazio aditiboan dago espezializatuta duela bederatzi urtetatik. Espainiako inprimatzeko makina hibrido (mekanizatua eta 3D) bakarra du. Etengabeko berrikuntza da enpresaren bereizgarria. Online eskaintzen plataforma bat sortu berri du bere webgunean, eta bezeroek segundo gutxian egin dezakete produktuaren eskaera bertatik. SPRI Taldearen laguntza ekonomikoa jaso du BDIH Konexio programaren bidez. Programa horren baitan, Basque Digital Innovation Hubek ETE-en esku jartzen du fabrikazio aurreratuko aktiboen eta zerbitzuen sare konektatua, prestakuntzarako, ikerketarako, testatzeko eta baliozkotzeko.

Familiako enpresa 1974an sortu zen Oiartzunen, egungo kudeatzaileen aitaren ekimenez. “Nire aita Emilio Garcia da, ingeniaria, eta oso gogoko zituen moldeak. Mekanizazioarekin eta fresaketa tradizionalarekin hasi zen”, aipatu du Amalia Garcia Office Managerrak. Carla Prada Marketineko arduradunarekin batera hartu du parte elkarrizketa honetan.

Hurrengo mugarri nagusia 1979an izan zen, zenbakizko kontrola zuen lehen makinarekin. Urtebete geroago, hari bidez ebakitzeko makinekin lan egiten zuen Gipuzkoako lehen enpresa bihurtu zen, eta 1982an plastikoa injektatzeko makinak sartu zituzten. “Mausan beti egin dugu teknologiaren alde”.

2017an, bigarren belaunaldia sartu zen enpresaren zuzendaritzan. “Diego anaia eta ni”, adierazi du Amalia Garciak. “Prototipoen garapena geldoa eta garestia zela ikus genuen eta 3D inprimagailuen alde egitea erabaki genuen, prozesuak azkartzeko eta gure bezeroei soluzio berritzaileak eskaintzeko”.

Mausak milaka produktu eskaintzen ditu, hala nola elektrolinerentzako euskarriak, ebaketa-likidoen ahoak, oinetakoen zolak, roboten karkasak, protesien estaldurak, ibilgailuen motorren kolektoreak, gailuentzako euskarriak edo itsasontzietako saretak. “Plastikozko edozein pieza fabrikatzen dugu 3D teknikarekin, bezero bakoitzaren beharretara egokituz eta diseinua optimizatuz, funtzionalitatea eta errendimendua hobetuz”. Askotariko bezeroak ditu: robotikaren, automobilgintzaren, medikuntzaren edo itsasontzien sektoreak.

2022an, inprimatzeko makina hibridoa integratu zuen, Matsuuraren Lumex Avance-25, eta 3Dan inprimatu eta mekanizatu egiten du aldi berean. “Espainiako bakarra da”. Gainera, online eskaintza-plataforma bat gehitu dute webgunean, bezeroek produktuaren eskaintza eskuragarri izateko segundo gutxian.  “Prezioaren gaineko orientazioa eskain diezaiokezu bezeroari uneoro. Eta webgunean bertan eros dezakete edo gurekin harremanetan jar daitezke”.

19 langile daude Mausaren plantillan eta iaz urtean 2,2 milioi euroko fakturazioa izan zuen. Hortaz, % 120 handitu du fakturazioa 2017tik, 3D teknologia integratu aurretik. Orduan zuten langileen kopurua ere ia hiru aldiz txikiagoa zen. I+G garrantzitsua da enpresarentzat eta berrikuntza-proiektu bat egiten dute urtero.

SPRI taldearen BDIH Konexio programaren dirulaguntza esmaltatze-lerroak garatzeko erabili dute, teknologia hibrido aurreratuen bitartez: “gure Lumex Matsuura makinaren fabrikazio hibridoaren teknologiari esker, mugikortasun elektrikora bideratutako produktua hobetzea espero dugu”.

2028ra bitarteko plan estrategikoan dituzte ezarrita etorkizuneko erronkak, bost ardatzetan: operazioak, pertsonak, merkatuen garapena, jasangarritasuna eta berrikuntza. “Sektorearentzako enpresa erreferentea izan nahi dugu gure izateko moduaren, berrikuntzaren, pertsonen zaintzaren eta jasangarritasunarekiko konpromisoaren bitartez. Sortzaileen tradizioarekin jarraitzea da asmoa”.

Mausak atzerrira zabaldu nahi du. “Puntualki saltzen dugu Indian, Egipton eta Italian. Baina Frantzian eta Mexikon jarriko dugu fokua. Eskari gero eta handiagoari erantzuteko eta gaitasunak handitzen jarraitzeko “egoitza handiagoa bat bilatu nahi dugu, gure egungo instalazioen espazioak mugatzen baikaitu”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Lotutako albisteak

Loyola  Norte:  “Erronka  nagusia  hazkundea  kalitate-estandarrak  mantenduz  kudeatzea  da”

Loyola Norte: “Erronka nagusia hazkundea kalitate-estandarrak mantenduz kudeatzea da”

Muntaia eta instalazio elektrikoetan eta mantentze industrialean espezializatutako enpresa gisa hasi zenetik, Loyola Nortek industriarako eta Administraziorako eskaintza askoz ere integralagoa du orain. Gainera, duela gutxi beste konpainia batzuk integratu ditu, eta digitalizazioa bere lehentasunen artean mantentzen du.

Teknologia  eta  osasuna:  Samira  DTx-ek  ebidentzia  klinikoan  oinarritutako  terapia  digitalak  garatzen  ditu
08/04/2026 Ekintzailetza

Teknologia eta osasuna: Samira DTx-ek ebidentzia klinikoan oinarritutako terapia digitalak garatzen ditu

BIC Bizkaian egoitza duen startup honek adimen artifizialean, bideojoko terapeutikoetan eta errealitate birtualean oinarritutako soluzioetan lan egiten du gaixotasun kronikoen kudeaketa hobetzeko.

AMA  Impossible  Pétillant  Naturel-ek  alkoholik  gabeko  edariak  birdefinitzen  ditu
07/04/2026 Nazioartekotzea

AMA Impossible Pétillant Naturel-ek alkoholik gabeko edariak birdefinitzen ditu

Salmenten %85 atzerrian duela, Donostiako enpresak hartzidura naturalaren bidezko te-apardunak garatzen ditu premium sektorera zuzenduta.

Polistmodel,  berrogei  urteko  familia-tradizioa  eta  teknologia  aurreratua  galdaketarako  ereduen  fabrikazioan

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.