Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 21 Marzo, 2018

“IoT (Gauzen Interneta) ez da iraultza teknologiko bat, baizik eta negozioaren iraultza ahalbidetuko duen teknologia bat”

Stephen Kaufman Bind 4.0 startup azeleragailuko nazioarteko tutoreetako bat da eta Microsoft enpresaren izenean parte hartzen du
-

Microsoft enpresako Global Senior Solution Architect Stephen Kaufmanek hitzaldi batean azaldu du nola garatu den Gauzen Interneta (IoT) proiektu industrialetan, eta gogoeta egin du teknologia horrek berekin dakarren iraultzari eta negozio-aukera berriei buruz. Teknologiak dira merkatua zabaltzeko oinarria.

SPRI Taldeak gonbidaturik Bind 4.0 startup-azeleragailuaren bitartez, Stephen Kaufman-ek jardunaldira bertaratutako guztiei azaldu die nola ikusten duen gailu konektatuen bidez gertatzen ari den prozesu hori. Gailu konektatuak 2010ean hasi ziren ugaritzen, eta aurreikuspenen arabera, 2022an hamalau mila milioi unitateraino iritsiko dira.

Kaufman-ek azaldu duenez, negozioaren iraultza hori hiru ardatzetan ari da garatzen. Lehenak zerikusia du enpresarekin eta antolakuntzarekin: antolakundeak filosofia digitala barneratu behar du, eta filosofia horrek sail guztiak inplikatu eta konprometitu behar ditu. Bigarrena da “negozioa berriro imajinatzea”, hau da, lan egiteko modua aldatzea, ase ezin izan ditugun bezeroaren beharrizanak detektatzea eta testuinguru berri honetan erantzun bat ematea beharrizan horiei. Eta hirugarrena “konektagarritasuna” da. Den-denok gaude konektatuta, eta beraz, berriro definitu beharko dira prozesuak.

IoT gailuek ematen dizkiguten datuak, datu horien fluxua eta prozesuaren hasieratik amaierara izan behar duten tratamendua ez dira linealak, baizik eta etengabeko ikaskuntzan oinarritutako bukle bat. Prozesuko urrats bakoitzean negozio-aukera berriak sortzen dira, orain arte ezagutu ere egiten ez genituenak. Kaufman-ek aurreratu duenez, IoTk %28 hobetuko du enpresen eraginkortasuna.

Eraldaketa hori eman dadin, mentalitate-aldaketa bat behar da eta aldaketa horrek eragina izango du pertsonengan, produktuetan eta zerbitzuetan. Eta baliteke enpresa txikiak besteak baino azkarragoak izatea IoT merkatura iristeko eta bertan posizionatzeko lasterketa horretan. Gailu konektatuen eta beren prozesuen testuinguru berrian, askotan hutsetik hasi beharra dago, eta enpresa handien egitura hain da handia, ezen asko kostatzen baitzaie mugitzea, bai kulturalki eta bai gastuari dagokionean.

Hizlariak azpimarratu du emaitza onenak lortzeko funtsezkoa dela prozesuaren arkitektura: ondo zehaztea datu-sarrerako gailu sortaren ezaugarriak, ondo erabakitzea nola iritsi datuetara, eta tratamendu bat aukeratzea ikaskuntza optimizatuko duena eta konponbide prediktiboak bere baitan izango dituena.  Hori guztia egin behar da erabaki onenak hartzeko.

Hitzaldia bukatzeko, mezu bat helarazi die bertaratuei: “call for action”. Hau da, ekintzara igaro beharra dago. Datuek eta datuen tratamenduak emango digute etorkizuneko konponbideak sortzeko behar dugun ikasteko gaitasuna.

Stephen Kaufman Bind 4.0 startup azeleragailuko nazioarteko tutoreetako bat da eta Microsoft enpresaren izenean parte hartzen du.  Euskadira eginiko bisitaren helburuetako bat izan da bilera bat egitea Bind 4.0 programaren aurtengo edizioko parte-hartzaileekin, hala trakzio-enpresekin nola startupekin, eta atzo bertan egin zen bilera hori.

 

Lotutako albisteak

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programa datorren asteartean, martxoaren 24an, zabalduko da, SPRIk adimen artifizialeko teknologiak txertatzearen eta datuaren estrategia indartzearen alde egiten duten enpresa-proiektuei ematen dien laguntzari jarraipena emanez.

1M  €  hazteko  gaitasun  handia  duten  enpresak  bultzatzeko  laguntzetan
20/03/2026 Ekintzailetza

1M € hazteko gaitasun handia duten enpresak bultzatzeko laguntzetan

SPRI Taldeak Hazten+ 2026 laguntzen deialdia argitaratu du, lehen Ekintzaile+ zena ordezkatzera datozenak, enpresa-proiektu berritzaile eta teknologiko berriak garatzen eta martxan jartzen laguntzeko. Martxoaren 24tik maitzaren 14ra egongo da irekita laguntzak eskatzeko epea. Enpresa bakoitzak, gehienez, 100.000 euro jaso ditzake, Enpresa Plana gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  Euskadiko  ekintzailetza  bultzatuko  du  aurten,  4,5  milioi  eurorekin
18/03/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ekintzailetza bultzatuko du aurten, 4,5 milioi eurorekin

Ekintzaile martxoaren 17tik abenduaren 11ra egongo da zabalik eta Hazten+ martxoaren 24an irekiko da

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Ideiatek:  autonomoak  eta  mikroETEak  txikiak  “labirinto”  fiskaletik  askatzen  dituen  teknologia

Ideiatek: autonomoak eta mikroETEak txikiak “labirinto” fiskaletik askatzen dituen teknologia

Euskadin fabrikatutako software aitzindari batekin, enpresa teknologikoa funtsezko bazkide estrategiko gisa kokatzen da autonomoek eta enpresa txikiek TicketBAI, Batuz eta Verifactu Estatuko araudia bete dezaten.

Elgar  Worksek  automozioaren  kalitate  kontrolerako  automatizazio  adimenduneko  soluzio  berritzailea  ezarri  du

Elgar Worksek automozioaren kalitate kontrolerako automatizazio adimenduneko soluzio berritzailea ezarri du

Ikusmen artifizialean oinarritutako ereduak egunean 10.000 pieza baino gehiago hiru segundo baino gutxiagoan egiaztatzeko aukera ematen du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.