Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Albisteak 27 Marzo, 2018

Interneteko negozio berrietarako teknologiak

SPRI Taldeak antolatutako KaixoWorld foroak erakutsi du beharrezkoa dela ezagutzak trukatzea enpresek arrakasta izango badute
-

SPRI Taldeak antolatutako KaixoWorld foroak erakutsi du beharrezkoa dela ezagutzak trukatzea enpresek arrakasta izango badute

Datatons enpresako Inés Huertasek esan du enpresak ez daudela diseinatuta  beren datuak gobernatzeko.

Eusebio Reyerok gomendatu du startup bat abian jartzeko gutxienez hiru lagun behar direla, profil banarekin: negozioa, garapena eta diseinua.

 

Mundu digitalean mugarik gabe hazten ari diren negozio berriek gero eta profil desberdinagoak behar dituzte: hasi garatzaileetatik eta maketatzaile eta diseinatzaileetaraino. Ezagutzak trukatzeko behar hori hizpide hartu da SPRI Taldeak , bere Enpresa Digitala zerbitzuaren bidez, astearte honetan Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean antolatu duen 2018ko KaixoWorld! foroan.

 

Datatons enpresako Inés Huertasek esan du enpresak ez daudela diseinatuta  beren datuak gobernatzeko. Machine learning delakoaren abantailak azaldu ditu, hau da, datu-multzo bati teknika estatistiko-matematikoak aplikatuz arauak edo patroiak ateratzeak dituen abantailak. “Adibidez, supermerkatu-kate batek aztertu zituen erosketekin ematen zituen opari-txartelak eta ikusi zuen gehienak lurrindegietan erabiltzen zirela. Horrelako negozio bat sartu zuten supermerkatuan, eta orain negozio horixe da beren diru-iturri nagusia”.

 

Datuak aztertzeko tresna horien bidez posible da jakitea zergatik utzi dion bezero batek produktu bat erosteari. “Askoz errazagoa da bezero bat atxikitzea berri bat erakartzea baino, eta enpresak hasi dira konturatzen horretaz. Tresna horiekin posible dute ikustea zer nahi duten bezeroek”, esan du Inés Huertasek. Aplikazio praktikoko beste adibide bat dira call center-ak. “Jakin dezakezu zenbat dei jaso dezaketen eta, hortaz, zehaztu zenbat langile behar dituzun”. Hiri adimendunen garapenean, “ureztatze sisteman aplikatzen da; jakin daiteke euririk egingo duen, eta  erabaki martxan ez jartzea”.

 

Hackityko Eusebio Reyerok gako batzuk eman ditu jakiteko produktu edo zerbitzu batek izan dezakeen ala ez txoko bat merkatuan. “Proiektu asko “zoombifikatzen ari dira”, hau da, jende batzuk bizpahiru urtez ari dira lanean eta egoera berdinean daude. Baina dirua irabazi behar duzu eta egitura sostengarri bat egin”.

 

Reyerok gomendatu du startup bat abian jartzeko gutxienez hiru lagun behar direla, profil banarekin: negozioa, garapena eta diseinua. “Eta negozioa izan behar da ardatza, ez teknologia. Enpresak hil egiten dira ezin dutelako ordaindu”.

 

Esan du startupek jakin beharko luketela “zertan ari diren eta zein testuinguru ekonomikotan mugitzen diren”. Enpresa abian jartzeko, lau fase definitu ditu: ikerketa, bere baitan hartuz merkatua eta bezeroak; prototipoa, argi adieraziz bezero mota eta produktu edo zerbitzuaren plana; produktua, marketinaren bidez aztertuz funtzionatzen duen ala ez, eta inbertitzaileak bilatuz; eta, azkenik, eskalatzea, gauza bat “normalean gertatzen ez dena baina funtsezkoa dena”.

 

Andoni Serranok hizpide hartu du pertsonentzat egokitutako teknologia. “Milioika gailu daude pertsona ezgaituen bizitza errazteko, hala nola nerbio-terminazioei konektatutako protesi aurreratuak, pentsatze hutsarekin gauzak egiteko gaitasuna daukan kaskoa, edo gor eta mutuei hitz egiteko aukera ematen dien eskularruak”. Aipatu du denda batzuk errealitate areagotua erabiltzen dutela produktuak aulki gurpildun batetik ikusteko, eta errealitatea birtuala “pertsona nagusiak bidaian joan daitezen etxetik beste herrialde batzuetara”.

 

Mondragon Unibersitateko Informatikako irakasle Jesús Lizarraga zibersegurtasunaz mintzatu da. Esan du 2017an Txekiar Errepublikak jasan zituela eraso gehien, bere web-guneen %12 infektatuak egon baitira, Espainian %1ekoa delarik portzentaje hori.

 

“Edozein enpresa edo erakundek jasango du erasoren bat goiz edo berandu”, azpimarratu du. Lizarragak gomendatu du eguneratuta izatea zerbitzariaren osagaiak, pasahitz seguruak erabiltzea, eta baita ere “WAF bat, hots, web-guneentzako suebaki berezi bat”, segurtasun kopiak eta RASP teknologia, “monitorizatu egiten duena eta, adimen artifizialeko tekniken bidez, erasoak identifikatzen dituena”.

Lotutako albisteak

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programa datorren asteartean, martxoaren 24an, zabalduko da, SPRIk adimen artifizialeko teknologiak txertatzearen eta datuaren estrategia indartzearen alde egiten duten enpresa-proiektuei ematen dien laguntzari jarraipena emanez.

 Ironchip  euskal  ETEak  identitate  digitalaren  babesa  bultzatuko  du  Iberiar  Penintsula  osoan
18/03/2026 Zibersegurtasuna

 Ironchip euskal ETEak identitate digitalaren babesa bultzatuko du Iberiar Penintsula osoan

Barakaldoko enpresak munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua du

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Ideiatek:  autonomoak  eta  mikroETEak  txikiak  “labirinto”  fiskaletik  askatzen  dituen  teknologia

Ideiatek: autonomoak eta mikroETEak txikiak “labirinto” fiskaletik askatzen dituen teknologia

Euskadin fabrikatutako software aitzindari batekin, enpresa teknologikoa funtsezko bazkide estrategiko gisa kokatzen da autonomoek eta enpresa txikiek TicketBAI, Batuz eta Verifactu Estatuko araudia bete dezaten.

Elgar  Worksek  automozioaren  kalitate  kontrolerako  automatizazio  adimenduneko  soluzio  berritzailea  ezarri  du

Elgar Worksek automozioaren kalitate kontrolerako automatizazio adimenduneko soluzio berritzailea ezarri du

Ikusmen artifizialean oinarritutako ereduak egunean 10.000 pieza baino gehiago hiru segundo baino gutxiagoan egiaztatzeko aukera ematen du

ComexSoft  donostiarrak  irabazi  du  EmprendeXXI  sariak,  potentzial  handiena  duen  start-up  gisa
11/03/2026 Ekintzailetza

ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa

CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.