Fabrikazio Gehigarria: Gaitzaile garrantzitsu bat 4.0 Industriarentzat

Argazkian, César Pérez aurkezten dizuegu, LORTEK-eko Teknologia Zuzendaria. Hilabete honetan, Basque Digital Innovation Hub-en Fabrikazio Gehigarriko nodoaren gaitasun teknologikoak eta giza gaitasunak, euskal industria-sareari aurkeztu zaizkio, eta César Pérez BDIH Fabrikazio Aditiboko nodoaren koordinatzailearen iritziarekin itxi egingo da. Cesarrek Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean hasi zuen bere hezkuntza, Industria Ingeniaritzan graduatuz, eta geroago Zientzietako doktore titulua lortu […]
-

Argazkian, César Pérez aurkezten dizuegu, LORTEK-eko Teknologia Zuzendaria.

Hilabete honetan, Basque Digital Innovation Hub-en Fabrikazio Gehigarriko nodoaren gaitasun teknologikoak eta giza gaitasunak, euskal industria-sareari aurkeztu zaizkio, eta César Pérez BDIH Fabrikazio Aditiboko nodoaren koordinatzailearen iritziarekin itxi egingo da.

Cesarrek Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean hasi zuen bere hezkuntza, Industria Ingeniaritzan graduatuz, eta geroago Zientzietako doktore titulua lortu zuen materialen arloan, Valladolideko Unibertsitatean. Ondoren, Enpresa Kudeaketako master bat egin zuen Alcala-ko Unibertsitatean, berrikuntzan eta finantzen kudeaketan espezializatuz IE Business Schoolen eta IESEn, hurrenez hurren. Berrikiago, espezializazio bat egin du Pennsylvaniako Unibertsitate ospetsuan, Big Dataren erabileran eta analisi prediktiboan oinarritua. Bere ibilbide profesionalean zehar, nagusiki manufaktura-enpresetan lan egin du, produktu-kudeatzaile, proiektu-kudeatzaile edo negozio-garatzaile gisa, eta, orain arte, Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean eta Valladolideko Unibertsitatean irakaskuntza- eta ikerketa-karguekin uztartu du. 2019ko irailetik, LORTEK-eko zuzendari teknologikoa da.

Esperientzia eta lorpen horiekin batera, Cesar ere BDIHren fabrikazio gehigarriko nodoaren koordinatzailea da. – Nodoak hainbat zentroren gaitasunak, ezagutzak eta teknologiak integratzen dituzten egiturak dira, euskal empresa industrialei leiho bakar baten bidez ahalik eta erantzunik onena emateko.

Hala, Euskal Autonomia Erkidegoan fabrikazio gehigarriak gero eta garrantzi handiagoa hartu du industria-sektorean, abangoardiako tekniken eta industria-ekoizpenaren foku handia direla eta.

Nodo honek 32 aktibo ditu 13 zentrotan banatuta (LORTEK – Koordinatzailea, CEIT, CIDETEC, GAIKER, IDEKO, IKERLAN, IMH, INNOVALIA, MONDRAGON UNIBERTSITATEA, TECNALIA, TEKNIKER, UPV/EHU eta VICOMTECH), fabrikazio gehigarrirako teknikak txertatuz euskal industrian dauden arazoak konpontzen laguntzen dutenak. Teknika horiek balio-kate osoa hartzen dute barnean, diseinutik eta ekoizpenetik hasita eta Fabrikazio gehigarrirako diseinu, post-produkzio, baliozkotze, monitorizazio eta digitalizaziora arte, horrela, sektorearen lehiakortasuna eta eskualdearen eragin ekonomiko eta sozialak areagotuz  Nodoaren balio handienetako bat, zentro guztien gaitasun tekniko eta giza gaitasun horiek guztiak bateratzea da, abangoardiako teknologia horiek erabiliz, euskal industriari produktuak eta zerbitzuak garatzen laguntzeko,

Fabrikazio gehigarria, geometrikoki konplexuak diren piezen serie laburren ekoizpenean oinarritzen da, ohiko tekniken bidez fabrikatzea ezinezkoa direnak. Teknika honek, piezak geruzaz-geruza bidez fabrikatzeko teknologiak erabiltzen ditu, baita diseinu-teknika sofistikatuak ere, hala nola, optimizazio topologikoa edo “diseinu sortzailea”, bezeroaren aurreikuspenak eta eskakizunak betetzen dituzten diseinu disruptiboak lortzeko. Piezak ekoizteko, fabrikazio gehigarriko teknologia ugari daude, bai material zeramikoetarako eta baita material polimerikoetarako, metalikoetarako edo konpositeetarako, horrela enpresaren erronka bakoitzaren neurrietara, tolerantzietara eta materialetara egokituz.

Fabrikazio Aditiboaren bidez eta nodoaren gaitasunekin lor daitezkeen piezen teknologia, lan-material, dimentsio eta tolerantzia batzuk, gida orientagarri honetan ikus daitezke.[1]

Euskal enpresa batzuk, zuzenean hasi dira fabrikazio gehigarriko nodoak eskaintzen dituen teknologia horien onurak lantzen eta esperimentatzen, eta funtzio berriak dituzten produktuen diseinu berriak lortu dituzte, prestazio handiagoak edo, oro har, funtzionalitate berriak eskaintzeko osagai optimizatuak.

Fabrikazio gehigarriak, diseinu- eta ekoizpen-teknologia berriak hartzea ez ezik, 4.0 iraultzan txertatutako industria-paradigmaren aldaketa argia ere suposatzen du. Produktuen hiperkustomizazioa errealitate bat da gaur egun, baita prozesuen eta produktuen iraunkortasunaren eta smartizazioaren eskakizunak ere. Fabrikazio gehigarriak, eginkizun garrantzitsua du erronka horietan: enpresei malgutasun handiagoa ematen die beren diseinuetan eta produktuetan, produktuen bizi-zikloetako jasangarritasun-paradigma berriei laguntzen die, eta enpresei aukera ematen die diseinu- eta ekoizpen-malgutasuna digitalizazioarekin, sentsorizazioarekin eta IoT-arekin bateratzeko produktu-lerro berriak sortzeko, produktuei bide berriak eta datuetan oinarritutako balioa irekiz.

Jar zaitez harremanetan BDIH sarearekin zure enpresa gehien interesatzen zaizkizun irtenbideetara nola hurbildu dezakegun jakiteko.

 

 

[1] Review Fused deposition modeling-based additive manufacturing (3D printing): techniques for polymer material systems, Materialstoday Chemistry, Volume 16, June 2020) -en oinarrituta

Lotutako albisteak

Diseinuzek  estatuko  eta  nazioarteko  erreferenteak  bilduko  ditu  Bilbon,  erakundeen  egungo  erronkei  diseinutik  heltzeko
2026/11/12 Berrikuntza

Diseinuzek estatuko eta nazioarteko erreferenteak bilduko ditu Bilbon, erakundeen egungo erronkei diseinutik heltzeko

Azaroaren 19an eta 20an, DISEINUZ ezagutza, esperientzia eta ideiak lankidetzarako aukera bihurtzeko topagune izango da.

Bizkaia  Euskaltel  Digital  Center,  enpresen  eta  profesionalen  gaitasun  digitalak  indartzeko  zentro  berria

Bizkaia Euskaltel Digital Center, enpresen eta profesionalen gaitasun digitalak indartzeko zentro berria

Prestakuntza-eskaintzak doako ikastaroak eta tailerrak biltzen ditu

Bilbok  ITS  Euskadi  kongresua,  mugikortasunari  buruzko  urteroko  enpresa-topaketa,  hartuko  du  azaroan
2026/10/29 Berrikuntza

Bilbok ITS Euskadi kongresua, mugikortasunari buruzko urteroko enpresa-topaketa, hartuko du azaroan

Mugikortasun adimendunarekin lotutako erronka, aukera eta joera nagusiei buruzko 15 hitzaldi izango dira egitarauan.

Wisel,  enpresen  prestakuntza  digitala  adimen  artifizialaren  bidez  automatizatzen  duen  tresna

Wisel, enpresen prestakuntza digitala adimen artifizialaren bidez automatizatzen duen tresna

Zallako startup batek lehendik dauden edukiak ikastaro egituratu eta interaktibo bihurtzen dituen proiektu berritzailea jarri du abian

Virtualware  enpresak  nazioarteko  hazkundea  bizkortu  du:  Virtalis  enpresa  britainiarra  erosi  du
2026/10/29 Finantzaketa

Virtualware enpresak nazioarteko hazkundea bizkortu du: Virtalis enpresa britainiarra erosi du

FEI, COFIDES, ELKARGI eta SPRI Taldeko BT&I erakundeek basbestuta, eragiketa horren bidez, euskal enpresa teknologikoak Erresuma Batuan duen presentzia indartuko du, bezero-zorroa handitu, eta errealitate birtualeko teknologietan eta biki digitaletan duen posizionamendua sendotu

Tubacexek  EDFren  kontratu  bat  lortu  du  Frantziako  EPR2  programako  lehen  bi  erreaktoreetarako  osagai  kritiko  forjatuak  hornitzeko
2026/10/29 Berrikuntza

Tubacexek EDFren kontratu bat lortu du Frantziako EPR2 programako lehen bi erreaktoreetarako osagai kritiko forjatuak hornitzeko

Esleitutako kontratuak EDFren EPR2 programa nuklearreko lehen bi erreaktoreen lurrun-sistema nagusirako eta elikadura-uraren sistema nagusirako osagai kritikoak hartzen ditu barne, eta Tubacexek gauzatuko du.

DOK  Summit  2026n,  industria-lehiakortasunerako  teknologia  berrien  kongresuan,  izena  emateko  epea  zabalik  dago
2026/10/15 Berrikuntza

DOK Summit 2026n, industria-lehiakortasunerako teknologia berrien kongresuan, izena emateko epea zabalik dago

Repsol, Google, Amazon Web Services, Iberdrola, AENA, Sacyr, Air Europa, Enagás, Mediapro, Eroski edo Multiverse Computing enpresek hartuko dute parte azaroaren 23 eta 24an Bilbon egingo den ekimenean.

GO4IT  Solutions-ek  legacy  aplikazioak  modernizatzeko  prozesu  osoa  bizkortzen  du:  migrazioa  eta  probak

GO4IT Solutions-ek legacy aplikazioak modernizatzeko prozesu osoa bizkortzen du: migrazioa eta probak

GO4IT Solutionsek Echo garatu du, legacy aplikazioek modernizazioaren ondoren funtzionaltasuna mantentzen dutela baliozkotzeko testing tresna berritzailea.

Jesus  Oñateren  IT  azpiegitura  modernizatu  du  Irontec-ek  Proxmox-ekin,  ekoizpena  gelditu  Gabe

Jesus Oñateren IT azpiegitura modernizatu du Irontec-ek Proxmox-ekin, ekoizpena gelditu Gabe

Proxmox VE kode irekiko birtualizazio-plataforma bat da, eta aukera ematen du hainbat zerbitzari erabilgarritasun handiko kluster batean biltzeko.

Gastecom:    enpresa  babesteko,  automatizatzeko  eta  errentagarriagoa  egiteko  zibersegurtasuna  eta  adimen  artifiziala

Gastecom: enpresa babesteko, automatizatzeko eta errentagarriagoa egiteko zibersegurtasuna eta adimen artifiziala

30 urteko esperientziarekin eta 1.000 bezero baino gehiagorekin, Gastecomek enpresei eta erakundeei laguntzen die eraldaketa teknologikoan, ikuspegi integral bat eskainiz.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.