Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 6 ekaina, 2019

Ekintzailetzaren munduko 300dik gora pertsona elkartuko dira Bind 4.0 startup-en azelerazio programako Demoday ekitaldiaren hirugarren edizioan

Manufaktura aurreratu, energia eta osasun sektoreetako ekintzailetzaren arloko 300dik gora pertsona, startup, enpresa laguntzaile, industria-enpresa, inbertitzaile profesional eta eragile teknologiko elkartuko dira DemoDay BIND 4.0 ekitaldiaren hirugarren edizioan, elkarrekin trukatzeko beren jakintza eta negozio-aukerak.
-

Uztailaren 5ean, Bilboko Euskalduna Jauregian

Manufaktura aurreratu, energia eta osasun sektoreetako ekintzailetzaren arloko 300dik gora pertsona, startup, enpresa laguntzaile, industria-enpresa, inbertitzaile profesional eta eragile teknologiko elkartuko dira DemoDay BIND 4.0 ekitaldiaren hirugarren edizioan, elkarrekin trukatzeko beren jakintza eta negozio-aukerak. Aurreko bi edizioak Araban eta Gipuzkoan egin ondoren, aurtengoa Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da uztailaren 5ean.

BIND 4.0 azelerazio-programa Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak eta SPRI Taldeak bultzatutako ekimen bat da; 2016an sortua, munduko edozein herrialdetako startup-ei zuzentzen zaie, baldin Industria 4.0ko teknologia berrietan oinarritutako produktu edo zerbitzuak badituzte, industrian aplikatzeko potentziala badute, eta zerbitzu/produktu horien konfigurazioa bukatzen ari badira edo dagoeneko merkatuan badute.  Hasieran Industria eta Energia sektoreetara zuzenduta zegoen, baina 2018tik aurrera Osasun arlora ere bideratu zen.

Hiru helburu ditu. Batetik, startup-ei benetako fakturazio bat lortzen lagundu beren proiektua enpresa handi batek aukeratua izan delako, enpresa horrek startup-aren garapena azeleratu eta finantzaketa ahalbidetzen duelarik. Bestetik, aukera eman euskal enpresa handiei talentu berria erakartzeko eta teknologia eta konponbide berritzaileak eskuratzeko, bide horretatik, beren negozioa dibertsifikatu dezaten. Azkenik, 4.0 ekintzailetza industrialaren erreferente bihurtu Euskadi.

Industria 4.0ren arloko startup-en euskal azeleratzaile publiko-pribatua den BIND 4.0 programaren hirugarren edizioak bere hautespen prozesua bukatu du. Horrela, enpresa laguntzaileek 64 herrialde ezberdinetako 524 hautagaietatik 44 proiektu garatzeko 32 startup hautatu dituzte guztira. Hautatutako proiektuak manufaktura aurreratuaren (23), energiaren (11) eta osasunaren (10) eremuetakoak dira. Nabarmengarria da aurten lehenengo aldiz programan parte hartzen duen osasunaren sektorean dagoen proiektu kopuru handia, Eusko Jaurlaritzak RIS3 Espezializazio Adimentsurako Estrategian ezarritako lehentasunekiko bateratzea gauzatzen direnak.

Proiektuen eremu teknologikoari dagokionez, desagregazioa ondorengo hau da: Internet of Things (11), Big Data (11), Manufaktura gehigarria (7), Zibersegurtasuna (6), Errealitate areagotua / Errealitate birtuala (3), Adimen artifiziala (2), Wearables (2), Infragorriaren espektroskopia (1) eta Energiaren birkarga (1).

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta SPRI Taldeak sortutako eta kudeatutako programa honen edizio berri honetan hautatutako 32 startup-etatik, 19 Euskadikoak (% 59) eta 13 kanpokoak dira (% 41). Kanpokoetatik, 8 Estatuaren beste tokietatik datoz (Bartzelonako 2, Balentziako 2, Madrilgo 1, A Coruñako 1, Malagako 1 eta Asturiaseko 1) eta 5 atzerrikoak dira, Alemaniatik, Erresuma Batutik, Txekiar Errepublikatik, Indiatik eta Turkiatik etorritakoak.

BIND 4.0 programa

BIND 4.0 azelerazio-programa bat da eta 24 asteko iraupena du. Programa horretan parte hartzen duten startup-ek 150.000 €-ra arteko ordainsaria duen proiektu bat garatzeko aukera dute, industria-enpresa laguntzaileekin batera, eta, horretarako, laguntza-zerbitzuz eta jardueraz osatutako programa trinko bat dute eskura.

BIND 4.0 programak helburu bikoitza du: Startup-en ikuspegitik, edozein azeleratzailek eskaintzen dituen ohiko zerbitzuez baliatzeko aukeraz gain (lan-espazioak, prestakuntza, mentoring-a, diru-laguntzak, finantzaketa…), BIND 4.0 programak aukera ematen die programako enpresa laguntzaile batekin edo batzuekin lanean hasteko, betiere bezero-hornitzaile formatu batean, hau da, ordaindutako kontratu bidez.

Enpresa laguntzaileen ikuspegitik, programari esker, 4.0 industriaren esparruko munduko startup berritzaileenak ezagut ditzakete; hartara, haien talentua, teknologia edota soluzioak kontrata ditzakete eta, bide batez, enpresaren lehiakortasuna hobe dezakete.

Euskadi, ekintzailetza teknologiko eta aurreratuaren erreferente

BIND 4.0 Euskadi ekintzailetza aurreratuaren munduko mapan kokatzea helburu duen herri-apustu estrategiko bat da. Enpresa-garapenerako Euskal Agentziak (SPRI) programa hau garatzen du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarentzat, BIC Enpresa eta Berrikuntza Zentroen eta Foru Aldundien laguntzarekin. BIND 4.0 programa publiko-pribatua da eta horrek bereizten du beste startup azeleratzaile batzuengandik; gainera, maila goreneko industria-bezeroei startup-ak helaraztea bermatzen duen munduko lehen azeleratzailea da.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren Adimen Artifizialari buruzko ikastaroa, Nortasuna Sarean, UEUko udako ikastaroak eta Diseinu kontzeptual.

Innolab  Bilbaok  eta  Ikerlanek  Bizkaiko  hiriburua  hurrengo  belaunaldiko  sistema  elektronikoen  abangoardian  kokatzen  dute

Innolab Bilbaok eta Ikerlanek Bizkaiko hiriburua hurrengo belaunaldiko sistema elektronikoen abangoardian kokatzen dute

Jardunaldiak lehen mailako enpresa eta adituak bildu zituen, sistema horiek industria lehiakortasunean duten eragina aztertzeko

IX  Venture  on  the  Road  Bilbon
21/01/2026 Ekintzailetza

IX Venture on the Road Bilbon

SeedRocket, BStartup eta Wayrak ekintzailetza teknologikoa bultzatzen dute Euskadin

Trelec:  Berrikuntza  eta  bikaintasuna  zirkuitu  elektronikoen  fabrikazioan
15/01/2026 Berrikuntza

Trelec: Berrikuntza eta bikaintasuna zirkuitu elektronikoen fabrikazioan

Planifikazio adimenduna, produktu fidagarri baten gakoa

Innolabek  eta  Ikerlanek  hurrengo  belaunaldiko  sistema  elektronikoen  erronkak  jorratuko  dituzte  jardunaldi  batean

Innolabek eta Ikerlanek hurrengo belaunaldiko sistema elektronikoen erronkak jorratuko dituzte jardunaldi batean

Ekitaldia urtarrilaren 21ean izango da eta izena eman daiteke dagoeneko

QUBIZ.team-ek    Europako  sentsorika  kuantikoaren  abangoardia  lideratzen  du  Ura,  Energia,  Industria  eta  Osasunerako

QUBIZ.team-ek Europako sentsorika kuantikoaren abangoardia lideratzen du Ura, Energia, Industria eta Osasunerako

Euskal ‘deep tech’-ak, EIC Accelerator Seal of Excellencea 2025rekin aitortua, ultradoitasunezko soluzioak garatzen ditu, igerileku olinpiko baten baliokidean molekula toxiko bakarra detektatzeko gai direnak

Eusko  Jaurlaritzak  startup  berritzaileak  EAEko  zazpi  sozietate  publikorekin  konektatu  ditu,  BIND  GovTech  ekimenean
15/12/2025 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak startup berritzaileak EAEko zazpi sozietate publikorekin konektatu ditu, BIND GovTech ekimenean

3. edizioan parte hartuko duten startupek 7 berrikuntza-proiektu garatuko dituzte erreferentziako bezeroekin, AA, IoT eta Big Data bezalako teknologiak aplikatuz.

Eusko  Jaurlaritzak  32  startup  eta  Euskadiko  20  ETE  konektatu  ditu  horien  berrikuntza  bizkortzeko
10/12/2025 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak 32 startup eta Euskadiko 20 ETE konektatu ditu horien berrikuntza bizkortzeko

32 startup Euskadiko 20 ETErekin bildu dira euren soluzio teknologikoak aurkezteko BIND SMEren hautaketa-prozesuaren azken fasean.

Hevea3D  ekimenak  eta  Interphase  Technologiesek  irabazi  dituzte  2025eko  Manuel  Laborde  sariak
03/12/2025 Ekintzailetza

Hevea3D ekimenak eta Interphase Technologiesek irabazi dituzte 2025eko Manuel Laborde sariak

ZuBizik 25. urteurreneko sari berezia jaso du

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an irekiko da Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.