Albisteak 14 uztaila, 2025

DESI 2024 txostenak baieztatu du Euskal Autonomia Erkidegoaren digitalizazioa erritmo onean doala aurrera

Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia eta Gizarte Digitalari buruzko azterlanak azpiegitura digitaletan lurraldeak Europa mailan duen lidergoa nabarmentzen du
-
  • Orkestrak egindako analisiaren arabera, enpresen eraldaketa digitala da, oraindik ere, erronka nagusietako bat

Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia eta Gizarte Digitalak. DESI 2024 txostenak, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak (Deusto Fundazioa) eginak, baieztatu du gure lurraldearen digitalizazioa erritmo onean doala aurrera, nahiz eta oraindik tartea egon euskal enpresen eraldaketa digitalean aurrera egiteko.

Europako Batzordeak Hamarkada Digitalaren testuinguruan garatu duen metodologiari jarraituz, azterlanak Euskal Autonomia Erkidegoak, Europar Batasuneko estatu kideekin alderatuta, duen kokapenaren eta bilakaeraren analisi holistikoa eskaintzen du, lurraldearen eraldaketa digitalerako funtsezkoak diren 4 dimentsiotan bildutako 27 adierazletan.

Euskal Autonomia Erkidegoa Europako rankingeko lehen hamar posizioen artean dago txostenean aztertu diren adierazleen % 74an. Gainera, horien % 83tan bilakaera positiboa du, aurreko urtearekin alderatuta. Bereziki azpimarratzekoa da azpiegitura digitaletan duen lidergoa. Enpresen eraldaketa digitalean, ordea, erronka handiagoak ditu:

  • Azpiegitura digitalak: EAE Europako rankingeko lehen postuan dago zuntz estaldurari (etxeen % 95,9) eta banda zabal mugikorraren ezarpenari (% 99,9) dagokienez. Gainera, ongi kokatuta dago 5G estalduran eta beste azpiegitura aurreratu batzuetan. Hala, agerikoa da lurraldearen lidergoa eta 2030erako Europako Hamarkada Digitaleko helburuekiko lerrokatzea.
  • Zerbitzu publikoen digitalizazioa: Euskal administrazioaren digitalizazioan aurrerapausoak ikusten dira, batez ere historia mediko elektronikorako sarbidea Gobernu elektronikoko zerbitzuen erabilerari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan Internet erabili duten 16 eta 74 urte arteko pertsonen % 83,1ek erakunde publikoen webguneak edo aplikazio mugikorrak kontsultatu ditu.
  • Gaitasun digitalak: Euskal Autonomia Erkidegoak maila handia du gaitasun digital orokorretan, eta Europako batezbestekoaren gainetik dago adierazle guztietan. Hala ere, alderdi batzuetan aurrera egin behar da, bereziki Europako beste lurralde batzuk erritmo handiagoan hobetzen ari diren funtsezko arloetan, esate baterako, IKTetako lanbideetan ari diren pertsonen kopuruan edo IKTetako arloan graduatzen diren pertsonen kopuruan.
  • Enpresen eraldaketa digitala: Txostenaren arabera, enpresen eraldaketa digitala, bereziki enpresa txiki eta ertainena, da oraindik ere erronka nagusietako bat. Bilakaera positiboa ikusten da oinarrizko tresnen erabileran, adibidez informazioaren trukean edo bitarteko sozialetan, baina oraindik urria da teknologia konplexuagoen erabilera, horien artean, datuen analitika, adimen artifiziala edo hodeiko konputazioa.

Euskal Autonomia Erkidegoaren digitalizazioa bultzatzeko hiru gomendio

Orkestrak egindako azterketak hiru gomendio planteatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren lidergo digitalari eusteko eta beste alderdi batzuetan aurrera egiten jarraitzeko: (1) azpiegitura digital aurreratuetan inbertitzen jarraitzea; (2) etengabeko prestakuntza indartzea eta talentu espezializatua erakartzea, IKT profilei arreta berezia eskainiz; eta (3) enpresei laguntzea teknologia sofistikatuagoak erabiltzen, adimen artifiziala, esate baterako, funtsezkoak baitira euskal industriaren produktibitateari eta nazioarteko lehiakortasunari eusteko.

Gomendio horietako batzuk Euskadi 2030 Industria Planean jasotzen dira jada. Hain zuzen ere, plan horren hiru ardatz estrategikoetan (industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago) aurreikusten da azpiegitura digitaletako inbertsioa indartzea, adimen artifiziala erabiltzea bultzatzea, eta talentu berria erakartzea eta garatzea.

Txostena eskuragarri dago jada Orkestraren webgunean, nahi duenak jaisteko

Lotutako albisteak

Adimen  artifiziala  EAEko  industria-enpresetan  erabiltzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Adimen artifiziala EAEko industria-enpresetan erabiltzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

Adimen Artifizialaren 2026ko diru-laguntzen programa datorren asteartean, martxoaren 24an, irekiko da, SPRIk adimen artifizialeko teknologiak txertatzeko eta datuen estrategia indartzeko konpromisoa duten enpresa-proiektuei ematen dien laguntzarekin jarraituz.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Ideiatek:  autonomoak  eta  mikroETEak  txikiak  “labirinto”  fiskaletik  askatzen  dituen  teknologia

Ideiatek: autonomoak eta mikroETEak txikiak “labirinto” fiskaletik askatzen dituen teknologia

Euskadin fabrikatutako software aitzindari batekin, enpresa teknologikoa funtsezko bazkide estrategiko gisa kokatzen da autonomoek eta enpresa txikiek TicketBAI, Batuz eta Verifactu Estatuko araudia bete dezaten.

Elgar  Worksek  automozioaren  kalitate  kontrolerako  automatizazio  adimenduneko  soluzio  berritzailea  ezarri  du

Elgar Worksek automozioaren kalitate kontrolerako automatizazio adimenduneko soluzio berritzailea ezarri du

Ikusmen artifizialean oinarritutako ereduak egunean 10.000 pieza baino gehiago hiru segundo baino gutxiagoan egiaztatzeko aukera ematen du

ComexSoft  donostiarrak  irabazi  du  EmprendeXXI  sariak,  potentzial  handiena  duen  start-up  gisa
11/03/2026 Ekintzailetza

ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa

CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa.

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

Euskadiko  ETEek  AAren  aldeko  apustua  bizkortu  dute,  Eusko  Jaurlaritzak,  IndesIAk  eta  BAICek  bultzatutako  prestakuntza-programaren  ondoren

Euskadiko ETEek AAren aldeko apustua bizkortu dute, Eusko Jaurlaritzak, IndesIAk eta BAICek bultzatutako prestakuntza-programaren ondoren

80 enpresa baino gehiagok erakutsi zuten hasieratik interesa ekimenarekiko, euskal enpresa-sarean AArekiko gero eta eskaera handiagoa dagoela agerian utziz

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Schaeffler  enpresaren  lantegia  bisitatu  du  Elgoibarren,  industria-digitalizazioan  aitzindaria

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Schaeffler enpresaren lantegia bisitatu du Elgoibarren, industria-digitalizazioan aitzindaria

Errodamendu-orratzen fabrikazioan espezializatuta dagoen Elgoibarko lantegian 240 langilek egiten dute lan, eta bertan dago Schaeffler Iberia lege-entitatearen egoitza soziala.  

Sormena  AA  ingurunean:  kaos  operatibotik  kontrol  estrategikora

Sormena AA ingurunean: kaos operatibotik kontrol estrategikora

Adimen artifiziala sormen-prozesuetan sartuta dago dagoeneko. Erronka ez da adimen artifiziala barneratzea, desordena operatiboa, egiletza galtzea eta mendekotasun teknologikoa ekiditeko irizpidearekin integratzea baizik.

Innolab  Bilbaok  eta  Ikerlanek  Bizkaiko  hiriburua  hurrengo  belaunaldiko  sistema  elektronikoen  abangoardian  kokatzen  dute

Innolab Bilbaok eta Ikerlanek Bizkaiko hiriburua hurrengo belaunaldiko sistema elektronikoen abangoardian kokatzen dute

Jardunaldiak lehen mailako enpresa eta adituak bildu zituen, sistema horiek industria lehiakortasunean duten eragina aztertzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.