4.0 Fabrikazio aditiboa: Fusio metalikoa

  Industriaren eremuan aplikatzen ari den fabrikazio gehigarriari esker, enpresek soluzio berritzaileak, pertsonalizatuak eta teknologikoki aurreratuak har ditzakete bezeroen eskaerei erantzuteko. Fabrikazio-teknika honek, azken produktua sektorearen eta bezeroaren beharren arabera pertsonalizatzea ahalbidetzen du, eta, horretarako, objektu bat sortzen du, hura osatzen duen materiala (geruzaz geruza) gehituz, galdaketa-, moldekatze- eta ebaketa-teknikak eta fabrikazio tradizionalaren modalitateen berezko […]
-

 

Industriaren eremuan aplikatzen ari den fabrikazio gehigarriari esker, enpresek soluzio berritzaileak, pertsonalizatuak eta teknologikoki aurreratuak har ditzakete bezeroen eskaerei erantzuteko.

Fabrikazio-teknika honek, azken produktua sektorearen eta bezeroaren beharren arabera pertsonalizatzea ahalbidetzen du, eta, horretarako, objektu bat sortzen du, hura osatzen duen materiala (geruzaz geruza) gehituz, galdaketa-, moldekatze- eta ebaketa-teknikak eta fabrikazio tradizionalaren modalitateen berezko gainerako prozesuak erabili ordez.

SPRI taldeak, BDIH eta bere fabrikazio aurreratuko nodoaren eskutik, artikulu honetan produktu metalikoak fabrikatzeko teknika garrantzitsuenetako baten abantaila eta ezaugarri nagusiak erakusten ditu: fusio metalikoa eta eskualdean horiekin esperimentatzeko dauden gaitasun batzuk.

Lehenik eta behin, fabrikazio gehigarri metalikoaren kontzeptua argitzea garrantzitsua da: produktu edo artxibo digital batetik, objektu tridimentsionalak sortzeko erabiltzen delako deitzen zaio horrela. Metal-fusioa teknologia “gehigarri” bat da, laser baten bidez hauts metalikozko geruza oso finak urtuz funtzionatzen duena, laser bidezko fusio selektiboa (SLM) edo laser bidezko metalaren zuzeneko sinterizazioa (DMLS) bezala ezagutzen dena. Hauts metalikozko esferak laser-izpi baten talka-puntuan fusionatzen dira. Berriro solidotzen direnean, geruza horizontal bat osatzen dute eta beheko geruzan fusionatzen dira.

Baina, zeintzuk dira metalen fusioaren aplikazio eta abantaila nagusiak?

Aplikazio nagusiak zehatz-mehatz aztertuz gero, fusio metalikoak forma geometrikoak balidatzea ahalbidetzen du serieko ekoizpenaren aurretik, horrela ekoizpenean arrakasta izateko probabilitate handiagoa ahalbidetuz. Era berean, prozedura baliozkotzen du, fabrikazio-etapa guztiak antzera eta simetrikoki betetzen dituela bermatzeko, eta, gainera, neurriko unitateko ekoizteko gai da.

Fabrikazio gehigarri metalikoko teknika hau erabiltzearen abantaila nagusietako batzuk, barne- eta kanpo-konplexutasun handiko piezak sortzeko gaitasuna eta sektorearen edo bezeroaren azken beharretara egokitutako pieza funtzionalak sortzeko gaitasunak dira; gainera, piezaren erregulazio- termikoa ahalbidetzen du, lortu nahi den geometria eta pieza bakar eta geometrikoki aurreratuen ekoizpena lortzeko.

Azken hamarkadan, Euskadi abangoardian egon da teknologikoki aurreratutako soluzioak bere industria-sisteman txertatzeko prosezuan, eta fabrikazio gehigarri metalikoa da euskal industria-sistema txertatzen ari den teknologietako bat. Horretarako, BDIHko kideek beren esperientzia eta taldeak jartzen dituzte euskal ETEen eskura, teknologia horiek txertatzea errazteko.

CEITetik, euskal industriak bi aplikazio motatarako diseinatutako funtzio anitzeko laser-Zelularako sarbidea du fabrikazio gehigarrirako eta post-prozesurako: Pieza metalikoen fabrikazio aditiboa LMD prosezuaren bidez, fabrikatutako piezen laserraren bidezko post-prozesatzea. Aktiboak eskaintzen dituen zerbitzuak honako hauek dira: piezak diseinatu/birdiseinatzea, LMD bidezko fabrikazio gehigarrirako; laser zelulan fabrikazio gehigarrirako teknologia berriak probatzeko aukera, tratamendu termikoak eta gainazaleko akaberak; fabrikazio gehigarriaren gaitasunak esploratzeko erakusgailuak eta prototipoak egitea, diseinuari, propietateei eta funtzionaltasun berriei dagokienez eta prozesuaren parametroak eta LMDrako hauts metalikoa optimizatzea.

Bestalde, Lortek-en, SLM bidezko fabrikazio gehigarriko zelula bat dago, hauts-ohantzea galdatzeko teknologian, fabrikazio gehigarri metalikoaren aplikazio eta garapen integralerako. Aktiboak eskaintzen dituen zerbitzu nagusiak honako hauek dira: produktu berrien diseinua eta garapena (optimizazio topologikoa eta funtzioen integrazioa barne); SLM bidez fabrikagarriak diren balio erantsiko produktuen identifikazioa; optimizazio topologikoa, material berrietarako parametroak eta prozesua garatu ahal izateko plataforma ireki bat erabiltzeko aukera emanez; simulazioaren edo aurreprozesatuaren edo post prozesatuaren beste alderdi batzuen inguruan IKT sistemak (garapen berrikoak) merkaturatu aurretik, kontrolatutako ingurune batean probatzea, eta FEM bidezko simulazioa (Elementu finituen metodoa) SLM prozesuan sortutako tentsio termikoen inguruneetan, bektore-elementuak (edge-based Elements) inplementatuz, eremu bektorial elektromagnetikoen portaera modu eraginkorrean modelatzen dutenak eta fabrikazioaren aurretik distortsioak aurreikustea ahalbidetzen dutenak,

Artikulu honetan aurkeztutako irtenbideek, BDIHaren fabrikazio gehigarriko nodoak, euskal enpresei beren piezak eta produktuak ekoizteko moduan eredu, kontzeptu eta teknika berriak sartzeko aukera ematen diela erakusten dute.

Nodoak eskaintzen dituen aukera guztietan sakontzea interesatzen bazaizu, jarraitu 4.0 Fabrikazio Aditiboari buruzko artikulu sorta hau, izan ere, bertan, zehatz-mehatz azalduko dizugu zer gaitasun, aktibo eta zerbitzu dituen modu praktiko eta hurbilean.

Jar zaitez harremanetan BDIHrekin zure enpresa gehien interesatzen zaizkizun irtenbideetara nola hurbildu dezakegun jakiteko.

Lotutako albisteak

Diseinuzek  estatuko  eta  nazioarteko  erreferenteak  bilduko  ditu  Bilbon,  erakundeen  egungo  erronkei  diseinutik  heltzeko
2026/11/12 Berrikuntza

Diseinuzek estatuko eta nazioarteko erreferenteak bilduko ditu Bilbon, erakundeen egungo erronkei diseinutik heltzeko

Azaroaren 19an eta 20an, DISEINUZ ezagutza, esperientzia eta ideiak lankidetzarako aukera bihurtzeko topagune izango da.

Bizkaia  Euskaltel  Digital  Center,  enpresen  eta  profesionalen  gaitasun  digitalak  indartzeko  zentro  berria

Bizkaia Euskaltel Digital Center, enpresen eta profesionalen gaitasun digitalak indartzeko zentro berria

Prestakuntza-eskaintzak doako ikastaroak eta tailerrak biltzen ditu

Bilbok  ITS  Euskadi  kongresua,  mugikortasunari  buruzko  urteroko  enpresa-topaketa,  hartuko  du  azaroan
2026/10/29 Berrikuntza

Bilbok ITS Euskadi kongresua, mugikortasunari buruzko urteroko enpresa-topaketa, hartuko du azaroan

Mugikortasun adimendunarekin lotutako erronka, aukera eta joera nagusiei buruzko 15 hitzaldi izango dira egitarauan.

Wisel,  enpresen  prestakuntza  digitala  adimen  artifizialaren  bidez  automatizatzen  duen  tresna

Wisel, enpresen prestakuntza digitala adimen artifizialaren bidez automatizatzen duen tresna

Zallako startup batek lehendik dauden edukiak ikastaro egituratu eta interaktibo bihurtzen dituen proiektu berritzailea jarri du abian

Virtualware  enpresak  nazioarteko  hazkundea  bizkortu  du:  Virtalis  enpresa  britainiarra  erosi  du
2026/10/29 Finantzaketa

Virtualware enpresak nazioarteko hazkundea bizkortu du: Virtalis enpresa britainiarra erosi du

FEI, COFIDES, ELKARGI eta SPRI Taldeko BT&I erakundeek basbestuta, eragiketa horren bidez, euskal enpresa teknologikoak Erresuma Batuan duen presentzia indartuko du, bezero-zorroa handitu, eta errealitate birtualeko teknologietan eta biki digitaletan duen posizionamendua sendotu

Tubacexek  EDFren  kontratu  bat  lortu  du  Frantziako  EPR2  programako  lehen  bi  erreaktoreetarako  osagai  kritiko  forjatuak  hornitzeko
2026/10/29 Berrikuntza

Tubacexek EDFren kontratu bat lortu du Frantziako EPR2 programako lehen bi erreaktoreetarako osagai kritiko forjatuak hornitzeko

Esleitutako kontratuak EDFren EPR2 programa nuklearreko lehen bi erreaktoreen lurrun-sistema nagusirako eta elikadura-uraren sistema nagusirako osagai kritikoak hartzen ditu barne, eta Tubacexek gauzatuko du.

DOK  Summit  2026n,  industria-lehiakortasunerako  teknologia  berrien  kongresuan,  izena  emateko  epea  zabalik  dago
2026/10/15 Berrikuntza

DOK Summit 2026n, industria-lehiakortasunerako teknologia berrien kongresuan, izena emateko epea zabalik dago

Repsol, Google, Amazon Web Services, Iberdrola, AENA, Sacyr, Air Europa, Enagás, Mediapro, Eroski edo Multiverse Computing enpresek hartuko dute parte azaroaren 23 eta 24an Bilbon egingo den ekimenean.

GO4IT  Solutions-ek  legacy  aplikazioak  modernizatzeko  prozesu  osoa  bizkortzen  du:  migrazioa  eta  probak

GO4IT Solutions-ek legacy aplikazioak modernizatzeko prozesu osoa bizkortzen du: migrazioa eta probak

GO4IT Solutionsek Echo garatu du, legacy aplikazioek modernizazioaren ondoren funtzionaltasuna mantentzen dutela baliozkotzeko testing tresna berritzailea.

Jesus  Oñateren  IT  azpiegitura  modernizatu  du  Irontec-ek  Proxmox-ekin,  ekoizpena  gelditu  Gabe

Jesus Oñateren IT azpiegitura modernizatu du Irontec-ek Proxmox-ekin, ekoizpena gelditu Gabe

Proxmox VE kode irekiko birtualizazio-plataforma bat da, eta aukera ematen du hainbat zerbitzari erabilgarritasun handiko kluster batean biltzeko.

Gastecom:    enpresa  babesteko,  automatizatzeko  eta  errentagarriagoa  egiteko  zibersegurtasuna  eta  adimen  artifiziala

Gastecom: enpresa babesteko, automatizatzeko eta errentagarriagoa egiteko zibersegurtasuna eta adimen artifiziala

30 urteko esperientziarekin eta 1.000 bezero baino gehiagorekin, Gastecomek enpresei eta erakundeei laguntzen die eraldaketa teknologikoan, ikuspegi integral bat eskainiz.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.