Finantziazioa Industria Next Level
Albisteak 6 Marzo, 2026

Industria Adimendunerako trantsizioa egiten hasteko inbertsioak finantzatzen laguntzen die Renove Smart Industry programak ETE industrialei

Gaur martxoaren 6an irekitzen da epea Renove Smart Industry laguntza-programara eskaerak aurkezteko. Programa honek, lehen, Renove Industria 4.0 izena zuen. Edizio berri honetan, 7 milioi euroko aurrekontua izango du. 4.0 Industriako proiektuei heltzeko haien ekipoak eta makineria modernizatu nahi dituzten enpresa industrialek edo industriarekin lotutako zerbitzu-enpresek apirilaren 16ra arte eska ditzakete laguntzak.
-

SPRI Taldeak Renove Smart Industry laguntza-programaren edizio berri bat deitu du, ETE industrialek eta industriarekin lotutako zerbitzuen ETE-ek makineria berrian eta ekipamendu aurreratuan inbertitzea bultzatzeko, 4.0 Industriako proiektuak ezartzera bideratuta.

Teknologiaren potentziala Industria Adimendunaren arloan aplikatzea helburu duten proiektuak bultzatzen ditugu.

Makinerian edo ekipamenduan egindako inbertsioaren eta proiektuarekin lotutako aholkularitza- eta ingeniaritza-gastuen % 20 arte finantzatzen du programak; gehienez ere, 75.000 € enpresa bakoitzeko.

Zure enpresa ETE bat bada, Euskadin jarduera-zentro bat baduzu, eta teknologiaren bidez lehiakorragoa eta eraginkorragoa izatea ahalbidetuko dizun proiektu bat bultzatu nahi baduzu, ez galdu aukera hau eta izan zaitez Renove Smart Industry 2026 programaren parte!

2.000 proiektu baino gehiago bultzatu ditugu 2014tik

2026an 9 milioi eman genituen dirulaguntzatan, Euskadiko industriak Industria Adimendunaren erronka berriei aurre egin ahal izateko

2014an programa martxan jarri genuenetik, Eusko Jaurlaritzak 91 milioi euro inbertitu ditu SPRIren bidez, eta makineriaren 2.217 berritze bultzatu ditu. Horrek 801,3 milioi euroko balioa duten inbertsioak eragin ditu Euskadiko enpresa-ehun osoan.

Programa Renove Maquinaria izenarekin sortu zen, eta 2018an Renove Industria 4.0 delakora jo zuen, digitalizazio industrialaren erronkekin bat egiten duten makinetan lagunduz. Iaztik, eta eraldaketa digitalaren eta industria adimendunaren aldeko ikuspegi zehatzagoarekin, programak gaur egungo izena hartu du: Renove Smart Industry.

Azken legealdian 180 erosketa-proiektu baino gehiago bultzatu dira. Horretarako, 49,8 milioi euroko inbertsioa egin da eta 8 milioi euro eman dira dirulaguntza publikoen bidez, Euskadiko industriak abangoardian jarri dezan eta Industria Adimendunaren erronka berriei aurre egin ahal diezaien.

4.0 Industriarako eraldaketari ekiteko unea iritsi da

Prozesu hori hasteko arrazoi nagusietako bat lehiakortasuna hobetzea da. Izan ere, euskal enpresak lehiatzen diren mundu mailako merkatuan ezinbestekoa da joera teknologikoekin egunean mantentzea, lehiakideen atzean ez geratzeko.

Gainera, teknologiaren aukerak aprobetxatzeak antolaketa arloko alderdi askotan askoz ere eraginkorragoa izatea ahalbidetuko dizu, ekoizpenetik hasi eta hornikuntza-katera. Eraginkortasunari esker, kostuak aurreztu ahal izango dituzu eta baliabideak modu eraginkorragoan erabili ahal izango dituzu.

Berrikuntza da Industria Adimenduna bultzatzeko proiektuetan inbertitzeko beste arrazoi nagusietako bat, berrikuntzak aukera emango baitizu lehengo proiektuak optimizatzeko, produktu berriak eskaintzeko eta etengabe hobetzeko. Hala, indartsu mantendu ahal izango zara merkatuan.

Modernizatu enpresako ekipoak eta makineria industriala, eta ekin proiektu teknologiko berri bati

Makina berriak, hardwarea eta softwarea erosteko inbertsioak bultzatzen ditu Renove Smart Industry programak, teknologia hauetakoren bat erabiltzen duten 4.0 Industriako proiektuei aurre egiteko:

  • Fabrikazio aurreratua: Big Data eta Analisi Aurreratuaren teknikekin, fabrikazio-prozesuetan sortutako datuen bolumen handiak aztertzeko, eraginkortasuna eta erabakiak hartzeko prozesua hobetzeko helburuz. Aprobetxatu datuen boterea lehiakorragoa izateko!
  • Fabrikazio aditiboa: 3D inprimaketarekin lotutako proiektuak, modu malguan ekoizteko eta fabrikatzeko, hainbat material mota erabilita, produktuen pertsonalizazioa erraztuz eta ekoizpen-denborak murriztuz.
  • Robotika aurreratua eta kolaboratiboa: hobetu ekoizpen-prozesuak eta handitu lantokiko produktibitatea, teknologia robotikoari esker. Robot konektatuak, denbora errealean langileekin, beste robot batzuekin edo makinekin kolaboratzen dutenak.
  • Industrial Internet of Things: ezarri sentsoreak makinetan, haien egoera eta errendimendua monitorizatzeko; ezagutu uneoro hornikuntza-katearen egoera, inbentarioa hobetu kudeatzeko; kontrolatu eta optimizatu energia-kontsumoa. Aprobetxatu Interneteko konexioa, denbora errealean informazioa jaso eta trukatzeko.
  • Adimen Artifiziala: ingurune industrialerako proiektu espezifikoak, lantegiko makinek eta ekipamenduak modu autonomoan ikasi eta erabakiak hartu ahal izateko. Gainera, Machine Learning edo Deep Learning teknikak txertatuta, ekoizpenaren ikuspegitik garrantzitsuak diren portaerak edo egoerak iragar daitezke.
  • Sistema ziber-fisikoak: automatizazio industrial aurreratuko proiektuak, ekoizpen-prozesuak modu autonomoan kontrolatzen eta monitorizatzen dituzten sistemekin. Ekintza horiek barne hartzen dute sareari konektatutako sentsoreak eta kontrol-sistemak integratzea.
  • Errealitate birtuala: benetako egoerak mundu simulatuetan edo ingurune birtualean birsortzea, prozesu konplexuen prestakuntza-prozesuetarako, arriskurik hartu gabe; produktuek prototipoak diseinatzea eta bistaratzea; datu-bolumen handiak bistaratzea; edo urrutiko proiektuetan parte hartzea.
  • Errealitate areagotua: mundu fisikoan eta denbora errealean informazio digitala gainjartzen da (adibidez, grafikoak, testua edo irudiak), betaurreko adimendunen, tableten edo smartphoneen bidez. Hala, ingurune fisikoan integratutako elementu birtual horiek ikusi eta manipulatu daitezke, gailu horien bidez.
  • Biki digitalak: aktiboen, prozesuen edo sistema industrialen erreplika birtualak sortzeko eta, hala, benetako homologoak egoera jakin batzuetan duen portaera aztertu eta haren eraginkortasuna hobetu ahal izateko. Horrela, modu merkeagoan garatu eta probatu daitezke produktuak, eta produktu fisiko batekin egitea baino eraginkorragoa da.

Nola laguntzen dizu Renove Smart Industryk 4.0 Industriako proiektuak lantzen?

Zure enpresa Euskadin kokatutako ETE industrial bat edo industriarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituen ETE bat bada, eta Industria Adimendunerako trantsizioa hasi nahi baduzu, programak 75.000 euro arteko laguntza bat emango dizu, makina berrien, hardwarearen eta softwarearen inbertsioak finantzatzeko. Era berean, proiektuarekin lotutako aholkularitza- eta ingeniaritza-gastuei aurre egiten lagunduko dizu, prozesua bermeekin egiteko.

Gainera, beste finantzaketa-iturri batzuetara jotzeko beharra gutxitzeko, % 50eko aurrerapena jasoko duzu zure eskaera onartzen denean.

SPRI Taldeak hainbat laguntza-lerro ditu Euskadiko enpresa industrialak Industria Adimendunera igarotzeko prozesua bultzatzeko. Horien artean daude Smart Industry laguntzak, ekoizpen- eta fabrikazio-prozesuetan EIKTak txertatzea helburu dutenak, balio erantsi handiko produktu eta zerbitzu industrialak garatzeko helburuz.

Kontsultatu laguntza hau eskatzeko baldintzak, eta eman beste pauso bat 4.0 Industriarantz. Eskatu Renove Smart Industry laguntza apirilaren 16a baino lehen.

Gainera, programaren orrialdetik industrIA-rekin elkarrizketa bat ireki dezakezu; SPRIren laguntzen arkitektoa da, eta programaren informazioa antolatzen du zure enpresan nola aplika daitekeen ulertzen laguntzeko.

Bilatu ikono hau laguntza-programaren orrialdean elkarrizketa hasteko.

Lotutako albisteak

Euskadi  nanomedikuntza  pertsonalizatuko  erreferentzia  izango  da  Europan,  Hidrogel  Adimendunak  sortzeko  Proiektu  Eraldatzaileari  esker
30/03/2026 I+G+B

Euskadi nanomedikuntza pertsonalizatuko erreferentzia izango da Europan, Hidrogel Adimendunak sortzeko Proiektu Eraldatzaileari esker

Euskadi 2030 Industria Planeko hirugarren Proiektu Eraldatzaile honek 72 milioi euroko hasierako inbertsioa dakar datozen hiru urteetan, eta, haietatik, 28 milioi euro baino gehiago I+Gko eta garapen teknologikoko jardueretara bideratuko dira

MIMek  Euskaliten  Kudeaketa  Aurreratuaren  Diploma  lortu  du,  lau  hamarkada  baino  gehiagoko  ibilbide  industrialaren  ondoren
30/03/2026 Berrikuntza

MIMek Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma lortu du, lau hamarkada baino gehiagoko ibilbide industrialaren ondoren

Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma ISO 9001:2015 ziurtagiriari gehitzen zaio, eta talde osoaren profesionaltasuna eta inplikazioa indartzen ditu

Eusko  Jaurlaritzak  54  milioi  euro  inbertitu  ditu  ETEen  eraldaketa  eta  dibertsifikazioa  bultzatzeko
25/03/2026 Finantziazioa

Eusko Jaurlaritzak 54 milioi euro inbertitu ditu ETEen eraldaketa eta dibertsifikazioa bultzatzeko

Aurreko Indartu eta Gauzatu Industria laguntza-programak biltzen dituen Dibertsifika programaren bitartez

Kutxa  Fundazioak,  Eusko  Jaurlaritzak  eta  Espainiako  Gobernuak  Oncomatryx  biofarmazeutiko    bihurtzea  bultzatzen  dute

Kutxa Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Oncomatryx biofarmazeutiko bihurtzea bultzatzen dute

Espainiako Gobernuak 24,3 milioi euro jarriko ditu Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren bidez, osasunerako berrikuntza teknologikoarekin duen konpromisoa indartukoaz.  Terapia onkologiko berriak garatzea eta potentzia handiko botiketan espezializatutako Fill & Finish fabrikazio-instalazio bat martxan jartzea ahalbidetuko du neurri honek.   ONCOMATRYX BIOPHARMA SA euskal biotech-ak arrakastaz burutu du indarrean zuen...

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Baskeepek  konexio  berriak  bultzatzen  ditu  Euskadiko  industrian
12/03/2026 Finantziazioa

Baskeepek konexio berriak bultzatzen ditu Euskadiko industrian

Inbertitzaile bila ari diren enpresei laguntza emateko Eusko Jaurlaritzaren plataformak 1.300 interakzio baino gehiago lortu ditu erabiltzaileen artean.

Lehendakariak  iragarri  du  Euskadiko  industria  ezkutua  aktibatuko  duela  gatazkak  Ekialde  Hurbilean  duen  eraginari  aurre  egiteko

Lehendakariak iragarri du Euskadiko industria ezkutua aktibatuko duela gatazkak Ekialde Hurbilean duen eraginari aurre egiteko

"Industriak eta industriako enpleguak kezkatzen gaituzte. Eta kezkatzen gaitu krisi honek nola eragiten dien jendearen poltsikoei, energiaren, garraioaren edo oinarrizko produktu askoren prezioen bidez", azpimarratu du Lehendakariak

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Oraindik  gauzatu  gabeko  itzultzeak  dituzten  enpresentzako  berritasunak  Gauzatu  Industrian
05/03/2026 Finantziazioa

Oraindik gauzatu gabeko itzultzeak dituzten enpresentzako berritasunak Gauzatu Industrian

Eguneratzeak deialdi zaharrenetako erakunde laguntzailea eta aurrerakin itzulgarriak itzultzeko sistema aldatzen ditu, kudeaketa errazteko eta prozedurak bateratzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.