Enpresen berrabiarazpena
Albisteak 24 otsaila, 2025

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokio Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”

Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz
-

Mikel Jauregi Sailburuak nazioarteko ziurgabetasunaren aurrean, “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei eta, batez ere, industriari segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea. Horretarako, 500 milioi euroko Industriarentzako Laguntza Plana aktibatu dugu, Industria Defentsarako Taldea martxan jarri dugu, eta Industria Plan berri bat garatzen ari gara Europako Industria Planaren ildotik “, nabarmendu du.

Jauregik amaiera eman dio El Correo-k, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, antolatzen duen Euskadi Avanza 2025 Sarien banaketa ekitaldiari. Bertan, “enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana” balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz.

“Euskadin argi daukagu gure etorkizuna industria gehiagori eta Europa gehiagori lotuta dagoela”, esan du Jauregik. “Nazio europazalea gara, eta Europako berrindustrializazioaren protagonista izan nahi dugu. Horretarako tresnak baditugu eta gure finantza-gaitasunak indartu nahi ditugu: Ekonomia Ituna eta zerga-gaitasuna. Finantza-esparru propioa sortuko dugu, euskal aurrezkiak eta finantza-gaitasunak euskal ehun industriala eta teknologikoa indartzeko, hazteko eta sustraitzeko bidera daitezen”.

El Correo-ren Euskadi Avanza 2025 sariek enpresa hauek saritu dituzte:

– AJL Ophalmic, urteko ETEa

– Multiverse Computing, enpresa berria

– IMQ, urteko enpresa

– Emiliano López Altxurra, enpresa-ibilbidea

Lotutako albisteak

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
27/03/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Gaur egun bizi dugun ziurgabetasun ekonomiko eta energetikoaren testuinguruan, MUBIL Mobility Expo erakusketak berriz ere agerian uzten du lurraldearen eta, oro har, Euskadiren gaitasun industrial, teknologiko eta berritzaileen beste adibide bat. FICOBA Azokak sektorean eragina duten hainbat kluster biltzen ditu.

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Eusko  Jaurlaritzak  54  milioi  euro  inbertitu  ditu  ETEen  eraldaketa  eta  dibertsifikazioa  bultzatzeko
25/03/2026 Finantziazioa

Eusko Jaurlaritzak 54 milioi euro inbertitu ditu ETEen eraldaketa eta dibertsifikazioa bultzatzeko

Aurreko Indartu eta Gauzatu Industria laguntza-programak biltzen dituen Dibertsifika programaren bitartez

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programa datorren asteartean, martxoaren 24an, zabalduko da, SPRIk adimen artifizialeko teknologiak txertatzearen eta datuaren estrategia indartzearen alde egiten duten enpresa-proiektuei ematen dien laguntzari jarraipena emanez.

1M  €  hazteko  gaitasun  handia  duten  enpresak  bultzatzeko  laguntzetan
20/03/2026 Ekintzailetza

1M € hazteko gaitasun handia duten enpresak bultzatzeko laguntzetan

SPRI Taldeak Hazten+ 2026 laguntzen deialdia argitaratu du, lehen Ekintzaile+ zena ordezkatzera datozenak, enpresa-proiektu berritzaile eta teknologiko berriak garatzen eta martxan jartzen laguntzeko. Martxoaren 24tik maitzaren 14ra egongo da irekita laguntzak eskatzeko epea. Enpresa bakoitzak, gehienez, 100.000 euro jaso ditzake, Enpresa Plana gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
20/03/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Energia: Nouvelle-Aquitainek eta Euskadik aukera interesgarriak eskaintzen dituzte gure ekonomiako hainbat sektorerentzat. Mugikortasuna ere jarduera-eremu egokia da Euskadiko Klusterrentzat: MUBIL Mobility Expo martxoaren 25ean eta 26an egingo da FICOBAn (Irun).

Eusko  Jaurlaritzak  Euskadiko  ekintzailetza  bultzatuko  du  aurten,  4,5  milioi  eurorekin
18/03/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ekintzailetza bultzatuko du aurten, 4,5 milioi eurorekin

Ekintzaile martxoaren 17tik abenduaren 11ra egongo da zabalik eta Hazten+ martxoaren 24an irekiko da

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
13/03/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Fabrikazio aurreratuaren sektorea, Azokaren ondoren, zifrak edo teknologia baino askoz gehiago da. Talentua, lankidetza eta etorkizuneko ikuspegia da. Enpresa, profesional eta proiektu bakoitzak ekosistema industrial indartsuago, berritzaileago eta lehiakorrago bat eraikitzen laguntzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.