Finantzaketa Finantziazioa
Albisteak 1 apirila, 2026

Eusko Jaurlaritzak 13 milioi eurora handitu du Renove Smart Industryren aurrekontua, makina aurreratuaren ETEetan modernizazio teknologikoa bizkortzeko

Industriarako Defentsa Taldearen bileraren ondoren, Mikel Jauregiren Sailak 4 milioi euro gehiago emango dizkio dirulaguntzari
-

Eusko Jaurlaritzak 13 milioi eurora handitu du Renove Smart Industry programaren aurrekontua. Ekimen estrategiko horren helburua Euskadiko makina-erremintaren arloko ETEen teknologiaren modernizazioa, automatizazioa eta digitalizazio aurreratua sustatzea da, Europako erreferenteak baitira arlo horretan.

Neurri hori Pradales lehendakariak deitutako Industria Babesteko Taldeak egindako bileraren ondoren hartu da. Horren bidez, Industria Sailak Euskadiko ETEak dibertsifikatu eta eraldatu nahi ditu, munduko ekonomiarentzat une zaila baita, eta Jaurlaritza dagoeneko hasia da neurri zehatzak aurreratzen.

Hala, 2026ko errekorreko aurrekontuari beste 87 milioi euro gehituko zaizkio orain, gure ETEak eraldatzera eta dibertsifikatzera bideratuta. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ETEetarako laguntzetara; hau da, 2025eko aurrekontuarekin alderatuta, % 51,4 gehiago.

Programak 13 milioi euroko aurrekontua du aurten, eta helburua da makineria eta ekipamendu aurreratu berriak erosten laguntzea, bai hardwarea, bai softwarea; hala, enpresek ekoizpen-ingurune adimendun, konektatu eta eraginkorragoetara eboluzionatzeko aukera izan dezaten, eta Fabrikazio Aurreratuaren arloan 4.0 Industriako proiektuak garatzen laguntzeko.

186 berritze 2025ean 49,8 milioiko inbertsioekin

Renove Smart Industryk ibilbide luzea eta balantze oso positiboa ditu. Hain zuzen ere horrek bermatzen du industria-politikako tresna gisa duen eraginkortasuna.

2025eko edizioan, programak makineriaren eta ekipamenduaren 186 erosketa berri babestu ditu 185 enpresarentzat. Laguntza publikoetan 8 milioi euro eman dira, eta horri esker 49,8 milioi euroko inbertsio pribatua mobilizatu ahal izan da.

2024an, ekimenak 180 makina berri erostea erraztu zuen, SPRIk kudeatutako 8 milioi euroko inbertsio publikoari esker, eta inbertsio pribatuan beste 55,7 milioi euro sortu ziren.

2014an abian jarri zenetik 2025era arte, Renove Smart Industryk 805 milioi euroko inbertsio pribatua mobilizatzen lagundu du, 91 milioi euroko inbertsio publikoarekin, eta euskal enpresetan 2.180 makina eta ekipamendu aurreratu berri sartzea ahalbidetu du.

Euskadi 2030 Industria Planaren baitan

Deialdi hau Euskadi 2030 Industria Planaren “Industria Gehiago” ardatzaren barruan kokatzen da erabat, eta industria-sarea indartzea lehentasun estrategikotzat jotzen du Euskadiren lehiakortasuna, produkziorako autonomia eta erresilientzia bermatzeko.

Renove Smart Industry euskal industria-sarearen lehiakortasuna indartzeko funtsezko tresna gisa egituratzen da, produktibitatea, prozesuen kalitatea, produkzio-malgutasuna eta gero eta zorrotzagoa eta globalizatuagoa den merkatura egokitzeko gaitasuna hobetzen laguntzen duten inbertsioak babestuz.

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza gisa ematen dira laguntzak, inbertsio errealak eta eraldatzaileak sustatzeko, proiektu bakoitzeko 50.000 euroko gutxieneko inbertsioarekin, diruz lagundutako jarduketen eragin teknologikoa eta ekonomikoa bermatuz.

Lotutako albisteak

Euskadi  nanomedikuntza  pertsonalizatuko  erreferentzia  izango  da  Europan,  Hidrogel  Adimendunak  sortzeko  Proiektu  Eraldatzaileari  esker
30/03/2026 I+G+B

Euskadi nanomedikuntza pertsonalizatuko erreferentzia izango da Europan, Hidrogel Adimendunak sortzeko Proiektu Eraldatzaileari esker

Euskadi 2030 Industria Planeko hirugarren Proiektu Eraldatzaile honek 72 milioi euroko hasierako inbertsioa dakar datozen hiru urteetan, eta, haietatik, 28 milioi euro baino gehiago I+Gko eta garapen teknologikoko jardueretara bideratuko dira

Eusko  Jaurlaritzak  54  milioi  euro  inbertitu  ditu  ETEen  eraldaketa  eta  dibertsifikazioa  bultzatzeko
25/03/2026 Finantziazioa

Eusko Jaurlaritzak 54 milioi euro inbertitu ditu ETEen eraldaketa eta dibertsifikazioa bultzatzeko

Aurreko Indartu eta Gauzatu Industria laguntza-programak biltzen dituen Dibertsifika programaren bitartez

Kutxa  Fundazioak,  Eusko  Jaurlaritzak  eta  Espainiako  Gobernuak  Oncomatryx  biofarmazeutiko    bihurtzea  bultzatzen  dute

Kutxa Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Oncomatryx biofarmazeutiko bihurtzea bultzatzen dute

Espainiako Gobernuak 24,3 milioi euro jarriko ditu Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren bidez, osasunerako berrikuntza teknologikoarekin duen konpromisoa indartukoaz.  Terapia onkologiko berriak garatzea eta potentzia handiko botiketan espezializatutako Fill & Finish fabrikazio-instalazio bat martxan jartzea ahalbidetuko du neurri honek.   ONCOMATRYX BIOPHARMA SA euskal biotech-ak arrakastaz burutu du indarrean zuen...

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Baskeepek  konexio  berriak  bultzatzen  ditu  Euskadiko  industrian
12/03/2026 Finantziazioa

Baskeepek konexio berriak bultzatzen ditu Euskadiko industrian

Inbertitzaile bila ari diren enpresei laguntza emateko Eusko Jaurlaritzaren plataformak 1.300 interakzio baino gehiago lortu ditu erabiltzaileen artean.

Lehendakariak  iragarri  du  Euskadiko  industria  ezkutua  aktibatuko  duela  gatazkak  Ekialde  Hurbilean  duen  eraginari  aurre  egiteko

Lehendakariak iragarri du Euskadiko industria ezkutua aktibatuko duela gatazkak Ekialde Hurbilean duen eraginari aurre egiteko

"Industriak eta industriako enpleguak kezkatzen gaituzte. Eta kezkatzen gaitu krisi honek nola eragiten dien jendearen poltsikoei, energiaren, garraioaren edo oinarrizko produktu askoren prezioen bidez", azpimarratu du Lehendakariak

Industria  Adimendunerako  trantsizioa  egiten  hasteko  inbertsioak  finantzatzen  laguntzen  die  Renove  Smart  Industry  programak  ETE  industrialei
06/03/2026 Finantziazioa

Industria Adimendunerako trantsizioa egiten hasteko inbertsioak finantzatzen laguntzen die Renove Smart Industry programak ETE industrialei

Gaur martxoaren 6an irekitzen da epea Renove Smart Industry laguntza-programara eskaerak aurkezteko. Programa honek, lehen, Renove Industria 4.0 izena zuen. Edizio berri honetan, 7 milioi euroko aurrekontua izango du. 4.0 Industriako proiektuei heltzeko haien ekipoak eta makineria modernizatu nahi dituzten enpresa industrialek edo industriarekin lotutako zerbitzu-enpresek apirilaren 16ra arte eska...

Oraindik  gauzatu  gabeko  itzultzeak  dituzten  enpresentzako  berritasunak  Gauzatu  Industrian
05/03/2026 Finantziazioa

Oraindik gauzatu gabeko itzultzeak dituzten enpresentzako berritasunak Gauzatu Industrian

Eguneratzeak deialdi zaharrenetako erakunde laguntzailea eta aurrerakin itzulgarriak itzultzeko sistema aldatzen ditu, kudeaketa errazteko eta prozedurak bateratzeko

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.