Make INN!
Ekintzailetza
Albisteak 24 Marzo, 2025

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna
-

MAKE IN! Debabarrena eskualdeko industriaren etorkizuna bultzatzea helburu duen ekimena da, Debegesa Garapen Agentziak eskualdeko ekintzailetzari laguntzeko beste eragile batzuen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutakoa.

Startup parte-hartzaileak hautatzeko prozesua martxoan zehar egingo da, programa apirilaren 30ean hasiko da, eta maiatzaren amaierara arte iraungo du. Prestakuntza-saioak apirilaren 30ean, maiatzaren 8an, 16an eta 23an egingo dira. Izen-ematea helbide honetan dago zabalik.

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna. Hura industriari lotutako Startups edo enpresa-ekimenei eta “seed” edo “seed aurreko” fasean daudenei zuzenduta dago, baldin eta gutxieneko produktu bideragarria edo eraikitzen ari dena badute. Garrantzitsua da kontuan hartzea programara aurkezten diren ekimenek osagai teknologikoak edo negozio-eredu berritzaileak izan behar dituztela, esparru honetara lotutakoak: fabrikazio gehigarria, ikusmen artifiziala, RV/RA, robotika, IA, Big Data eta IoT.

Programak hainbat abantaila eskaintzen dizkie parte-hartzaileei: erreferentziazko industria-sare baterako sarbidea (BPTD elkartea), bezero potentzialetarako sarbidea, talenturako sarbidea, mentorizazio pertsonalizatua sektoreko adituekin, laborategi espezializatuak, lan-espazioak, prestakuntza eta ekitaldiak, inbertitzaileentzako sarbidea eta finantzaketa…

 

Industria-enpresekin harreman zuzena duen programa

Aurreko edizioetan parte hartu duten pertsonek inguruko enpresa industrialekin dagoen harreman zuzena nabarmentzen dute, eta horrek balio handiko kontaktu-sare bat ehuntzeko aukera ematen du, baita lankidetza-proiektuak garatzeko aukera ere. % 100 Startupsetara bideratutako programa da, eta parte hartzen duten enpresen tipologiaren arabera egokitzen da.

Programak adituek eskainitako klaseak ditu finantza-kudeaketan, marketinean, inbertsio-funtsetan, besteak beste, eta mentoring-saioak Debabarreneko industria-enpresen CEOekin. Gainera, programa ixtean, proiektuaren pitching bat egiten da, eskualdeko enpresetako ordezkariak bertan direla. Prestakuntza-saioak hilabete baten egiten dira ostiral goizetan, Debegesako egoitzan.

“Inguruko industria-azelerazioko programa indartsuenetako bat da, trebatzaile eta aholkulari-enpresa gisa dugun laguntzaile-sareari esker. Horiei esker, programak irauten duen aldian parte hartzen duten enpresek beren negozioaren 360º-ko ikuspegia dute, hobetzeko, finantzatzeko eta komertzialak izateko aukerak identifikatuz “, azaldu du Cristina Zumetak, Berrikuntza, Ekintzailetza eta Enpresa Saileko arduradunak. Make in! programak enpresa handiek hartzen dute parte: Garriguesek, Elkargik, Easo Venturesek, ieTeamek, Sabadellek, Mongragón Corporationek, Think On Marketingek, Coben Groupek eta Startek. Programa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako departamentuak babesten du diruz.

Lotutako albisteak

Euskadik  bere  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztu  ditu  4YFNan
03/03/2026 Ekintzailetza

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Enpresek  bere  zibersegurtasuna  nola  ikusarazten  duten  birdefinitzen  duen  NNEAT  euskal  startupak  Europara  jauzi  egin  du
19/02/2026 Zibersegurtasuna

Enpresek bere zibersegurtasuna nola ikusarazten duten birdefinitzen duen NNEAT euskal startupak Europara jauzi egin du

Konpainiak IAko plataforma natibo bat bultzatzen du, zibersegurtasunaren arduradunei aukera ematen diena mehatxu aktiboekiko esposizio erreala bistaratzeko eta inbertsioak zehaztasun estrategikoarekin lehenesteko

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

U-BAI  Faktoria  RK  Solutionsen  kapitalean  sartu  da  bere  hazkunde  estrategikoa  bultzatzeko
09/02/2026 Ekintzailetza

U-BAI Faktoria RK Solutionsen kapitalean sartu da bere hazkunde estrategikoa bultzatzeko

Ekimen honekin, U-BAI Faktoria eragile garrantzitsu gisa kokatzen da Urdaibai– Busturialderako suspertze eta inbertsio ekosisteman

Eusko  Jaurlaritzak  berrikuntza  irekiko  23  proiektu  sustatuko  ditu  startup  eta  enpresen  artean,  BIND  plataformaren  10.  edizioan
02/02/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak berrikuntza irekiko 23 proiektu sustatuko ditu startup eta enpresen artean, BIND plataformaren 10. edizioan

Proiektuak BIND Demo Day egunean aurkeztuko dira, uztailaren 2an, Bilbao Exhibition Centren.

IX  Venture  on  the  Road  Bilbon
21/01/2026 Ekintzailetza

IX Venture on the Road Bilbon

SeedRocket, BStartup eta Wayrak ekintzailetza teknologikoa bultzatzen dute Euskadin

Eusko  Jaurlaritzak  startup  berritzaileak  EAEko  zazpi  sozietate  publikorekin  konektatu  ditu,  BIND  GovTech  ekimenean
15/12/2025 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak startup berritzaileak EAEko zazpi sozietate publikorekin konektatu ditu, BIND GovTech ekimenean

3. edizioan parte hartuko duten startupek 7 berrikuntza-proiektu garatuko dituzte erreferentziako bezeroekin, AA, IoT eta Big Data bezalako teknologiak aplikatuz.

Eusko  Jaurlaritzak  32  startup  eta  Euskadiko  20  ETE  konektatu  ditu  horien  berrikuntza  bizkortzeko
10/12/2025 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak 32 startup eta Euskadiko 20 ETE konektatu ditu horien berrikuntza bizkortzeko

32 startup Euskadiko 20 ETErekin bildu dira euren soluzio teknologikoak aurkezteko BIND SMEren hautaketa-prozesuaren azken fasean.

Hevea3D  ekimenak  eta  Interphase  Technologiesek  irabazi  dituzte  2025eko  Manuel  Laborde  sariak
03/12/2025 Ekintzailetza

Hevea3D ekimenak eta Interphase Technologiesek irabazi dituzte 2025eko Manuel Laborde sariak

ZuBizik 25. urteurreneko sari berezia jaso du

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.