Ekintzailetza
Elkarrizketak 11 abendua, 2025

Lasercoat startupak korrosioaren aurkako laser-teknologia sortu du itsasoko garraioarentzat

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da enpresa
-

Lasercoat Bilboko startupa da eta korrosioaren aurkako laser-teknologia sortu du itsasoko garraioarentzat. Tratamendu horrek ez du hondakin arriskutsurik sortzen. Ekintzailetza berritzailea saritzen duten Top 101 Spain Up Nation sariak sarien II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da enpresa.

“Sortu zenetik, balioztatze teknologikoaren hasierako fasetik laser bidezko beiraketa-prozesu zeramikoaren industrializazio aurreratuaren fasera igaro da Lasercoat. Egun, industriako ekosistema zabalarekin egiten du lan enpresak, ziurtagirien roadmap argia du eta itsasoko eolikoetara eta itsasontzietara bideratutako eredu komertzial definitua du”, azaldu du Diego Roldanek, enpresako CEOak.

Enpresak korrosioaren aurkako babesa eskaintzen dio itsasoko garraioari laser bidezko teknologia hibridoaren bitartez. “Laser bidezko beiraketa-prozesu zeramikoa garatzen dugu egitura metaliko handietako pintura-sistema industrialak ordezkatzeko. Enpresak potentzia handiko laserra, robotika eta materialen ingeniaritza uztartzen ditu zeramika-geruza jarraitua, ultraerresistentea eta jasangarria lortzeko”.

Zehazki, laser bidezko beiraketa-prozesu zeramikoaren sistema robotizatua alokatzeko aukera eskaintzen du: “egitura metaliko handiak zeramikazko geruza ultraerresistentearekin estaltzeko gai da. Alokairu-zerbitzu horrez gain, prozesurako beharrezkoak diren formulazio zeramiko espezifikoak eskaintzen ditugu eta estalduraren trazabilitatea, egonkortasuna eta errendimendua bermatzen ditugu”.

Gainera, bertatik bertara integratzeko laguntza teknikoa ematen du eta baliozkotze-entseguetarako laguntza ere ematen du bezeroak hala eskatzen duenean.

Teknologia horrek pinturen higadurarekin lotutako KOLak, disolbatzaileak eta mikropartikulak ezabatzen ditu. “Ura da prozesuaren oinarria, ez du hondakin arriskutsurik sortzen eta aktiboen bizitza erabilgarria luzatu dezake. Hala, esku-hartzeak eta karbono-aztarna murrizten dira”.

Bezero gehienak itsasoko eolikoetakoak, itsasontzien sektorekoak eta industria astunekoak dira, “korrosioaren aurkako baldintza zorrotzekin”.

Egun, 4 pertsona ari dira proiektuan lanean eta kolaboratzaile teknologikoen eta industrien sare egonkorra dute.

Etorkizuneko erronkak dira “DNV ziurtagiria osatzea, itsasoko eolikoetan lehen pilotu industriala ezartzea eta negoziazioetan aurrera egitea ontziolekin eta offshore egituren fabrikatzaileekin”. Horrez gain, entseguak eta demostrazioak egiteko gaitasuna handitu nahi dute.

Halaber, Lasercoaten asmoa da ekoizpen-gaitasuna handitzea, prozesua hainbat herrialdetan homologatzea, hornikuntza-kate teknologikoa bermatzea eta araututako sektoreetan pinturarik gabeko soluzioak ezartzeko trantsizioan laguntzea.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei bere kanaletan jardueraren berri emateko aukera ematen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Wrappers  AI,  adimen  artifiziala  ETE-entzat  egokitzen  duen  startupa
19/01/2026 Ekintzailetza

Wrappers AI, adimen artifiziala ETE-entzat egokitzen duen startupa

Bizkaiko enpresak ezagutza teknikorik behar ez duen plataforma intuitiboa eskaintzen du

Lagunbotek  adimen  artifiziala  enpresetara  eta  administrazioetara  hurbiltzen  du  prozesuak  eta  zerbitzuak  optimizatzeko
12/01/2026 Ekintzailetza

Lagunbotek adimen artifiziala enpresetara eta administrazioetara hurbiltzen du prozesuak eta zerbitzuak optimizatzeko

LEINNen sortutako startupak herritarren eta bezeroen arreta hobetzen duten AA soluzioen bidez eraldaketa digitala bultzatzen du.

IIndus3D  fabrikazio  aditiboan  aritzen  da,  eta  muturreko  abenturetarako  ibilgailuen  proiektu  berri  bat  garatzen  ari  da
08/01/2026 I+G+B

IIndus3D fabrikazio aditiboan aritzen da, eta muturreko abenturetarako ibilgailuen proiektu berri bat garatzen ari da

Gasteizko enpresak Ekintzaile programako SPRI Taldearen laguntza jaso du produktua 2026an merkaturatzeko

Vitrocaulis:  “naturaren  edertasuna”  biderkatzeko  landare-bioteknologia
08/01/2026 Ekintzailetza

Vitrocaulis: “naturaren edertasuna” biderkatzeko landare-bioteknologia

Luna Aspizua biologoa landare-ehunen in vitro hazkuntzan espezializatu zen, “benetan sinesten zuen” proiektu profesionala eraikitzeko: landare apaingarrien mikrohedapenean espezializatutako laborategia, enpresa, mintegi eta ekoizleei kalitate handiko, gaixotasunik gabeko eta aparteko ezaugarriak dituzten aleak eskaintzen dizkiena.

Welltech  Electronics  berrikuntzaren  bidez  lo  egiteko  modua  berrizten  du
29/12/2025 Ekintzailetza

Welltech Electronics berrikuntzaren bidez lo egiteko modua berrizten du

Bizkaiko enpresak zientzia, diseinua eta teknologia aurreratua uztartzen ditu, pertsonen atsedenaren eta bizitzaren kalitatea hobetzeko.

Odei,  eraikuntza-enpresei  beren  obrak  eta  errentagarritasuna  denbora  errealean  kontrolatzeko  aukera  ematen  dien  plataforma
19/12/2025 Ekintzailetza

Odei, eraikuntza-enpresei beren obrak eta errentagarritasuna denbora errealean kontrolatzeko aukera ematen dien plataforma

Bizkaiko startupak, batez ere Espainian jarduten duenak, nazioartekotze-prozesu bati ekingo dio 2026an, Eskandinavian eta Estatu Batuetan sartzearekin batera.

Duara:  “Besteentzat  hondakina  dena,  guretzat  lehengaia  da”
04/12/2025 Ekintzailetza

Duara: “Besteentzat hondakina dena, guretzat lehengaia da”

Bilboko berrikuntza-agentziak moda iraunkorreko zuzeneko lehiaketak antolatzen ditu, lankidetza-eredu zirkular eta ekosistemarekiko errespetuzko baten aldeko apustua indartzeko.

Kroketak.eus,  bi  ekintzaile  arabarren  omenaldia  euskal  gastronomiari
03/12/2025 Ekintzailetza

Kroketak.eus, bi ekintzaile arabarren omenaldia euskal gastronomiari

Juan eta Patxiren ibilbideak 2017an gurutzatu ziren eta proiektu komun bat sortu zen emaitza bezala: kroketak, prestatutako gisatuak eta postreak egiten dituen enpresa bat, tokiko ekoizleen sare batean oinarrituta.

Nexi  Health,  adimen  artifizialari  esker  osasun  mentalaren  eraldaketa
27/11/2025 Ekintzailetza

Nexi Health, adimen artifizialari esker osasun mentalaren eraldaketa

Gipuzkoako startupak teknologia digitalak garatzen ditu, osasun arloko profesionalei kontsultan %25rainoko denbora aurrezteko eta kasu larriak goiz detektatzeko aukera ematen dietenak.

Ariketa  fisikoa,  zientzia  eta  laguntza:  SISU  Bienestar  enpresaren  formula  minbiziari  aurre  egiteko
19/11/2025 Ekintzailetza

Ariketa fisikoa, zientzia eta laguntza: SISU Bienestar enpresaren formula minbiziari aurre egiteko

Bizkaiko enpresa honek unibertsitateko ikerketa eta entrenamendu pertsonalizatua uztartzen ditu, minbiziak iraun bitartean eta ondoren bizi-kalitatea hobetzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.