Ekintzailetza
Albisteak 7 Marzo, 2018

I+Med enpresak irabazi ditu Euskadiko EmprendedorXXI Sariak

Sariak 5.000 euroko zuzkidura ekonomikoa eta Cambridgeko Unibertsitatearen (Erresuma Batua) enpresa hazkunderako nazioarteko Ignite Fast Track ikastaroan parte hartzeko beka jasotzen ditu
-

I+Med biomedikuntzaren alorreko enpresa berritzailea aritzen da.

 

Sariak 5.000 euroko zuzkidura ekonomikoa eta Cambridgeko Unibertsitatearen (Erresuma Batua) enpresa hazkunderako nazioarteko Ignite Fast Track ikastaroan parte hartzeko beka jasotzen ditu.

 

I+Med enpresak irabazi ditu Euskadiko EmprendedorXXI Sariak. CaixaBank-ek, Caixa Capital Risc kapital arrisku kudeatzailearen bitartez, bultzatzen duen eta Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak ere, Enisaren bitartez, ematen duen saria bere hamaikagarren ediziora heldu da. Helburua, hazkunderako potentzial gehien duten enpresa berritzaileak aintzatestea eta laguntzea da. Euskadin SPRI taldeak ere hartzen du parte erakunde antolatzaile gisa, BIC Bizkaia Ezkerraldearen bitartez.

 

Irabazle izateagatik, i+Medek 5.000 euroko zuzkidura ekonomikoa eta Cambridgeko Unibertsitatearen (Erresuma Batua) enpresa hazkunderako nazioarteko Ignite Fast Track ikastaroan parte hartzeko beka jaso ditu. i+Med Koop. elk. (Miñao, Araba), oinarri teknologikoa duen biomedikuntzaren alorreko enpresa berritzailea, balio erantsi handiko nanohidrogeleak ikertzen, garatzen eta merkaturatzen dituena, farmakoen, bitaminen, hazkunderako faktoreen eta beste konposatu aktibo interesgarri batzuen liberazio kontrolaturako, Onkologiaren, Oftalmologiaren, Traumatologiaren eta Kardiologiaren alorretan, besteak beste.

 

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua, Juan Pedro Badiola CaixaBanken Euskadiko eta Kantabriako lurralde zuzendaria eta Oscar Vía Enisako idazkari nagusia, izan dira sariak banatzeko ekitaldiaren buru BIC Bizkaia Ezkerraldeak Barakaldon dituen instalazioetan.

 

Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasi da, Javier Luxorren “Liderar(t) para crecer” hitzaldiarekin. Luxor aditua da Eraginean, Pertsuasioan, Mentalismoan, Intuizioan eta Pentsamenduaren Kudeaketan; hizlaria eta prestatzailea da, baina mundu osoko mentalista korporatibo hoberenetakoa izateagatik da ezaguna. Nazioarteko hainbat sari lortu ditu.

 

Edizio honetan, Euskadin 27 enpresak hartu dute parte, eta zazpi izan dira finalera heldu direnak. Lehen saria lortu ez duten sei finalistak hauek izan dira:

 

Asparia Glycomics (Donostia), proteina terapeutikoetan eta bioantzekoetan glikosilazioaren kuantifikaziorako produktuen garapenean eta merkaturatzean lan egiten duen enpresa bioteknologikoa da. Faktore horrek farmakoaren zenbait ezaugarri zehazten ditu, haren segurtasuna edo jarduera biologiko eraginkorra, besteak beste.

 

Bugaloop (Bilbo), autoa eta motoa gidatzeko baimenak online prestatzeko beharrezkoak diren elementu guztiak biltzen dituen lehenengo online plataforma. Nazio mailako gidaritza klase praktikoen bilatzailea eta konparatzailea da, azterketa teorikoa online prestatzeko plataforma adimentsua izateaz gain.

 

Differengin, S.L.U. (Barakaldo, Bizkaia), gauzen internetean espezializatutako ingeniaritza enpresa da, bere bezeroen produktuak elkarren artean lotzeko eta haiei adimena eta prestazio gehiago emateko xedez.

 

Globetesting Norte, S.L. (Miñao, Araba), software probatan eta sistemen monitorizazioan espezializatutako zerbitzu konpainia da. Jarduera, aplikazioek errorerik gabe eta beharren araberako abiadurarekin funtzionatzen dutela ziurtatzean zentratzen da, datuak seguru eta une oro erabilgarri daudela bermatuz.

 

HWS Concrete Towers, S.L. (Donostia), “wind energy” sektorean aurretik fabrikatutako hormigoia sartzea bilatzen duen enpresa, hasiera batean dorreetan eta, horren ondorioz, muntaketa prozedura berritzaileetan, garabi tradizional garestiak eta urriak saihestuz.

 

Oreka Training, S.L. (Oiartzun, Gipuzkoa), indoor txirrindularitzan aritzeko patentatutako sistema berri baten diseinuan eta merkaturatzean lan egiten duen enpresa, pedalei benetan eragiteko sentsazioarekin, simulazio birtual sistemekin bateragarria.

 

EmprendedorXXI Sariak jardueran hiru urte baino gutxiago daramatzaten eta berrikuntza maila altua duten negozioetara daude zuzenduta, eta lurralde osotik etorritako enpresen partaidetza altua dute. Ekimenak, Espainian finantza sektoreko bulego sare komertzial nagusia duen CaixaBank-en, Enisaren eta ekonomiaren sustapenean eta ekintzaileei eman beharreko laguntzan espezializatutako autonomia eta toki mailako erakundeen laguntza du. 2017ko edizio honetan, lurralde mailako 135 erakundek eman diote laguntza antolakuntzari.

 

Berrikuntza gisa, deialdia Portugalera ere zabaldu da aurten lehen aldiz, joan den otsailean CaixaBank-ek BPIren kontrola hartu eta gero.

 

Lurralde eta sektore bakoitzeko hoberenentzako sariak

Edizio honetan 19 sari banatuko zaizkie euren jatorrizko gunean eragin gehien duten enpresei: 17 Espainian (bat Autonomia Erkidego bakoitzean) eta 2 Portugalen (iparralde-erdialdea eta Lisboa-hegoaldea eta uharteak). Horrez gain, sektoreka banatutako bost sari nagusi emango dira: Bizitzaren Zientziak, Informazioaren Teknologiak, Negozio Digitalak, Teknologia Industrialak eta Nekazaritza-elikadura. Kategoria horietako saridunek 25.000 euro eta Singularity University izenekoarekin eta negozio eskola ospetsu batekin lankidetzan antolatutako hazkunderako nazioarteko programarako sarbidea lortuko dute.

 

Beste alde batetik, Israelek Espainian duen Enbaxadak berrikuntzarako accesit bat emango du. Saria, Tel Aviv-Yafo Akademia Zentroak antolatutako astebeteko prestakuntza izango da Israelen, Israelgo Kanpo Arazoetako Ministerioarekin lankidetzan.

 

Guztira, 2017ko deialdiak 490.000 euro inguru banatuko ditu sarietan, eta hori dela eta, EmprendedorXXI Sariak, Espainian eta Portugalen zuzkidura ekonomiko handiena duen ekintzaileentzako deialdietako bat dira.

 

Erreferentziazko sariak ekintzailetzan

EmprendedorXXI Sariak erreferentziazko saria dira Espainiako startup-entzat, eta oso ekimen garrantzitsua, herrialdeko ekintzailetza egitasmo hoberenak bultzatzeko. 2007an sortu zenetik, ekimenak 4,3 milioi euro inbertitu ditu sarietan eta laguntasun kanpainetan, eta 289 enpresak jaso dituzte horien onurak.

 

Zehatzago esanez, 2,5 milioi euro banatu dira eskudiruzko sarietan, eta 1,8 milioi euro nazioarteko prestakuntza eta networking ekintzetan. Historian zehar, 5.911 enpresa sortu berrik hartu dute parte EmprendedorXXI Sarietan, eta 257 enpresari, inbertitzaile eta ekintzailetzarekin erlazionatutako erakundeetako ordezkari baino gehiagok hartu dute parte batzordeetan eta epaimahaietan.

 

Caixa Capital Risc-i buruz

Caixa Capital Risc, CriteriaCaixaren arrisku kapital enpresen sozietate kudeatzailea da, eta hazkunderako potentzial handia duten Espainiako konpainia berritzaileen lehen etapetan inbertitzen du eta laguntasuna ematen die hazkundearen etapa guztietan. Euskadin, Caixa Capital Risc-ek enpresa hauen kapitalean hartzen du parte:

 

Kudeatzailea, bere iritziz gorako bidean doazen sektoreetan zentratzen den espezialitate anitzeko inbertitzailea da: Bizitzaren Zientziak, Teknologia Digitala eta Industriarako Teknologiak. Caixa Capital Risc-ek 195 milioi euroko bolumena kudeatzen du, 8 inbertsio funtsen bitartez, eta 170 enpresa baino gehiago ditu karteran.

 

Jarduera inbertitzailearekin batera, teknologiaren transferentziari eta enpresen lehenengo etapetako garapenari laguntzeko lan handia egiten du, CaixaImpulse programa edo EmprendedorXXI Sariak, besteak beste.

 

Enisari buruz

Enisa, Industria eta Enpresa Txiki eta Ertainaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioaren esku dagoen enpresa publikoa da, eta 1982tik partaidetza aktiboa du Espainian enpresa txiki eta ertainek eta ekintzaileek bultzatutako proiektu bideragarrien eta berritzaileen finantzaketan.

Enisak partaidetza maileguen bitartez eskaintzen du finantzaketa. Orain arte, 5.000 enpresa ingururi eman die laguntza, 830 milioi euro baino gehiagorekin.

 

SPRIri buruz

SPRI Taldea Eusko Jaurlaritzaren enpresa garapenerako agentzia da, eta Euskadiko enpresa sarearen zerbitzura dago, euskal enpresak bultzatzeko helburuarekin, horien tamaina, sektorea eta egoera bat edo beste badira ere. Helburua, euskal enpresak bultzatzea, sustatzea eta beraien lehiakortasuna hobetzen laguntzea da, Euskadin aberastasuna sortzen eta herritarren ongizatea hobetzen lagunduz, giza garapen iraunkorraren bitartez, Eusko Jaurlaritzak aurrera daraman Ekonomiaren Sustapenerako Politikaren barruan. Euskal enpresek, nazioartera zabaltzeko, ekiteko, finantzatzeko, lurzoru industriala aurkitzeko, teknologia berriak aplikatzeko, berriztatzeko edo Industria Berrian, Basque Industry 4.0 izenekoan, sartzeko prozesua gauzatzeko beharrezkoak diren tresnak aurkitzen dituzte SPRI Taldean. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren aginduz, atzerriko inbertsioak erakartzeko eta bideratzeko agentzia da, Invest in the Basque Country zerbitzuaren bitartez.

 

Ekintzailetzari dagokionez, SPRI Taldeak laguntasuna ematen die ekintzaileei, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden Enpresa eta Berrikuntza Zentroen (EBZ-BIC) sarearen bitartez. Sareak hau ematen du: finantza arloko laguntza, proiektua aurrera eramateko kokalekua eta zentro horietako profesionalek eskainitako tutoretza, hasierako ideiatik, proiektua heltzen ari den bitartean eta, ekimena bideragarria bada, enpresa sortzeko prozesuan.

 

BIC Bizkaia Ezkerraldeari buruz

Ezkerraldeko Enpresa Garapenerako Zentroaren, BIC Bizkaia Ezkerraldearen, helburu nagusia, enpresen sorkuntzari, dibertsifikazioari eta finkapenari laguntza ematea da, Ezkerraldea eta Meatzaldea osatzen duten udalerrietan aberastasuna eta enplegua sortzeko xedez. BIC Bizkaia Ezkerraldean ekintzailetza eta berrikuntza proiektuen aldeko apustua egiten da, enpresa bakoitzaren beharretan zentratutako aholkularitzaren bitartez.

 

Gaur egun, 28 enpresa daude Ilgner inkubagailuan. Erabat zaharberrituta dagoen eraikin historikoak 2.500 m2ko azalera du, eta 54 enpresa modulu eta guztien erabilerarako zenbait gune, ekitaldi aretoa, prestakuntza gelak, ekintzailetzarako gelak, Ilgner Espazioa, aparkalekua, etab. ditu.

 

Erakundearen kapital soziala erdibana harpidetuta dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren, SPRI Taldearen, bitartez.

 

 

Lotutako albisteak

1M  €  hazteko  gaitasun  handia  duten  enpresak  bultzatzeko  laguntzetan
20/03/2026 Ekintzailetza

1M € hazteko gaitasun handia duten enpresak bultzatzeko laguntzetan

SPRI Taldeak Hazten+ 2026 laguntzen deialdia argitaratu du, lehen Ekintzaile+ zena ordezkatzera datozenak, enpresa-proiektu berritzaile eta teknologiko berriak garatzen eta martxan jartzen laguntzeko. Martxoaren 24tik maitzaren 14ra egongo da irekita laguntzak eskatzeko epea. Enpresa bakoitzak, gehienez, 100.000 euro jaso ditzake, Enpresa Plana gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  Euskadiko  ekintzailetza  bultzatuko  du  aurten,  4,5  milioi  eurorekin
18/03/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ekintzailetza bultzatuko du aurten, 4,5 milioi eurorekin

Ekintzaile martxoaren 17tik abenduaren 11ra egongo da zabalik eta Hazten+ martxoaren 24an irekiko da

Ekintzaileentzako  laguntzak:  Bihur  ezazu  zure  negozio  ideia  enpresa  berritzaile  eta  errentagarri  Ekintzailerekin
13/03/2026 Ekintzailetza

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2026, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

ComexSoft  donostiarrak  irabazi  du  EmprendeXXI  sariak,  potentzial  handiena  duen  start-up  gisa
11/03/2026 Ekintzailetza

ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa

CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa.

Nazioarteko  startupek  euskal  industriarekin  konektatu  dira  BIEMHn,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  ekimenaren  bitartez
05/03/2026 Ekintzailetza

Nazioarteko startupek euskal industriarekin konektatu dira BIEMHn, Eusko Jaurlaritzaren BIND ekimenaren bitartez

Startupak korporazioekin, ETEekin, zentro teknologikoekin eta euskal industrian estrategikoak diren klusterrekin bildu dira. Azelerazio-programaren 10. edizioak Euskal Autonomia Erkidegoan murgiltzeko aukera, proiektu errealak eta tailerrak biltzen ditu.

Euskadik  bere  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztu  ditu  4YFNan
03/03/2026 Ekintzailetza

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Enpresek  bere  zibersegurtasuna  nola  ikusarazten  duten  birdefinitzen  duen  NNEAT  euskal  startupak  Europara  jauzi  egin  du
19/02/2026 Zibersegurtasuna

Enpresek bere zibersegurtasuna nola ikusarazten duten birdefinitzen duen NNEAT euskal startupak Europara jauzi egin du

Konpainiak IAko plataforma natibo bat bultzatzen du, zibersegurtasunaren arduradunei aukera ematen diena mehatxu aktiboekiko esposizio erreala bistaratzeko eta inbertsioak zehaztasun estrategikoarekin lehenesteko

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

U-BAI  Faktoria  RK  Solutionsen  kapitalean  sartu  da  bere  hazkunde  estrategikoa  bultzatzeko
09/02/2026 Ekintzailetza

U-BAI Faktoria RK Solutionsen kapitalean sartu da bere hazkunde estrategikoa bultzatzeko

Ekimen honekin, U-BAI Faktoria eragile garrantzitsu gisa kokatzen da Urdaibai– Busturialderako suspertze eta inbertsio ekosisteman

Eusko  Jaurlaritzak  berrikuntza  irekiko  23  proiektu  sustatuko  ditu  startup  eta  enpresen  artean,  BIND  plataformaren  10.  edizioan
02/02/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak berrikuntza irekiko 23 proiektu sustatuko ditu startup eta enpresen artean, BIND plataformaren 10. edizioan

Proiektuak BIND Demo Day egunean aurkeztuko dira, uztailaren 2an, Bilbao Exhibition Centren.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.