hodei cloud hodeicloud
Ekintzailetza
Albisteak 27 maiatza, 2020

HodeiCloud, BIC Bizkaia Ezkerraldeko inkubagailuan

Manuel Asís Managing, HodeiClouden zuzendaria: “BIC Bizkaia Ezkerraldea inkubagailua leku ezin hobea iruditu zitzaigun telelanerako konponbideetara zuzendutako Cloud Computingeko proiektua abiarazteko”
-

Manuel Asís Managing, HodeiClouden zuzendaria: “BIC Bizkaia Ezkerraldea inkubagailua leku ezin hobea iruditu zitzaigun telelanerako konponbideetara zuzendutako Cloud Computingeko proiektua abiarazteko”

 

BIC Bizkaia Ezkerraldea inkubagailuan kokatutako Hodei Cloud enpresarentzat, koronabirusak eragindako egungo egoera abagune bat izaten ari da, enpresei telelanean aritzeko babesa ematen dielako.

 

Zer da HodeiCloud? Nola sortu zen?

HodeiCloud ETEei, profesionalei eta langile autonomoei telelana errazteko informazio-teknologiako konponbide bat da. Enpresa asko ari dira urrutitik erabat kudeatzen den lan-ingurune baterako trantsizioa egiten eta guk badakigu urrats hori emateko babes gehigarria behar dela.  HodeiClouden misioa da ETEei eta profesionalei babes hori ematea.  Cloud Computing teknologia erabiliz, telelan-tresna bat garatu dugu eta, horrekin, gure bezeroei abantaila gehigarri asko eskaini ahal dizkiegu (eguneroko segurtasun-kopia automatikoak, antibirusa, mugikortasuna, segurtasuna,…). Sortu dugun tresna honekin, enpresa, ETE edo autonomo guztiek dute aukera orain arte enpresa handiek soilik eskura zezaketen zerbitzu bat erraztasunez lortzeko.

 

Nola heldu zineten BIC Bizkaia Ezkerraldeara?

Barakaldoko BIC Bizkaia Ezkerraldea inkubagailua leku ezin hobea iruditu zitzaigun telelanerako konponbideetara zuzendutako Cloud Computingeko proiektua abiarazteko. Asko estimatzen ditugu inkubagailutik eskaintzen dizkiguten babesa, aholkularitza eta laguntza eta, gainera, bereziki gustatzen zaizkigu bere instalazioak, zerbitzu komunak dituztelako eta ezin hobeak direlako gure networkinga eta bilerak garatzeko.  Hala, bereziki nabarmenduko nituzke Barakaldoko inkubagailuan instalatutako enpresen artean sortzen diren sinergiak eta networkinga, baita eskaintzen dizkiguten prestakuntzak eta programak ere.

 

Momentu honetan, zer egiten ari zarete Hodei Cloudtik COVID19ari aurre egiteko?

Lehenbizikoa gu geu babestea da, zehazki, jaso ditugun gomendioei jarraiki.  HodeiCloudetik, ETEei, profesionalei eta autonomoei konponbide lehiakor bat eskaintzen diegu, telelana modu azkar, seguru eta eraginkor batean ahalbidetzeko.  48 ordu baino gutxiagoan, telelan-konponbidea hedatzeko gai gara, beharrezkoa izatekotan, bezeroaren datuak eta aplikazioak hodeira migratuz.  Bezeroak bere bulegoan duen zerbitzari fisikoa hodeira migra dezakegu, bulegoan espazioa eta baliabideak liberatuz. Hodeiko zerbitzari berriaren abantaila da eskala daitekeela eta malgua dela, hau da, erraza da, besteak beste, erabiltzaileak, memoria edo baliabideak gehitzea.

HodeiClouden hodeiko zerbitzuak renting teknologiko baten bidez eskaintzen dira, hasierako inbertsiorik gabe eta hileko kostu murriztu baten bidez; gure bezeroek hodeiko zerbitzari bat dute balio erantsi altuko bestelako zerbitzu batzuekin eta baliabideak azkar areagotzeko edo murrizteko malgutasunarekin.  Bezeroaren beharretara egokitzen gara.

 

Zuen ustez, telelana apurka-apurka instalatuko da hori egin dezaketen enpresa gehienetan?

Egungo krisia abagune on bat da enpresa guztiek ikus dezaten telelanak negozioetan lagun dezakeela. Guk denbora luze daramagu konponbide hauek garatzen, baina, orain, enpresek eta langileek askoz hobeto onartzen dituzte informazio-teknologiako konponbide hauek eta prest daude horiek erabiltzeko.  Hodei-biltegiratzea eskaintzen duen HodeiCloudena bezalako teknologia egiaztatu batekin, gure bezeroek dirua eta arazoak aurrezten dituzte eta, gainera, beti daude prest egungoa bezalako edozein ez-ohiko egoeraren aurrean erantzuteko.

 

Nolakoa izan da alarma-egoeran zerbitzu hau eskaini ahal izateko burutu behar izan duzuen egokitzapen prozesua?

Guk geuk erabiltzen ditugu telelan-konponbide hauek; hortaz, alarma-egoera baino lehen, HODEICLOUD bazegoen telelanerako tresnak erabiltzen.  Gai izan gara gure bezeroei telelan-konponbideak hedatzeko bere bulegoak bisitatu gabe. Konponbidea urrutitik hedatzen da.  Hala ere, kasu batzuetan, beharrezkoa da noizean behin bezeroaren bulegoetara joatea. Edozein zalantza argitzeko laguntza teknikoko zerbitzua ere ematen da urrutitik.Telelanaren konponbidearekin, bezeroari urrutitik lan egiteko aukera emateaz gain, HodeiCloudetik, bezeroak telelanerako informazio-teknologiako tresnetan izan dezakeen edozein premia asetzen dugu.

 

Nola bururatu zitzaizuen ideia?

HodeiClouden, lehenik eta behin, merkatuan zeuden Cloud Computing motako konponbideak ikertu genituen eta ikusi genuen ETEen eta profesionalen sektorean bazegoela aukera bat telelanaren beharretara primeran egokitzen den hodeiko zerbitzu oso bat eskaintzeko. Horrez gain, zerbitzu hori ezin hobea da baldintza normaletan lan egiteko, eskaintzen duen segurtasunagatik, kostuak murrizten direlako eta irisgarritasun- eta mugikortasun-abantailak dituelako.

 

Nola erantzuten ari dira une hauetan zuen zerbitzuak erabiltzen dituzten enpresak?

Telelanerako HodeiClouden teknologia erabiltzen ari diren enpresek oso feedback ona ematen digute eta erabiltzaile horiek ari dira gure produktua beste ETE eta profesional batzuei gomendatzen.

Nagusiki, asko estimatzen dute gure konponbideak segurtasun-kopia automatikoak, antibirusa eta irisgarritasuna eskaintzea edozein leku eta gailutik: PC (windows, linux, mac), tableta edo telefono adimenduna (android, IOS, …)

 

Une gogor hauetan, zer nabarmenduko zenuke?

Une hauetan, pertsona eta enpresa askok erronka eta desafio handiak gainditu beharko dituzte eta erronka eta desafio horiek negozio- eta ekintzailetza-abagune berriak ere eragiten dituzte.  Askoz enpatia handiagoa sentitzen da maila pertsonalean eta profesionalean; ulertu behar dugu krisialdi-garaietan nahitaez sortzen dela hazkunde pertsonala eta profesionala, aukera ematen diguna zoritxarrak gainditzeko eta, horrela, errealitate berrira egokitzeko.

 

Zuen ustez, nola eragingo dio pandemia honek start-up, ekintzaile eta ETEen egoerari?

Pandemia honek, berez, erronkez eta desafioez gain, negozio-aukerak sortzen ditu, erronka eta desafio horiek gainditzeko suertatzen diren premia berriak direla-eta. Adibidez, orain, inoiz baino beharrezkoagoa da telelanerako konponbide anitz edukitzea eta hori aukera bat da start-up eta ekintzaileentzat, baina, aldi berean, ETEentzat eta profesionalentzat ere abagune bat da bere negozioetan teknologia berriak txertatzeko eta ezartzeko.  Aurrekoa adibide bat baino ez da; bestalde, badaude enpresa eta profesional asko zailtasunak izango dituztenak krisialdia gainditzeko eta, azkenean, nolabaiteko “hautespen naturala” egongo da; enpresa eta profesional asko brainstorming fase batetik pasako dira, pandemia honek eragiten dituen erronka berriak gainditzeko estrategia bat zehazteko. Izan ere, kasu askotan, laguntzen sistema ez da nahikoa izango betiko negozio-eredu berarekin jarraitzeko.  Nabarmendu behar da, krisialdi honetatik, start-up, ekintzaile eta ETE asko indartuta aterako direla, berrikuntzarako une ona delako.  Adibide bat: Ikusten ari gara familia asko etxean igarotzen ari diren berrogeialdia baliatzen ari direla ideia bat garatzeko, 3D inprimagailu batekin gauzatzeko eta produktua webgune batean saltzeko; ziur aski, ez zuketen hori egingo pandemia honek astez etxean itxi izan ez balitu.

 

info+: www.hodeicloud.com

 

Lotutako albisteak

1M  €  hazteko  gaitasun  handia  duten  enpresak  bultzatzeko  laguntzetan
20/03/2026 Ekintzailetza

1M € hazteko gaitasun handia duten enpresak bultzatzeko laguntzetan

SPRI Taldeak Hazten+ 2026 laguntzen deialdia argitaratu du, lehen Ekintzaile+ zena ordezkatzera datozenak, enpresa-proiektu berritzaile eta teknologiko berriak garatzen eta martxan jartzen laguntzeko. Martxoaren 24tik maitzaren 14ra egongo da irekita laguntzak eskatzeko epea. Enpresa bakoitzak, gehienez, 100.000 euro jaso ditzake, Enpresa Plana gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  Euskadiko  ekintzailetza  bultzatuko  du  aurten,  4,5  milioi  eurorekin
18/03/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ekintzailetza bultzatuko du aurten, 4,5 milioi eurorekin

Ekintzaile martxoaren 17tik abenduaren 11ra egongo da zabalik eta Hazten+ martxoaren 24an irekiko da

Ekintzaileentzako  laguntzak:  Bihur  ezazu  zure  negozio  ideia  enpresa  berritzaile  eta  errentagarri  Ekintzailerekin
13/03/2026 Ekintzailetza

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2026, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

ComexSoft  donostiarrak  irabazi  du  EmprendeXXI  sariak,  potentzial  handiena  duen  start-up  gisa
11/03/2026 Ekintzailetza

ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa

CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa.

Nazioarteko  startupek  euskal  industriarekin  konektatu  dira  BIEMHn,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  ekimenaren  bitartez
05/03/2026 Ekintzailetza

Nazioarteko startupek euskal industriarekin konektatu dira BIEMHn, Eusko Jaurlaritzaren BIND ekimenaren bitartez

Startupak korporazioekin, ETEekin, zentro teknologikoekin eta euskal industrian estrategikoak diren klusterrekin bildu dira. Azelerazio-programaren 10. edizioak Euskal Autonomia Erkidegoan murgiltzeko aukera, proiektu errealak eta tailerrak biltzen ditu.

Euskadik  bere  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztu  ditu  4YFNan
03/03/2026 Ekintzailetza

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Enpresek  bere  zibersegurtasuna  nola  ikusarazten  duten  birdefinitzen  duen  NNEAT  euskal  startupak  Europara  jauzi  egin  du
19/02/2026 Zibersegurtasuna

Enpresek bere zibersegurtasuna nola ikusarazten duten birdefinitzen duen NNEAT euskal startupak Europara jauzi egin du

Konpainiak IAko plataforma natibo bat bultzatzen du, zibersegurtasunaren arduradunei aukera ematen diena mehatxu aktiboekiko esposizio erreala bistaratzeko eta inbertsioak zehaztasun estrategikoarekin lehenesteko

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

U-BAI  Faktoria  RK  Solutionsen  kapitalean  sartu  da  bere  hazkunde  estrategikoa  bultzatzeko
09/02/2026 Ekintzailetza

U-BAI Faktoria RK Solutionsen kapitalean sartu da bere hazkunde estrategikoa bultzatzeko

Ekimen honekin, U-BAI Faktoria eragile garrantzitsu gisa kokatzen da Urdaibai– Busturialderako suspertze eta inbertsio ekosisteman

Eusko  Jaurlaritzak  berrikuntza  irekiko  23  proiektu  sustatuko  ditu  startup  eta  enpresen  artean,  BIND  plataformaren  10.  edizioan
02/02/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak berrikuntza irekiko 23 proiektu sustatuko ditu startup eta enpresen artean, BIND plataformaren 10. edizioan

Proiektuak BIND Demo Day egunean aurkeztuko dira, uztailaren 2an, Bilbao Exhibition Centren.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.