Ekintzailetza
Albisteak 6 Azaroa, 2025

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.
-

Eusko Jaurlaritzaren BIND berrikuntza irekiko plataformak BIND SME programaren 5. edizioan parte hartzeko scale-up eta startupen bosgarren deialdia itxi du. Teknologia disruptiboen bidez euskal ETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna handitzea helburu duen Eusko Jaurlaritzaren ekimen honek 14 herrialdetako startupen 140 hautagaitza jaso ditu guztira, 179 proiekturekin.  

Edizio berri honetan parte hartuko duten 20 ETEak erreferenteak dira industriaren, manufaktura aurreratuaren, zerbitzuen, elikaduraren eta energiaren sektoreetan, eta eurak arduratuko dira proiektu errealak eta ordainduak eurekin batera garatuko dituzten startupak aukeratzeaz. Soluzio horiek antolaketa efizientearen, negozioaren eta bezero digitalaren, industria adimendunaren, zibersegurtasunaren eta jasangarritasunaren eta trantsizio energetikoaren arloetan planteatutako 7 erronkei erantzun behar diete. 

 

IA, IoT eta Big Data industria hobea izateko

140 startupek eta scale-upek 179 proiektu aurkeztu dituzte guztira BIND SMEren bosgarren edizioko ETEek planteatutako 7 erabilera-kasuei erantzuteko. Proposatutako soluzio guztietatik % 45ean aplikatzen da adimen artifiziala, ekoizpenean anomaliak detektatzeko edo prozesuak automatizatzeko. Ondoren, IoT teknologia dator, aurkeztutako proiektuen % 20an aplikatua eta prozesuen trazabilitatera eta horien jasangarritasunera bideratua, eta, hirugarrenik, Big Datak deialdira aurkeztu diren soluzioen % 13,4 biltzen ditu, makineriatik eta langileetatik ateratako datuen gobernantzara eta zentralizaziora bideratuak.  

Startup hautagaien jatorriari dagokionez, proposamen horiek 14 herrialdetako startup eta scale-upetatik datoz. Hautagaien kopuruari dagokionez, aipatzekoak dira Espainia 85 hautagairekin, Alemania, 10ekin, Italia 7rekin eta Erresuma Batua 6rekin. Espainiatik jasotako hautagaien erdiak Euskal Autonomia Erkidegokoak dira: 20 startup bizkaitarrak dira, 17 gipuzkoarrak eta 8 arabarrak. 

Aurkeztutako 140 startupetatik, BIND SMEren 5. edizioan parte hartzen duten 20 enpresa txiki eta ertainek aukeratuko dituzte beren beharrei ongien erantzuten dieten soluzioak. Aukeratu ondoren, startupek, berrikuntza irekiko proiektuetan lan egiteaz gainera, honako onura hauek lortuko dituzte: 

  • Konexioa euskal industriaren berrikuntza-ekosistemarekin eta teknologia berriekin: Egoitza Euskadin duten erreferentziako konpainietara sarbidea izango dute eta Networking jardueretan parte hartuko dute industria lehiakorragoa eta jasangarriagoa lortzeko. 
  • Lehenengo bezeroak lortzea: euren teknologia berritzailea inplementatu ahal izango dute sektoreko erreferentziako enpresa liderren eskutik, merkatuan duten bideragarritasuna indartzeko.
  • Adituen aholkularitza izatea: 40 mentore baino gehiago, enpresen azelerazioan, teknologia berrien merkatu-estrategietan, berrikuntza irekian eta ekintzailetzan espezializatuak.
  • Inbertitzaileetara irispidea: BINDek Venture Club bat du. Inbertitzaileen klub hori azeleratzailearen espezializazioarekin lerrokaturik dago, eta bere helburua da laguntza-zerbitzuak indartzea eta parte hartzen duten startupen eta inbertsio-erakunde espezializatuen arteko harremana sustatzea.

Honako hauek dira BIND SMEren 5. edizioan parte hartzen duten Euskadiko ETEak: Draxton, automobilgintzarako galdaketa-enpresa; Lanik, egituretan espezializatua; Vicrila, beiraren fabrikazioan ari dena; Industrias Mail, erreminta berezien fabrikazioan liderra; Loramendi, erreferenteak galdaketarako soluzioetan eta makinerian; GHI Hornos, aluminioaren tratamenduan ari den enpresa; Bronymec, polimeroen banaketan eta mekanizazioan espezializatua; Loire Gestamp, estanpazio-makinetan liderrak; Eralki, makina dardarkariak ekoizten dituen ingeniaritza; Composites Martiartu, pieza teknikoen diseinuan eta fabrikazioan espezializatua; Zikotz, eraikuntza-enpresa; Gistek, aseguru-etxeetarako IT sistemen garatzailea; Echebarria, hornidura industrialen banatzailea; AAC Acústica, soinuan eta argian aditua den ingeniaritza; H2Site, erreferentea hidrogenoa sortzen eta bereizten; Grupo Kirol, kirol-apustuetarako softwarea garatzen duen enpresa; Techlab Systems, kalitate-kontrolerako ekipoak eta softwarea garatzen dituen enpresa; AZ3 Oeno, upategietarako zerbitzuetan espezializatua; Oilasko Berriak, haragi-produktuen banatzailea eta Xardexka, prestatutako platerak banatzen dituen food service enpresa. 

BIND berrikuntza irekiko plataforma global handienetako bat da, enpresa pribatuen eta erakunde publikoen arteko elkarlanaren emaitza. 2016an jarri zen abian Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren eskutik, SPRI Taldearen eta UpEuskadi Euskadiko ekintzailetza-ekosistemaren plataformaren bidez. BIND Corporate, SME eta GovTech programen bidez, industria adimendunagoa, efizienteagoa eta jasangarriagoa lortzen laguntzen du.  Disruptores Innovation Awards 2025 sariek ekonomia digital berrian ekintzailetzaren bilakaera lideratzeko egiten duen lana aitortu dute.  

 

BINDi buruz

BIND industria adimenduneko berrikuntza ireki publiko-pribatuko plataforma da, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak SPRI Taldearen bidez sortua. BINDek hiru ekimen ditu: BIND Corporate, BIND SME eta BIND GovTech, Euskadiko enpresak, ETEak eta sozietate publikoak mundu osoko startup disruptiboekin konektatzeko, berrikuntza-proiektuak garatzeko. Programa 2016an abian jarri zenetik 250 startup eta scale-up baino gehiago azeleratu dira eta 350 proiektu baino gehiago garatu dira, 9,6 milioi eurotik gorako fakturazioa gaindituta Era berean, plataforma erreferentea da jada sektorean, lurraldeko enpresa-sareari eta industriaren digitalizazioari ematen dion laguntzagatik.  

Lotutako albisteak

Hevea3D  ekimenak  eta  Interphase  Technologiesek  irabazi  dituzte  2025eko  Manuel  Laborde  sariak
03/12/2025 Ekintzailetza

Hevea3D ekimenak eta Interphase Technologiesek irabazi dituzte 2025eko Manuel Laborde sariak

ZuBizik 25. urteurreneko sari berezia jaso du

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.